Hezkuntza

1 / 30 Hurrengoa
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan deitutako aste osoko greban parte hartzeko deia egin dute sindikatuek

Gizarte ekimeneko ikastetxeetan deitutako aste osoko greban parte hartzeko deia egin dute sindikatuek

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, astelehenetik ostiralera, lan hitzarmen berria galdegiteko. Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
Gizarte ekimeneko ikastetxeetan datorren asterako deituta dagoen greban parte hartzeko deia egin dute

Gizarte ekimeneko ikastetxeetan datorren asterako deituta dagoen greban parte hartzeko deia egin dute

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte lan hitzarmen berria galdegiteko. Atzo Hezkuntza Sailarekin bildu ziren sindikatuak, eta Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalekin sortutako gatazkan esku hartzeko eskatu zioten.
Hezkuntza Sailak PISA txostenean izandako jaitsiera justifikatu du pandemiagatik eta orokorra delako

Hezkuntza Sailak PISA txostenean izandako jaitsiera justifikatu du pandemiagatik eta orokorra delako

"PISA adierazle bat gehiago da, ez da bakarra, eta oraingo honetan pandemiak asko baldintzatu ditu emaitzak", adierazi du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak.

Maila akademikoak atzera egin du mundu osoan, baita EAEn eta Nafarroan ere, pandemiaren ondorioz

Maila akademikoak atzera egin du mundu osoan, baita EAEn eta Nafarroan ere, pandemiaren ondorioz

Ia herrialde eta autonomia-erkidego guztiek egin dute atzera Pisa txostenak neurtutako adierazle gehienetan. Okerragotze hori pandemiaren ondorioei egotzi diete, neurri handi batean, txostenaren arduradunek.
Duela 15 urte isildu zuen ahotsa Mikel Laboak, gazteek ezagutzen al dute?

Duela 15 urte isildu zuen ahotsa Mikel Laboak, gazteek ezagutzen al dute?

Laboa hil zela 15 urte bete diren honetan, gazteetara transmisioa zenbaterainokoa den aztertu dugu Iratxe Retolaza literatura irakaslearekin eta Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendariarekin. Ikastetxeetan ere izan, eta elkartu ditugu Mursego eta Verde Prato musikari eta abeslariak.
Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro gehiago bideratuko ditu eskola-jantokietako menuak hobetzeko

Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro gehiago bideratuko ditu eskola-jantokietako menuak hobetzeko

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek diote egoera "jasanezina" dela. Hezkuntza Sailak 65.000 euroko isuna jarri dio Durana, Murgia eta Hernaniko zentroetan zerbitzua eskaintzen duen Serunion enpresari.
Hezkuntza Legearen proiektuak azken-aurreko tramitea gainditu du, EAJren eta PSE-EEren babes bakarrarekin

Hezkuntza Legearen proiektuak azken-aurreko tramitea gainditu du, EAJren eta PSE-EEren babes bakarrarekin

EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk, PPk eta Talde Mistoak aurkako botoa eman dute. Testuaren txostena, hizkuntza-ereduei eusten diena, aurrera atera da Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, oposizioaren kritiken artean.
 Bildarratz: ez da ulertzen ''baiezkotik ezetzera'' pasatzea Hezkuntza Legean ''ñabardurengatik''

Bildarratz: ez da ulertzen ''baiezkotik ezetzera'' pasatzea Hezkuntza Legean ''ñabardurengatik''

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi du abenduaren 21era arte badagoela denbora akordioa lortzeko.

Bildarratzek dio ez duela ulertzen EH Bildu baiezkotik ezezkora pasatzea, ñabardura batengatik

Bildarratzek dio ez duela ulertzen EH Bildu "baiezkotik ezezkora pasatzea, ñabardura batengatik"

Hala ere, Hezkuntza saiburauren esanetan, "denbora" dago proiektuaren inguruan "ahalik eta akordiorik handiena" lortzeko.
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, Artikotik Kantaurira berezia eta azaroko KPIa

Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Eskolako komunitatean, euskaraz, ez dakitenei toki eginez, eta ahal dela inor haserretu gabe: Zaldibiako kasua

Eskolako komunitatean, euskaraz, ez dakitenei toki eginez, eta ahal dela inor haserretu gabe: Zaldibiako kasua

Lardizabal ikastetxeko berrehun eta hogei umeen etxeetako hizkuntzak batuta, hamasei badira gutxienez. Zaldibia euskararen arnasgunea da eta duela bi urtetik euskara ardatza izateko programa ari dira lantzen eskola eremuan Huheziko adituen laguntzarekin. Euskara eta kulturartekotasuna praktikan.
EH Bilduk Hezkuntza Legearen kontra bozkatuko du, oinarriek hala berretsita

EH Bilduk Hezkuntza Legearen kontra bozkatuko du, oinarriek hala berretsita

Horrela, Hezkuntza Legearen aurka bozkatzeko EH Bilduren Mahai Politikoaren proposamena militanteen % 95ek babestu dute; % 3k Mahai Politikoak egindako proposamenaren kontrako botoa eman dute eta % 1ek boto zuria eman dute. EAEko militanteen %41ek parte hartu dute bozketan.
Jaurlaritzari ulergaitza iruditzen zaio EH Bildu Hezkuntza Legearen testu osotik aldentzea

Jaurlaritzari "ulergaitza" iruditzen zaio EH Bildu Hezkuntza Legearen "testu osotik aldentzea"

Zupiriak esan duenez, legea osatzen duten 101 artikuluak EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk adostutakoak dira, "guzti-guztiak, hasieratik amaierara", eta azken unean iritsi da desadostasuna, "zioetan egindako zuzenketa baten harira".
Bingen Zupiria: ''Pena bat da horrenbeste lan izan duen testu bat ez hobeto bukatzea''

Bingen Zupiria: ''Pena bat da horrenbeste lan izan duen testu bat ez hobeto bukatzea''

Bingen Zupiriaren ustez, "zaila da ulertzea" EH Bildu Hezkuntza Legearen aurka agertzea "diferentzia txiki bat" dagoelako. Hala ere, abenduaren 21ean behin betiko bozketa egin baino lehen akordioa lortzeko tartea dagoela azpimarratu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

EH Bilduk gaur erabakiko du Hezkuntza Legearen alde ala kontra egingo duen

EH Bilduk gaur erabakiko du Hezkuntza Legearen alde ala kontra egingo duen

EH Bilduren zuzendaritza politikoak bere oinarriei proposatu die ezezko botoa ematea. Horri erantzunez, Anduezak nabarmendu du "jaso dezakegun berririk onenetakoa dela" koalizio abertzalearen ezezkoa, "kasu horretan legean zentratuko direlako, obsesio independentistetan oinarritu beharrean".
EH Bilduren Mahai Politikoak Hezkuntza Legeari ezezko botoa ematea proposatuko die bere oinarriei

EH Bilduren Mahai Politikoak Hezkuntza Legeari ezezko botoa ematea proposatuko die bere oinarriei

Koalizioko bilkideek 19:00ak arte dute botoa emateko.
EAJren hitzetan, Hezkuntza Legearen Legebiltzarreko lantaldean eskuzabaltasunez jokatu dute

EAJren hitzetan, Hezkuntza Legearen Legebiltzarreko lantaldean "eskuzabaltasunez" jokatu dute

Hezkuntza Legearen txostena aldaketarik gabe itxi dute astelehen honetan, hizkuntza ereduei eutsiz, eta horrek baieztatu egiten du EH Bilduk ez duela araua babestuko. "EH Bilduri 70 zuzenketa baino gehiago onartu dizkiogu", gogorarazi dute jeltzaleek, "eurek aurkeztutakoen erdia baino gehiago".
Albiste izango dira: Artikotik Kantaurira berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena

Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EH Bilduren oinarriek asteartean erabakiko dute ereduak blindatzen dituen hezkuntza legea babestu ala ez

EH Bilduren oinarriek asteartean erabakiko dute "ereduak blindatzen" dituen hezkuntza legea babestu ala ez

Astelehenean bozkatuko da behin betiko txostena, eta, ezustekorik ezean, EAJren eta PSE-EEren zuzenketei eutsiko die. Horren ostean, Arresek EH Bilduren Mahai Politikoari azalduko dizkio Legebiltzarreko izapideak, eta Mahai Politikoak militantziari aurkeztuko dio bozketa-proposamena.
Hezkuntza Sailak 40.000 euroko isuna jarri dio Serunion enpresari eskoletako menuen gorabeherengatik

Hezkuntza Sailak 40.000 euroko isuna jarri dio Serunion enpresari eskoletako menuen gorabeherengatik

Sukaldaritza-enpresak hainbat salaketa jaso ditu ikastetxe batzuetarako prestatu dituen menuen kalitate eskasagatik.
Gipuzkoako hamar ikastetxek baino gehiagok egiaztatu dute ikasleak eduki sexuala duten txatetan ari direla

Gipuzkoako hamar ikastetxek baino gehiagok egiaztatu dute ikasleak eduki sexuala duten txatetan ari direla

Gehienak Donostiako ikastetxeak dira, baina baita Lezo, Irun eta Lasartekoak ere. Oraingoz, Donostiako bi ikastetxek jarri dute salaketa Ertzaintzaren aurrean. Adingabeen Gipuzkoako Fiskaltzak gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean "premiaz" salatzeko eskatu die adingabeen gurasoei.
Bildarratz: Zioen azalpenean jasotako ñabardura batek ezin du Hezkuntza Legearen onarpena eragotzi

Bildarratz: "Zioen azalpenean jasotako ñabardura batek ezin du Hezkuntza Legearen onarpena eragotzi"

EH Bilduk legearen onarpenaren atarikoan hartu duen jarreraz kezkatuta, iritzi dio justifikaezina dela "baiezkotik ezezkora igarotzea", "hauteskunde aurreko klimak behartuta ez bada". Kasu horretan, "erabakiak interesen araberakoak" izaten direla azpimarratu du.
Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''

Jokin Bildarratz, txatei buruz: ''Une honetan zazpi zentrorekin gaude harremanetan''

Hezkuntza sailburuak gogorarazi du ikasleak beren denboraren % 10-12 daudela ikastetxeetan. "Gainerako denbora zentroetatik kanpo pasatzen dute", adierazi du Bildarratzek, eta gaiari etxean ere heltzeko beharra azpimarratu du.

Donostiako zazpi ikastetxek atzeman dituzte eduki pornografikoa partekatzen duten txatak euren ikasleen artean

Donostiako zazpi ikastetxek atzeman dituzte eduki pornografikoa partekatzen duten txatak euren ikasleen artean

Zabaldutako informazioaren arabera, eduki pornografikoa eta indarkeriazkoa partekatzen ari dira talde horietan, baita gorroto-mezuak ere. Oraingoz, Aldapeta eta Deutsche Schule ikastetxeek salaketa bana aurkeztu dute Ertzaintzaren aurrean.
Zurriola ikastola: ''Honekin egin du eztanda, baina gu aspalditik gaude oso arduratuta gai honekin''

Zurriola ikastola: ''Honekin egin du eztanda, baina gu aspalditik gaude oso arduratuta gai honekin''

Esther Amondarain Zurriola ikastolako zuzendariaren esanetan, eskuko telefonoen erabileraren ardura ikastetxeena ez ezik gurasoena ere bada.

''Hezkuntza da guraso-kontrolerako aplikaziorik onena''

''Hezkuntza da guraso-kontrolerako aplikaziorik onena''

Iker Legardon ertzainaren ustez, hezkuntza da gure seme-alabek gailu mugikorrak segurtasunez erabili ahal izateko gakoa. Legardonek nabarmendu du hezkuntza horrek "etxean" hasi behar duela.

Eduki pornografikoa duten whatsapp taldeen inguruko salaketa Donostiako ikastetxe gehiagotara zabaldu da

Eduki pornografikoa duten whatsapp taldeen inguruko salaketa Donostiako ikastetxe gehiagotara zabaldu da

Gutxienez, bost dira horrelako txatak antzeman dituzten zentroak: Aldapeta Maria ikastetxea, Zurriola ikastola, ikastetxe alemana, Jesuitak Donostia eta Luberri.
Aldapeta Maria Ikastetxea neurri kolektiboak aztertzen ari da ikasleen familiei salaketa jartzen laguntzeko

Aldapeta Maria Ikastetxea neurri kolektiboak aztertzen ari da ikasleen familiei salaketa jartzen laguntzeko

Donostiako ikastetxeak salatu du adingabeen txat batean pornoa eta gorroto-mezuak partekatzen ari direla, eta albistea ezagutarazteaz gain, salatu eta ikasleekin lan egin behar dela.
Jose Eizmendi, Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendaria: ''Ikerketarako oso garrantzitsua da mezuak gordetzea''

Jose Eizmendi, Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendaria: ''Ikerketarako oso garrantzitsua da mezuak gordetzea''

Aldapeta Maria ikastetxeko zuzendariak jakitera eman duenez, atzeman duten whatsapp taldean irudi pornografikoak, irain homofoboak eta sexistak irakurri zitezkeen. "Taldea oso zabalduta dago", adierazi du Jose Eizmendik.

Donostiako ikastetxe batek salatu du adingabeen txat batean pornoa eta gorroto-mezuak partekatzen ari direla

Donostiako ikastetxe batek salatu du adingabeen txat batean pornoa eta gorroto-mezuak partekatzen ari direla

"200 gaztetik gorako whatsapp taldea ez zuten, ziurrenik, ikasleek antolatuko, talde horiek sortuta beste helburu batzuk dituzten helduek baizik", ohartarazi du ikastetxeak DBHko bigarren, hirugarren eta laugarren mailetan ikasleak dituzten familiei bidali dien zirkular batean.
EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak mantenduko dituzte Hezkuntza Legean

EAJk eta PSE-EEk hizkuntza ereduak mantenduko dituzte Hezkuntza Legean

Gaiaren inguruko adostasun barik amaitu da Hezkuntzaren lantaldearen bilera. EH Bilduk azken proposamen bat, "gutxieneko zoru bat", helarazi die Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiei, jarrerak hurbiltzeko. Elkarrekin Podemosek, bestalde, legearen tramitazioa etetea eskatu du.
Bingen Zupiria, Hezkuntza Legeari buruz: ''Oraindik, bi aste ditugu lanerako''

Bingen Zupiria, Hezkuntza Legeari buruz: ''Oraindik, bi aste ditugu lanerako''

"Ponentziaren lanak amaituta, datorren astean batzordeko lanak izango dira eta gure ustea da abenduaren 21ean onartuko dela legea, osoko biluran. Horrek esan nahi du oraindik bi aste ditugula lanerako", esan du Bingen Zupiria bozeramaileak.

Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du

Elkarrekin Podemos-IUk Hezkuntza Legearen tramitazioa gelditzea eskatu du

"Legea birpentsatu egin behar dela uste dugu, dauden arazoei zintzotasunez heldu eta irtenbideak modu egokian planteatu", esan du Miren Gorrotxategik. Elkarrekin Podemos-IUren bozeramailearen hitzetan "hain garrantzitsua den lege bat ezin da presaka onetsi".

EH Bilduk salatu du EAJk hizkuntza ereduak sartzea onartu duela eta PSE-EEk, trukean, kontzertazio unibertsala

EH Bilduk salatu du EAJk hizkuntza ereduak sartzea onartu duela eta PSE-EEk, trukean, kontzertazio unibertsala

EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri EAEko Hezkuntza lege proiektuaren inguruan adostasuna lortzeko.
EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri, Hezkuntza Legea bideratzen saiatzeko

EH Bilduk azken proposamen bat egin die EAJri eta PSE-EEri, Hezkuntza Legea bideratzen saiatzeko

Ikoitz Arresek adierazi du azken proposamenari erantzuna emateko azken eguna ostirala dela. "Orain, EAJren eta PSE-EEren eskuetan dago pilota", EH Bilduren legebiltzarkidearen hitzetan.

Hezkuntza Legea: akordio historiko batetik abiatutako bide malkartsua

Hezkuntza Legea: akordio historiko batetik abiatutako bide malkartsua

Gaur legearen hitzaurrea eztabaidatu dute lantaldean, eta litekeena da EAJ-PSEren babesarekin bakarrik jarraitzea aurrera. Arauak babes zabalarekin ekin zion bideari, baina gerora sortutako desadostasunek EH Bildu eta Elkarrekin Podemos akordiotik aldentzea eragin dute.
Kontseiluak euskarazko eredu orokortua eskatu du Eusko Legebiltzarrean

Kontseiluak euskarazko eredu orokortua eskatu du Eusko Legebiltzarrean

Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkideei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikaseredua orokor dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.
Hezkuntzan euskarazko eredu orokortua ezartzeko eskatu die Kontseiluak EAEko legebiltzarkideei

Hezkuntzan euskarazko eredu orokortua ezartzeko eskatu die Kontseiluak EAEko legebiltzarkideei

Idurre Eskisabelek eskaera gutun bat helarazi die legebiltzarkide guztiei, 20.000tik gora herritarren babesarekin, EAEko Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikasteredua orokortu dezala eta etorkizuneko belaunaldiak euskalduntzeko tresna izan dadila eskatzeko.

EH Bilduk EAEko Hezkuntza Legearen aurka bozkatuko duela iragarri du Arnaldo Otegik

EH Bilduk EAEko Hezkuntza Legearen aurka bozkatuko duela iragarri du Arnaldo Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, EAJk eta PSE-EEk ez diote erantzun koalizio subiranistak egoera bideratzeko egindako eskariari.
2.500tik gora ahots, bat eginik, Beskoitzeko Ikastolaren alde

2.500tik gora ahots, bat eginik, Beskoitzeko Ikastolaren alde

Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deituta, manifestazio nazionala izan da larunbat honetan, Herriko Etxeari eskatzeko Ikastola eraikitzeko baimenak behingoz eman ditzan. Ikasleek 10 urte daramatzate prefabrikatuetan. Gaur egun 52 ikasle ditu Ikastolak.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena