Gizartea -

KORONABIRUSA

Erkidegoak itxita egongo dira Aste Santuan

Halaber, etxeratze-agindua 22:00etan ezartzea adostu dute agintariek, eta gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira eremu publikoan nahiz pribatuan.

Aste Santuan erkidegoak itxi eta ikasle-bidaiak sahiestea nahi du Osasun Ministerioak. Irudia:irekia
Aste Santuan erkidegoak itxi eta ikasle-bidaiak sahiestea nahi du Osasun Ministerioak
Aste Santuan erkidegoak itxi eta ikasle-bidaiak sahiestea nahi du Osasun Ministerioak. Irudia:irekia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste Santuan Espainiako erkidego autonomoak itxita egongo dira eta pertsonen zirkulazioa galarazita egongo da 22:00etatik 06:00etara bitartean. Hala erabaki dute gaur Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako agintariek Osasun Publikoaren Batzordean.

Gaurko bileran adostutako neurriak datorren asteko Lurraldeen arteko Osasun Batzordean berretsiko dituzte.

Unibertsitate-ikasketak beste erkidego batean edo atzerrian egiten ari diren ikasleei beren ohiko bizilekura ez bueltatzeko gomendioa luzatu behar zieten, baina azkenean aholku hori ez dute Aste Santurako planean sartu, puntu horretan adostasunik lortu ez dutelako.

Ezinbestekoak ez diren bidaiak saihesteko, datozen asteetan alerta-maila ez jaisteko eta orain arte hartutako neurriei eusteko deia jaso dute dokumentuan, azken egunetan intzidentzia-tasa metatuak hobera egin badu ere.

Gauzak horrela, autonomia erkidegoak perimetralki itxita egongo dira, eta norberaren ohiko bizitokira bueltatzeko edo funtsezko arrazoiengatik soilik sartu edo irten ahal izango da erkidegoetatik. Salbuespen kasu horietan bidaiatuko duten pertsonei PCR probak edo antigeno testak egitea gomendatzen zaie.

Ekitaldiak eta ospakizunak

Bestalde, debekatuta egongo da jendetza bildu daitekeen ekitaldi handiak antolatzea, eta espazio itxietan antolatutako ekimenetan erkidego bakoitzak ezarritako segurtasun-neurriak bete beharko dira.

Horrez gain, gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira eremu publikoan nahiz pribatuan. Ildo berean, bizikideak ez diren lagunekin etxeetan edo bestelako toki itxietan topaketarik ez egiteko aholkatzen du Osasun Publikoaren Batzordeak.

Amaitzeko, 'ez ditzagun asteak salbatu, bizitzak salbatu ditzagun' lelopean, erakunde-kanpaina bat egitea beharrezkotzat jo du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE Gaixotasunak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Aste Santua oporrak Medikuen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak Nafarroako Ospitale Gunea albisteak Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua