Ekonomia -

Ostalaritza, berriro zabalik

Jaurlaritzak ez du epaiaren aurka helegiterik aurkeztuko, nahiz eta "arrazoia izan"

Bestalde, Euskadiko taberna eta jatetxeak berriro zabaltzeko, EAEANren "argudioekin harrituta eta bat ez" datorrela azaldu du LABIk.

Gasteizko taberna bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko taberna bat. Artxiboko argazkia: EFE
Jaurlaritzak ez du EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontrako helegiterik jarriko

1:43

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak ez du EAEANren ebazpenaren aurkako helegiterik aurkeztuko, nahiz eta "arrazoia izan", Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez.

Gainera, Exekutiboak aurkeztutako alegazioak aztertu baino lehen Luis Garrido epaileak irratiko eztabaida batean egindako adierazpenak "esanguratsuak eta bitxiak" direla uste du lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren (EAEAN) ebazpena errespetatzen du, "baina ez gara uste berekoak, eta ez dugu erabakia ulertzen", Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldian nabarmendu duenez.

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoek ebazpenaren aurkako helegitea aurkeztu ala ez aztertu dute, Urkulluk azaldu duenez, errekurtsoa ez aurkeztea erabaki dute, areto eta magistratu berdinen aurrean soilik egiteko "eta froga berriak ekartzeko aukerarik ez dagoelako", beraz, "eraginkortasunerako aukera gutxi izango lituzke".

Hala ere, Jaurlaritzak eta LABIk arrazoia dutela uste du buruzagiak, eta gaiaren muina argitzen denean begi-bistan geratuko da", adierazi duenez.

Euskadiko taberna eta jatetxeak berriro zabaltzeko, EAEANren "argudioekin harrituta eta bat ez" datorrela azaldu du LABIren Batzorde Teknikoak.

"Ebidentzia zientifikoak eta nazioarteko erakundeen jarraibideek, baita nazioarteko praktikak ere, intzidentzia tasa handiko testuinguruetan batez ere, Euskadin hartutako neurriak babesten dituzte", esan du LABIk.

Urkullu: "Epidemiologoen lana babestu, azpimarratu eta aintzat hartu nahi dut"

"Nire aldetik, epidemiologo, birologo, matematikari, familiako mediku, osasun aditu eta, oro har, Euskadi eta mundu osoko osasun profesionalen lana babestu, azpimarratu eta aintzat hartu nahi dut", nabarmendu du Urkulluk.

"Pandemiaren errudunik ez dagoela errepikatu dut. Ez ostalaritza, ez beste inor ere. Hala ere, guztiok dugu erantzukizuna. Osasun arduradunen gomendioak betetzea gure erantzukizuna da", erantsi du lehendakariak.

Hala eta guztiz ere, "pertsonen osasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen jarraituko dute Eusko Jaurlaritzak eta erakunde guztiek", agintariak ohartarazi duenez. "Gure eskumenen baliabide guztiekin egingo dugu, erabaki bakoitzaren segurtasun juridikoa bermatuz", errepikatu du.

Zentzu horretan, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari asteazkenean mezu bat bidali eta eskaera egin ziola jakitera eman du lehendakariak: “lehenbailehen, gaia aztertu eta erkidegoekin beharrezko mekanismo legalak adostea, alarma egoeraren markoan, hartzen diren erabakiek berme juridiko guztiak izan ditzaten”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Gaixotasunak Gizartea Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Jatetxeak Erizaintza Sendagaiak Tabernak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia