Gizartea -
Koronabirusa
Txertoa jartzeko anbulatoriotik pasatzea eskatzen duten gutun faltsuak agertu dira
Eskutitz faltsuen berri eman du Osasun Sailak. Gutunak Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren logoak ditu.
E. L. | EiTB Media
Covid-19arekin lotuta gutun "faltsuak" agertu direla ohartarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Herritarrei anbulatoriotik pasatzea eskatzen diete eskutitzetan, txertoa jartzeko.
Gutun faltsuak Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren logoak ditu. Txertoaren aurreneko dosia jartzeko osasun zentrotik pasatzea eskatzen diete herritarrei. Bigarren dosiaren berri apirilean emango zaiela gaineratzen du mezuak.
Gainera, txertoa "50 urtez gorakoentzat derrigorrezkoa" dela dio gutunak; ondorioz, "osasun zentrora joaten ez baldin badira, agintariei" jakinaraziko dietela ohartarazten dute. Eusko Jaurlaritzak eskutitz "faltsua" dela argi utzi nahi izan du.