Gizartea -

KORONABIRUSA

746 positibo gehiago atzeman dituzte azken orduetan Hego Euskal Herrian

593 atzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoan (113 Gipuzkoan, 348 Bizkaian eta 126 Araban), eta 153 kasu Foru Erkidegoan.

Bi gazte maskara jantzita. Argazkia: EFE.
Bi gazte maskara jantzita. Argazkia: EFE.
593 positibo gehiago atzeman dituzte EAEn azken 24 orduetan PCR proben bidez

1:23

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 24 orduetan 593 positibo berri atzeman dituzte PCR proben bidez EAEn: 113 kutsatu berri Gipuzkoan, 348 Bizkaian eta 126 Araban. Beste sei positiboak kanpoan bizi diren pertsonak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, larunbatean 6.579 PCR proba egin zituzten. Ostiralean zenbatutako datuaren (86 positibo berri) bikoitza baino handiagoa da igandeko kopurua.

Osasun Sailak zehaztu duenez, egindako PCR proba guztien % 9ak eman du positibo.

Osasun Sailak berriro gogorarazi du musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela, baita segurtasun distantzia mantendu daitekeenean ere.

Era berean, isolamendu-neurriak "behar bezala" betetzeko eskatu du Osakidetzak.

Asteburuko datu zehatzagoak astelehenean emango ditu Eusko Jaurlaritzak.

Nafarroa

Bestalde, Nafarroari dagokionez, 153 kasu positibo gehiago izan dira azken 24 orduetan, Nafarroako Osasun Publikorako Institutuak zabaldutako datuen arabera. Ostiral honetan 1.721 PCR proba egin dituzte. Nafarroako hiriburua eta Iruñerria dira zonalde kaltetuenak, Tutera eta Lizarrarekin batera. 15 eta 29 urte bitarteko tartean daude kasu gehienak.

Azken 24 orduetan ez da hildakorik izan, baina beste bi lagun ospitaleratu behar izan dituzte. 51 lagun daude egun ospitaleratuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa izango da abuztuaren 1etik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Bilboko albisteak Donostiako azken albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Koronabirus-agerraldiak Osasunbidea gaur