Gizartea -

COVID-19

Positiboek gora egiten jarraitzen dute: 256 atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

93 kutsatu berri antzeman dituzte Gipuzkoan, 92 Bizkaian (horietako 48 Ermuan), 49 Nafarroan eta 10 Araban. Kutsatzeen % 43, 10 eta 19 urte bitartekoen artean gertatu da.

PCR probak egiteko karpa, Tolosan (Gipuzkoa). Argazkia: EFE
PCR probak egiteko karpa, Tolosan (Gipuzkoa).
PCR probak egiteko karpa, Tolosan (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken 24 orduetan 256 positibo berri atzeman dituzte PCR proben bidez Hego Euskal Herrian: 93 kutsatu berri Gipuzkoan, 92 Bizkaian (horietako 48 Ermuan, asko Zarautzeko agerraldiarekin lotuta), 49 Nafarroan eta 10 Araban. EAEko beste bi positiboak kanpoan bizi diren pertsonak dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, larunbatean 5.747 PCR proba egin zituzten. Ostiralean zenbatutako datuaren (86 positibo berri) bikoitza baino handiagoa da igandeko kopurua.

Osasun Sailak zehaztu duenez, atzo atzemandako kutsatuen % 43, 10 eta 19 urte bitarteko gazteak dira.

Larunbateko agerraldian bezala, berriz ere gogorarazi du Osasun Sailak musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela, baita segurtasun distantzia mantendu daitekeenean ere.

Era berean, isolamendu-neurriak "behar bezala" betetzeko eskatu du Osakidetzak.

Asteburuko datu zehatzagoak astelehenean emango ditu Eusko Jaurlaritzak.

59 kasu berri Nafarroan, gehienak Iruñerrian

Azken 24 orduetan 59 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Nafarroan. Horietako 18 Mendillorriko berragertzeari daude lotuta. 69 kasu pilatu dira Iruñeko auzo horretan, eta gaueko aisialdiarekin daude lotuta.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jasotako datuen arabera, beste bi kasu berri Iruñean uztailaren 15ean hasitako beste berragertze bati daude lotuta. 11 kasu ditu horrek.

Larunbatean 1.166 PCR proba egin dituzte foru erkidegoan.

Osasun Sailak azken asteko gorakada nabarmendu du. Uztailaren 6tik 12rako astean 122 kasu izan ziren, eta azken zazpi egunetan, 212.

Kasu berri gehienen profila Iruñerriako 30 urtetik beherako gaztea da. Eskualde horretan daude Nafarroako kasu berrien % 87.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa izango da abuztuaren 1etik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Nafarroako Osasun Zerbitzua