Gizartea -

Koronabirusa

14 atxilotu eta 562 salaketa egun batean Euskadin, konfinamendua haustea egotzita

Ostegunean, 1.629 pertsona identifikatu dituzte guztira. Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu Bizkaian, eta beste hiru, Gipuzkoan eta Araban.

Ertzaintzaren patruila bat Bilboko Guggenheim Museoan. Argazkia: EFE
Ertzaintzaren patruila bat Bilboko Guggenheim Museoan.
Ertzaintzaren patruila bat Bilboko Guggenheim Museoan. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek 14 pertsona atxilotu dituzte ostegun honetan, eta 562 salaketa jarri dituzte, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ohar baten bidez azaldu duenez, Ertzaintzak zortzi pertsona atxilotu ditu Bizkaian, eta beste hiru, Gipuzkoan eta Araban (Ertzaintzak bi eta Udaltzaingoak bat).

Zehazki, 248 lagun zigortu ditu Ertzaintzak; udaltzainek, berriz, 314. Lurraldeka, Bizkaian ezarri dituzte zigor gehien, 303, Gipuzkoan 174 eta Araban 85.

Ostegunean, 1.629 pertsona identifikatu dituzte guztira (aurreko egunean 2.015), horietatik 862 Ertzaintzak eta 767 udaltzaingoek, eta 2.423 ibilgailu atzeman dituzte, aurreko eguneko 6.106 ibilgailuen aldean. Atzoko egunak, ohiko egoeretan, Aste Santuko irteera-operazioaren hasiera suposatuko luke.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa