Gizartea -

Garraio publikoa

Tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu Euskotrenek egunotan

Abenduaren 31n, tren zerbitzuen bukaera aurreratu egingo du Euskotrenek, linea guztietan. Asteazkenean, berriz, zerbitzuaren hasiera atzeratu egingo du, eta eguerdian eten egingo du.

Euskotren. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.
Euskotren.
Euskotren. EiTBko bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotren sozietate publikoak aldaketak egingo ditu tren, tranbia eta funikular zerbitzuetan astearte honetan eta asteazkenean, abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean, Gabon zahar gau eta Urteberri eguneko ospakizunengatik.

Horrela, astearte honetan, Euskotrenek aurreratu egingo du linea guztietan tren zerbitzuen bukaera, eta asteazkenean zerbitzuaren hasiera atzeratuko du eta eguerdian eten egingo du. Trenak normaltasunez ibiliko dira 17:00etatik aurrera, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren aldaketak honako linea hauei eragingo die: Lasarte-Hendaia (Topoa), Matiko-Amara (Linea Orokorra), Bermeo-Matiko (Urdaibai), Lezama-Matiko (Txorierri), Larreinetako Funikularra eta Bilboko eta Gasteizko tranbiak.

Bestalde, 3. Linean, Gabon zahar gaueko afarietarako zerbitzua lau ordu inguru eten egingo den arren, ondoren berriro ere hasiko da gau osoan zehar zerbitzua eskaintzeko, 20 minutuan behin.

Informazio gehiago nahi dutenek Euskotrenen webgunean kontsulta ditzakete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Bilboko azken albisteak Donostia argazkiak Lezama Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Hendaia argazkiak Gabonak bideoak Gizartea Bilbo erdialdea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Lasarte-Oria argazkiak Albisteak Euskotren Gasteizko tranbia azken ordukoa Bilboko tranbia albisteak gaur Albisteak Donostia Topoa gaur Garraio publikoa