Nahikari Garcia, zuri-gorrien aurrelariak, Eibarren aurkako derbiaren atarikoan, taldea bolada ona berreskuratzeko gogoz dagoela aitortu du. Era berean, "denboraldi amaierara begira, anbizio handia dutela" aipatu du.
Errege Kopako titulua eskuratu ondoren, Athletic entrenamenduetara itzuli da Vila-realen aurkako neurketa prestatzeko. Hiru eguneko ospakizunen ondoren, Bilboko taldeak Lezamako instalazioetan entrenatu du Gabarraren ibilbidearen bezperan. Yerayk ez du entrenatu.
Lezaman futbolariak agurtu ezinik geratu dira zaleak, segurtasun arrazoiak argudiatuta ohiko lekutik ez irtetea erabaki delako azken unean. Etsita eta haserre geratu dira asko, ordu luzez zain egon ostean. Loiun bai, esperotako bidetik igaro da autobusa, eta zaleek gertutik ikusi dituzte jokalariak.
Erdiko atzelariak zelaia utzi behar izan zuen igandean Real Madrilen aurkako partidaren 24. minutuan. Beraz, oraintxe bertan zalantzan dago Mallorcaren kontrako Kopako finala jokatu ahal izango duen ala ez.
Unai Simon Athleticeko atezainak talde zuri-gorriak Real Madrilen kontra Santiago Bernabeun martxoaren 31n jokatuko duen EA Sports Ligako partidari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Gabarrak berriz ere itsasadarra zeharkatuko luke apirilaren 11n, talde zuri-gorriak Errege Kopa hilaren 6an irabazten badu, RCD Mallorcaren aurka Sevillan jokatuko duen finalean.
Zornotzako taldeak garaipena bereganatu du Gijongoaren aurka, 3-1eko emaitzarekin, Hypermotion Ligako 32. jardunaldiko partidan. Ondorioz, Albacetek jokatu beharreko partidaren zain, Amorebietak jaitsiera postuetatik irteteko hiru puntu behar ditu.
Euskal Selekzioak Uruguairen aurka jokatuko du martxoaren 23an, 20:00etan, San Mamesen. Jagoba Arrasatek zuzenduko duen taldeak Lezaman egin du norgehiagoka jokatu aurreko azken entrenamendua. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Athletic denboraldi ona egiten ari da, baita Beñat Prados ere. Erdilaria pozik dago orain arte egindako lanarekin, eta minutuak pilatzen jarraitu nahi du. Pradosek bizitzen ari den momentuaz, etorkizunaz eta Real Madrilen aurkako Ligako partidaz hitz egin du EITB Mediarekin.
Erdiko atzelariak datozen lau denboraldietarako berritu du klubarekin duen lotura, 2029ko ekainaren 30era arte, ostegun honetan iragarritakoaren arabera.
Urdinek lau partida zeramatzaten puntuak pilatzen galdu gabe, baina ezin izan zioten bolada horri eutsi, 0-1 galdu baitzuten Lezaman, Hypermotion Ligako 30. jardunaldiko neurketan.
Bartzelonaren aurkako partida "ilusioz" eta "emozioz" beteta egongo dela adierazi du David Aznar Athleticeko entrenatzaileak. Bartzelonan itzulerako partida dageoen arren, zuri-gorriek "final bat" balitz bezala egingo diote aurre lehiari.
Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du. Batetik, pozik agertu da aste honetan iragarritako kontratuaren berritzearekin; bestetik, taldeak egunerokoan fokua jarri behar duela azpimarratu du.
ETB2ko albistegiko kirol tartean egingo diote elkarrizketa Athleticeko jokalari arabarrari, talde zuri-gorriaren bolada onaz hitz egiteko, besteak beste.
Aurrelari donostiarra Athleticeko golegile nagusia da denboraldi honetan, Iñaki Williamsekin berdinduta. 2028ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua.
Athleticek penaltietan erabaki du Erregina Kopako finalaurrekoetarako kanporaketa, partida bana amaituta. Irene Oguizak gauzatu du talde zuri-gorriari sailkatzea eman dion penalti erabakigarria.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Mikel Gonzalez kirol arduradunak prentsaurrekoa eskaini dute gaur eguerdian denboraldiaren lehen zatiaren balorazioa egiteko.
Amorebietak eta Eldensek Lezaman neurtu dituzte indarrak, etxeko taldearen beharrak markatutako partidan. Ortuñok aurretik jarri du Alacanteko taldea neurketako lehen minutuetan, eta Mario Soberonek partida erabakita utzi du bigarren zatian.
Moyanok aurretik jarri du talde asturiarra norgehiagokako lehen minutuetan, eta Jauregik partida berdindu du (1-1) atsedenaldira iritsi aurretik. Urdinek meritu handiko puntu bat lortu dute Asturiasen.
Unai Simon Athleticeko atezainak larunbatean Realaren kontra San Mamesen jokatuko duten derbiaren inguruan hitz egin du asteazken honetan prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
Defentsa zurigorria utzita arituko da Andaluiako taldean, kanpaina honetan F Ligako partida batean parte hartu ondoren. Athleticekin kontratua du 2025eko ekainera arte.
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Lezamako prentsa aretoan hitz egin du urtarrilean Ghanarekin jokatuko duen Afrikako Kopari buruz. Esan du oraindik ez dakiela parte hartu ahal izango ote duen Athleticek Sevillaren aurka urtarrilaren 4an jokatu beharreko neurketan.
Astearte honetan Lezamako eta, oro har, Athleticeko langileen eta taldea jarraitzen duten kazetarien artelp ohiko partida jokatu da. Garaipena Athleticeko langileentzat izan da.
Talde bizkaitarrak aurrea hartu du Garretaren golari esker, baina Obietak markagailua berdindu du eta Garciak garaipenaren gola sartu du bigarren zatian.
Jokalari gasteiztarrak eta klubak datozen hiru denboraldietarako akordioa lortu dute, 2027ko ekainaren 30era arte. Vesga 2014an iritsi zen Lezamara, Bilbao Athleticen jokatzeko.
Mikel Vesgak eta Athleticek datozen hiru denboraldietarako kontratua berritzea adostu dute. Jokalaria oso pozik agertu da erabakiarekin, oso gogotsu dagoela gaineratuta.
Bizkaiko taldea 10. minuturako aurreratu da Lezaman, baina abantaila handiagoa emango zukeen penalti bat huts egin du. Zaragozak, aldiz, 11 metrotik lortu du gola.
Athleticek 1 eta 0 irabazi dio Levanteri, Ane Azkonak sartutako golari esker. Oso garaipen garrantzitsua eta sufritua izan da, zuri-gorriek denboraldian lortu duten bosgarrena. Jardunaldia hasi aurretik, Levante hirugarrena zen F Ligako sailkapenean.