Gabonak 2019

1 / 30 Hurrengoa
Elene Barandiaranek irabazi du Gabonetako marrazki lehiaketa!

Elene Barandiaranek irabazi du Gabonetako marrazki lehiaketa!

153 marrazki jaso ditugu, eta parte-hartzaile guztien artean 3 klubaren opari-sorta zozkatu dugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!
Hiru pertsona ikerketapean eta 14 salaketa aurkeztuta, Errenteriako Gabon zaharreko sutearekin lotuta

Hiru pertsona ikerketapean eta 14 salaketa aurkeztuta, Errenteriako Gabon zaharreko sutearekin lotuta

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, Ertzaintza suhiltzaileekin batera ari da ikerketa egiten. Kalteak zehazteke daude eta baliteke salaketa gehiago jartzea.
Opariak irekitzeko eta errege-opila jateko goiza

Opariak irekitzeko eta errege-opila jateko goiza

Bereziki umeek gozatu dute Errege eguneko goiza, ilusioz beteta. Errege Magoek ekarritako opariak irekitzeaz gain, errege-opil tradizionala jan dute.

Heldu dira! Milaka umek txalo artean hartu dituzte Errege Magoak gure hiriburuetan

Heldu dira! Milaka umek txalo artean hartu dituzte Errege Magoak gure hiriburuetan

Bilbon, Gasteizen eta Donostian izan dira Errege Magoak gaur goizean. Umeen azken orduko eskariak entzun dituzte gure hiriburuetan.

Honelakoak izango dira Errege Magoen kabalgatak euskal hiriburuetan

Honelakoak izango dira Errege Magoen kabalgatak euskal hiriburuetan

Erregeek ez dute huts egingo, eguraldiak okerrera egingo duen arren.
''Hiru erregeekin'' kantaren bertsio modernoa, Zigatik, Lide Hernandoren eta Iker Laurobaren eskutik

''Hiru erregeekin'' kantaren bertsio modernoa, Zigatik, Lide Hernandoren eta Iker Laurobaren eskutik

Baztan aldean, Zigan, izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioa, eta "Hiru erregeekin" kanta berreskuratu dute. Lide Hernandok bertsio berria abestu du eta Iker Laurobarekin batera eskaini digu.

2024. urteko lehen minutuak festaz jantzi dituzte Zetak, Neomak eta Kukai taldeek ETBn, Gasteiztik

2024. urteko lehen minutuak festaz jantzi dituzte Zetak, Neomak eta Kukai taldeek ETBn, Gasteiztik

2024. urteari ongietorria emateko, Zetak eta Neomak musika-taldeak eta Kukai dantza-konpainia gonbidatu ditu Euskal Telebistak Gasteiztik egin duen "Kaixo 2024" saio berezira. Goza ezazu ikuskizunarekin, eta urte berri on!

Horrela izan dira kanpaiak Nerea Reparaz, Miren Nogales eta Julen Telleriarekin batera, Gasteiztik zuzenean

Horrela izan dira kanpaiak Nerea Reparaz, Miren Nogales eta Julen Telleriarekin batera, Gasteiztik zuzenean

Nerea Reparaz, Miren Nogales eta Julen Telleriarekin eman diogu hasiera 2024. urteari ETB1en, Gasteiztik. Emozioz eta desiraz beteriko kanpaiak izan dira, Zetak, Neomak eta Kukai taldeen emanaldi bereziarekin. Ikus ezazu berriro!

Horrela egin diote ongietorria 2024ari munduko hainbat tokitan

Horrela egin diote ongietorria 2024ari munduko hainbat tokitan

2023ko agurreko irudirik onenez gozatzeko ibilaldia. Horrela, eman diote 2024ari ongietorria munduko hainbat tokitan.

2024ari barik 2004ari eman diote ongietorria ''Piztu Telebista''ko sofakideek ''Sorginen Laratza''ko lagunekin

2024ari barik 2004ari eman diote ongietorria ''Piztu Telebista''ko sofakideek ''Sorginen Laratza''ko lagunekin

Urte berriari hasiera emateko, 2004an "Sorginen Laratza" saioan eskaini zuten emankizuna ikusi dute "Piztu Telebista"ko lagunek. 12 mahats aleak garaiz jaterik lortu al dute? Urte berri on!!!

Gabon-kantak abesten iaioak dira ''Piztu Telebista''ko lagunak!

Gabon-kantak abesten iaioak dira ''Piztu Telebista''ko lagunak!

"SOS Kantak Arriskuan" saioan Ordiziako gabon-kanta bat berreskuratzen izan dira, eta "Piztu Telebista" saioko sofakideak ere animatu dira abestera. Ederki egiten dute!

Agur 2023 eta ongi etorri 2024!

Agur 2023 eta ongi etorri 2024!

Gabonzaharreko ospakizunek eta 2024ari hasiera ematekoek milaka lagun atera dituzte kalera mundu osoan. Su artifizialak, musika, dantza eta festa nagusi gau magiko honetan.

Lasterka agurtu dute urtea milaka herritarrek

Lasterka agurtu dute urtea milaka herritarrek

Milaka herritarrek lasterka eta umorez amaitu nahi izan dute urtea, eta, han eta hemen, San Silbestre lasterketetan parte hartu dute. Taldean, familian zein bakarrik, asmo onak berritzea eta ohitura osasuntsuei eustea da kontua.

Oposizioak uste du Urkullu lehendakaria autokonplazientea izan dela urte amaierako bere azken mezuan

Oposizioak uste du Urkullu lehendakaria "autokonplazientea" izan dela urte amaierako bere azken mezuan

EH Bilduren ustez, lehendakariak "herritarrekin konektatzeko aukera galdu du"; PSE-EEk "aldaketa askoren mugarrian" gaudela esan du, eta aldaketa horiek "emakumezko lehendakari batek burutu" beharko lituzkeela aldarrikatu du Podemos Euskadik.
Erakundeak jendearen zerbitzura jartzeko deia egin du Chivite presidenteak urte amaierako hitzaldian

"Erakundeak jendearen zerbitzura jartzeko" deia egin du Chivite presidenteak urte amaierako hitzaldian

Digitalizazioa, jasangarritasuna, zerbitzu publikoak, enplegua, etxebizitza, berdintasuna eta bizikidetza aipatu ditu Nafarroako presidenteak 2024rako erronka nagusietako gisa.
Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei urte hauetan guztietan bidelagun izateagatik

Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei "urte hauetan guztietan bidelagun izateagatik"

Beti ez duela asmatu aitortu duen arren, bere ustez, "Euskadi hazi egin da. Enplegua eta gure autogobernua sendotu ditugu, baita berdintasuna eta ongizatea. Nazioartean izena eta izana ere indartu ditugu. Hitz gutxitan, gizarte justuagoa lortu dugu".
Zeelanda Berrian 2024a da jada

Zeelanda Berrian 2024a da jada

Ekialdeko herrialde urrunenak hasi dira jada urte berria ospatzen, eta sartu dira 2024an. Zeelanda Berria da horietako bat.

Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari

Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari

Urte berriari igande gauean emango diogu ongietorria gehienok, kanpaiak entzunda, baina mahatsa jan duenik bada jada, Usansolon esaterako. Urtero ospatzen dituzte kanpaiak bezperan, baina aurten are bereziagoa izan da jaia, duela bi egunetik herri independentea direla ere ospatu baitute.

Donostiako noria berriro ireki dute, segurtasuna egiaztatu ondoren

Donostiako noria berriro ireki dute, segurtasuna egiaztatu ondoren

Iñigo Olaizola Sustapen zuzendariak azaldu duenez, elektrobalbula baten akatsak eragin zuen matxura, ingurunearen gazitasunak eraginda, antza. Pieza aldatu eta segurtasun- eta ebakuazio-proba guztiak dituzte.
Iberiaren lurreko arreta zerbitzuan greba deialdia mantentzen dute urtarrilaren 5etik 8rako

Iberiaren lurreko arreta zerbitzuan greba deialdia mantentzen dute urtarrilaren 5etik 8rako

Itxura guztien arabera, azken orduko aldaketarik ez badago, egun horietan Espainiako Estatuko 29 aireportutan izango du eragina handling grebak. Mobilizazioak Iberiari eragiteaz gain, 90 hegazkin-konpainia baino gehiagoren operazioak oztopatuko ditu.
'Tibirun bonbon' abestiaren pausoak

'Tibirun bonbon' abestiaren pausoak

Aste honetako protagonista 'Tibirun bonbon' abestia dugu. Bada, Argik eta bere laguntxoek abestiaren pausoak erakutsi dizkigute.

Donostiako udaletxearen fatxadak argi eta soinu ikuskizuna estreinatu du: 'Gabonetako Sinfonia'

Donostiako udaletxearen fatxadak argi eta soinu ikuskizuna estreinatu du: 'Gabonetako Sinfonia'

Egunero egonen da ikusgai datorren urtarrilaren 4ra arte. Emanaldiak 18:30ean hasiko dira. Ordu erdiro programatu dira, eta azkena 21:30ean ikusi ahal izango da Alderdi Ederreko lorategietatik.

Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean

Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean

Bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak, berriz, jaitsi egin dira.
Hona hemen ''Zer zabiltzate artzaiak'' Gabon-kantaren bertsio berria Ordiziatik!

Hona hemen ''Zer zabiltzate artzaiak'' Gabon-kantaren bertsio berria Ordiziatik!

"Zer zabiltzate artzaiak" Gabon-kanta zaharberritu dute Lide Hernandok eta Iker Laurobak. Ordizian izan dira "SOS Kantak Arriskuan" saioaren Gabonetako atal berezian abestia berreskuratzen, eta bertatik eskaini digu bikoteak bertsio modernoa.

Erregeak bere diskurtsoa Konstituzionaren defentsan oinarritu izana kritikatu dute EAJk eta EP-IUk

Erregeak bere diskurtsoa Konstituzionaren defentsan oinarritu izana kritikatu dute EAJk eta EP-IUk

Jeltzaleen ustez, erregeak "desadostasun konstituzionalak" alde batera utzi zituen atzoko mezuan. Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, Felipe VI.ak "eskuinaren diskurtsoa" erosi zuela dio. Euskadiko PPk erregearen hitzak txalotu egin ditu, eta PSOEk bat egin du mezuarekin.
Iritsi dira Euskal Herriko etxeetara Olentzeroren eta Mari Domingiren opariak!

Iritsi dira Euskal Herriko etxeetara Olentzeroren eta Mari Domingiren opariak!

Ohetik jeiki eta berehala, Euskal Herri osoko umeek opariak ireki dituzte euren etxeetan. Olentzerok eta Mari Domingik ekarritakoarekin jolasten igaro dute goiza.

Gerrak hustu egin ditu Betleemeko kaleak eta elizak

Gerrak hustu egin ditu Betleemeko kaleak eta elizak

Betleemeko kaleak jendez lepo izaten dira Gabonetan, baina gerraren ondorioz, aurten ia hutsik izan dira hiri horretako kaleak eta elizak.

Olentzero eta Mari Domingi kalejiran ibili dira arratsean gozokiak eta magia banatzen

Olentzero eta Mari Domingi kalejiran ibili dira arratsean gozokiak eta magia banatzen

Atzo Bilbon bezala, Olentzero eta Mari Domingiren desfileak izan dira igande arratsaldean Donostian eta Gasteizen. Iruñean Olentzeroren karroza atera dute kalera. Denetan ere festa giroa, musika, ilusioa eta irribarreak izan dira nagusi.

Otordu berezia konpainia onean, Eguberri egunean, baliabiderik gabeko pertsonentzat

Otordu berezia konpainia onean, Eguberri egunean, baliabiderik gabeko pertsonentzat

Oscar Perez sukaldari bilbotarrak bazkari solidarioa eskaini du bere jatetxean baliabide ekonomiko urriak dituzten 40 lagunentzat. Bestalde, Baionan, hainbat elkartek eta Udalak antolatuta, prekarietate egoeran dauden 120 pertsonarentzako bazkaria egin dute.

Magia eta ilusioa banatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatzen hasi aurreko orduetan

Magia eta ilusioa banatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatzen hasi aurreko orduetan

Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Euskal Herri osoko herri asko eta askotan izan dira gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi, azken gutunak hartu eta haurrekin kontutxo batzuk egiten. Esan digutenez, lanerako indarra ematen die irribarre eta muxu bakoitzak.

Bakerik gabeko Gabonak Palestinan

Bakerik gabeko Gabonak Palestinan

Israelen erasoaldiak su-etenik gabe jarraitzen du Gazan, eta "helburu terroristak" suntsitzean ditu jarriak indarrak. Hildako zibil palestinarrak 20.000 baino gehiago dira dagoeneko. Ustez Jesus jaio zen tokian, Betleemen, gaur ez da jai-ekitaldirik izango, dolu-prozesio solemne bat baizik.
Abisu horia ezarri dute astelehenerako eta astearterako hotzagatik eta izotzagatik

Abisu horia ezarri dute astelehenerako eta astearterako hotzagatik eta izotzagatik

Zeru urdinak giroa epelduko du eguerdian, baina tenperaturak nabarmen egingo du behera gauean, eta izotza egingo du barnealdean.
Iritsi da Eguberrietako lehen egun handia: gabon eskeak, gabon afaria, Olentzero eta Mari Domingiren bisita...

Iritsi da Eguberrietako lehen egun handia: gabon eskeak, gabon afaria, Olentzero eta Mari Domingiren bisita...

Baiona eta Bilbotik igaro ostean, 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Donostiara, Gasteizera eta Iruñera. Hemen dituzu egitarauak.
Opariak banatzen hasi aurretik, geldialdia egin dute Bilbon Olentzerok eta Mari Domingik

Opariak banatzen hasi aurretik, geldialdia egin dute Bilbon Olentzerok eta Mari Domingik

Milaka lagun atera dira arratsaldean kalera Bilbon, Olentzero eta Mari Domingi ikustera. Desfile koloretsuan zeharkatu dituzte kaleak, eta hitz batzuk egin dituzte Arriagako balkoitik.

Gabonetako saio berezia nola grabatu den ikusi nahi?

Gabonetako saio berezia nola grabatu den ikusi nahi?

Nerea Elizalde (Garazi) eta Kimetz Etxabe (Gontzal) izango dira Gabonetako saio bereziaren aurkezleak. Ikus ezazu bideoa!

Gabonak ospatzen ez dituzten haur asko dira gurean

Gabonak ospatzen ez dituzten haur asko dira gurean

Jatorri atzerritarra edota familiaren erlijioagatik, Gabonak ospatzen ez dituzten ume ugari daude gurean. Bilboko Coami ikastetxean, 39 nazionalitatetako ikasleak daude, bakoitzak bere etxeko errealitatearekin. Elkar hobeto ezagutzeko aukera ere dira Gabonak.

Kandelen gau magikoak Gasteizko Alde Zaharra argitu du

Kandelen gau magikoak Gasteizko Alde Zaharra argitu du

Ohiturari eutsiz, Gabonen etorrera iragarri dute Gasteizen, 15.000 kandela piztuta Alde Zaharreko txokoetan. Herritar ugari hurbildu da, eta irudi ederrak utzi ditu Kandelen Gauak.

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea, Olentzerok eta Mari Domingik kaleak noiz hartu zain

Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea, Olentzerok eta Mari Domingik kaleak noiz hartu zain

Bilbok Baionari hartuko dio lekukoa larunbatean, hilaren 23an (Lapurdiko hiriburuan abenduaren 16an egin zuten), 18:00etan. Biharamunean, hilaren 24an, izango dira Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko kalejirak, denak 18:00etan.
Fair Saturdayren irekitze ekitaldia eta Herri Txiki, Zirku Handi, Gabon gauean, ETB1en

Fair Saturdayren irekitze ekitaldia eta "Herri Txiki, Zirku Handi", Gabon gauean, ETB1en

Horren aurretik, "Go!azen" telesaileko aktoreak izango ditugu gabon kantak abesten.
Giro eguzkitsua eta lehorra, Gabon eta Eguberri egunetan

Giro eguzkitsua eta lehorra, Gabon eta Eguberri egunetan

Igandean izotza egingo du eta zerua ia oskarbi geldituko da. Tenperatura maximoak koska bat igoko dira eta maximoak 11 eta 14 graduren arten kokatuko dira. Astelehenerako ez da aldaketa handirik espero.
1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena