Ekonomia -
Euskal aireportuak
500 hegalditik gora daude aurreikusita asteburu honetarako Euskal Herriko aireportuetan
Bilboko aireportuak marka guztiak hautsiko ditu, 432 hegaldi izango baitira ostiraletik igandera bitartean. Aurtengo udan izan den aire-trafiko handiena izango duten egunak izango dira euskal aireportuetan.
eitb media
Guztira 505 hegaldi izango dira asteburu honetan, uztailaren 28tik, ostirala, 30era, igandea, Euskal Herriko aireportuetan, iaz baino kopuru handiagoa, orduan 479 izan baitziren.
Aenak operazio gehien aurreikusita dituen eguna ostiralean izango da, 176 hegaldi izango baitira, gehienak Bilboko aireportuan, 146.
Bilboko aireportuak, hain justu, marka guztiak hautsiko ditu asteburuan, 432 operazio egingo baitira egunotan, 2022an baino 28 hegaldi gehiago. Aurtengo uda-denboraldian aire-trafiko handiena izango duten egunak izango dira.