Frantziako kontrolatzaileen sindikatu nagusiak akordioa lortu du dagoeneko greba bertan behera uzteko, baina oraindik negoziazioak daude beste sindikatuekin, eta, beraz, oraindik ere gorabeherak daude.
Konpainiako presidente eta kontseilari delegatu Maurici Lucenak aurreratu duenez, Aena "oso serio ari da prestatzen" aire-trafikoaren igoera, inbertsioak "nabarmen aregotuta".
Zuri-gorrien espedizioa ostiral honetan abiatu da Bilboko aireportutik, 15:30ean. 19:15ean, Valverdek eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa emango dute, eta, 20:00etan, partidaren aurreko azken entrenamendua egingo dute, Sevillan.
Bilboko aireportutik zazpi hegaldi daude programatuta gaur, eta beste sei aterako dira larunbatean, hiru ohiko eta beste hiru berezi. Zale asko beste aireportu batzuetan eskala egin ondoren iritsiko dira Sevillara.
Guardia Zibileko 132 agente eta Espainiako Poliziako 1.361 agente ariko dira txandaka, ostiraleko 06:00etatik, igandeko 14:00ak arte partidaren ingurukoak zaintzen. Zalez betetako 250 autobus eta 2.700 ibilgailu espero dira, gehienak Athleticekoak (200 eta 2.000, hurrenez hurren).
Zenbait puntutan arreta berezia jarri du Segurtasun Sailak, trafiko astuna espero baitzen baina ez da aparteko arazorik izan. Loiuko aireportuan, bestalde, 161 hegaldi izan dira.
15:00etatik aurrera egoera gehiago korapilatu daiteke, orduan sartuko baita indarrean haizeari dagokion abisu horia. Izan ere, 100 km/-tik gorako haize boladak espero dira.
Bartzelonatik zetorren hegaldi bat ezin izan da lurreratu. Londresetik zetorren beste bat Bartzelonara desbideratu dute, eta Munichetik aireratu den beste batek Bruselan lur hartu behar izan du. Gainera, Tenerifetik zetorren hegaldi bat eta Eindhovenetik zetorren beste bat desbideratu dituzte.
Hasi da oporretako exodoa. Estatu osoan milioika joan-etorri espero dira datozen egunetarako. Segurtasun dispositibo berezia martxoaren 27an hasiko da Euskadin, asteazkenean.
Donostiatik Bilboko aireportura Mugi txartel pertsonalizatuarekin bidaiatzen duen pertsona batek 3,35 euro ordainduko ditu, gaur egungo 17 euroen aldean.
La Palomak 410.745 bidaiari izan ditu otsailean, % 17,8 gehiago. Forondak, berriz, 6.050 tona maneiatu ditu, eta Donostiak oso datu positiboak lortu ditu 28.849 bidaiarirekin, % 15,6 gehiago.
Operazioak 3 hegaldi desberdinetan egin ziren, otsailaren 16tik 23ra bitartean, eta lau pertsonari medikamentuen arloan osasun publikoaren aurkako delitua leporatu zaie.
Haizeak indarra galdu du azken orduetan, baina, halere, 111 km/h-ko ufadak neurtu dira Urduñan (Bizkaia). Atzo, haizeteen ondorioz, 41 hegazkin ezin izan ziren aireratu eta 10 beste aireportu batzuetara bideratu behar izan zituzten. Gainera, 474 gorabehera eragin zituen haizeak EAEn.
Bilboko aireportura zihoazen sei hegaldik desbideratu eta beste aerodromo batzuetan lur hartu behar izan dute. Gainera, bertara zihozazen beste 18 hegaldi bertan behera geratu dira. Haize-boladek 162 kilometro orduko abiadura gainditu dute Urduñan (Bizkaia).
Hegazkinak normaltasunez aireratu ahal izan dira goizeko lehen orduan, baina Bilbon lur hartzeko asmoa zuenetako batek ere ezin izan du 11:00ak arte. Guztira, zazpi hegaldi desbideratu dituzte Santanderrera, bat Madrilera eta beste bat Biarritzera.
Hegazkinek ez dute aireratzeko arazorik izan; bai, ordea, lur hartzeko. Hala, Madril, Alacant, Palma, Bartzelona, Malaga eta Sevillatik zetozen sei hegazkinek Santanderren hartu dute lur. Tanger-Bilbo ibilbidea egiten zuena Madrilera bidali dute, eta Londresetik zetorren bat, Biarritzera.
Bi hegaldi bertan behera geratu dira eta beste hainbat atzeratuta gaur Bilboko Aireportuan, haize zakarra dela eta. 10:00etatik aurrera, abisu horia ezarriko dute galerna arriskuagatik. Haizearen norabidea aldatuko da, eta euria ez ezik, hotza ere iritsiko da arratsaldetik aurrera.
Konpainiaren azken proposamena da IAG taldearen barruan jarduera hori garatuko lukeen enpresa berri bat sortzea. Horretarako 1.727 langilerentzako borondatezko irteera plana jarriko du abian, aurre-erretiroen edo pizgarri bidezko irteeren bidez.
Legediak aurreikusten du greba deialdien kalte-ordainak hegazkin konpainiek beraien gain hartu behar dituztela. Hegaldia bertan behera geratu, atzeratu edota ekipajea galdu badigute nola jokatu azaldu digu Jon Ortiz "Erreklamatu" erreklamazio bulegoko arduradunak.
Bilboko aireportuaren "kolapsoa" erabatekoa izan da: fakturatu nahian ilara luzeak egin dituzte ehunka bidaiarik, lurreratu ondoren hegazkin askok ezin izan dute ekipajea deskargatu eta aireportuan maleta ugari pilatu dira.
Loiuko aireportuan mugimendu handiko eguna izan da gaurkoa, Gabonetako oporren osteko hegaldiak nabarmen ugaritu baitira. Alabaina, maleta ugari pilatuta geratu dira hirugarren greba egunean.
Iberiako "handling" (lurreko asistentzia) zerbitzuko langileek lau eguneko greba hasi dute ostiralean. Iberiako iturrien arabera, gaur 10:30 aldera grebak % 66ko jarraipena izan du Euskadin, eta atzo bidali gabe geratu ziren maletak dagoeneko hegazkinetan sartu dituzte azkenik.
Iberiako lurreko laguntza zerbitzuko langileek lau eguneko greba hasi zuten ostiralean. Bigarren greba egun honetako lehenengo orduetan, atzerapenak izan dira gaurko programatutako hegaldietan.
Nahiz eta beste konpainia batekin bidaiatu, Iberiako langileek kudeatzen dituzte maletak kasu askotan. Bidaiari batzuek maletak lurrean utzita bidaiatzea erabaki dute, aurrerago jasoko dituztelakoan. Atzerapenak izan dira hainbat hegalditan.
Kontsumitzaileen elkarteak nabarmendu duenez, kaltetutako pertsonek hegaldiaren zenbatekoa eskatzeko aukera dute kasu horietan. Halaber, konpainiak ordaindu behar ditu bidaiariek beren gain hartu behar izan dituzten gastuak.
Iberiako 'handling' (lurreko asistentzia) zerbitzuko lau eguneko greba hasi da ostiral honetan, eta urtarrilaren 5etik 8ra iraungo du. Horren ondorioz, konpainiak 444 hegaldi utzi behar izan ditu bertan behera Espainiako Estatu osoan.