Ekonomia -

Manifestazioak

Pentsiodunen mobilizazioekin bat egin dute sindikatuek, feministek eta ikasleek

Pentsio duinak aldarrikatuz, pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte larunbat honetarako Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Tuteran.

Pentsiodunek Bilbon egindako manifestazio jendetsu bat. Argazkia: EFE
Pentsiodunek Bilbon egindako manifestazio jendetsu bat.
Pentsiodunek Bilbon egindako manifestazio jendetsu bat. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatu guztiek, Mugimendu Feministak, ikasleen elkartek eta Euskal Herriko Gutun Soziala osatzen duten beste hainbat taldek bat egin dute larunbat honetan Pentsiodunen Mugimenduak antolatu dituen mobilizazioekin.

Pentsio duinak aldarrikatuz, pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte larunbat honetarako Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren eta Tuteran.

Pentsiodunek gaur goizean agerraldia egin dute eta euskal gizarteari manifestazio horietan parte hartzeko gonbita luzatu diote. "Mobilizatzeko daukagun gaitasunaren arabera egongo da pentsio duinak lortzea edo ez", ohartarazi dute.

PSOEk eta Unidas Podemosek gobernua osatzeko aurre-akordioa egin izana berri ona dela esan dute, baina beren aldarrikapenak kontuan hartzeko exijitu dute: "Ez dugu onartuko beteko ez diren promesarik, ezta erdibideko neurririk ere".

"18 hilabete baino gehiago izan dituzte pentsio sistema publikoa eta pentsio publiko duinak bermatzeko, eta ez dute ezer egin. Ez dugu berriro gauza bera gertatzea onartuko", adierazi dute Espainiako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari aipu eginez.   

Bilboko manifestazioa 17:30ean hasiko da. Ordu horretan lau zutabe abiatuko Deustuko San Pedro plazatik, Zabalburutik, Kale Nagusitik eta Areatzatik. Martxak Moyua plazan batuko dira eta handik udaletxeraino joango dira.  

Asteleheneroko elkarretaratzeez gain, hainbat manifestazio egin dituzte pentsiodunek. Larunbat honetakoa 13.ena izango da.

Pentsiodunen aldarrikapen nagusiak hauek dira: pentsioen sistema publikoa bermatzea; ordainsariak eta pentsioak gutxienez KPIren arabera eguneratzea; 1.080 euroko gutxiengo pentsioa; soldata minimoa 1.200 eurokoa izatea; pentsioen eta soldaten arteko arrakala amaitzea; eta 2010eko eta 2020ko lan-erreformak baliorik gabe uztea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Iruñea Nafarroa Eibar Tutera Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Nafarroako Gobernua Manifestazioak Pentsioak