Iñaki Martin Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileak gogorarazi duenez, Legebiltzarrean ekimenak babestu dituzten indar politiko bakarrak "EH Bildu eta Elkarrekin Podemos izan dira".
Zaintza sistema publiko eta duina aldarrikatu, emakumeen kontrako indarkeria salatu eta soldata arrakala amaitzea izan dituzte aldarri, besteak beste, Donostian martxoaren 8an. Antiguako tuneletik aterata, Kontxako badia zeharkatu du manifestazioak, eta Donostiako erdigunetik Boulevardera iritsi da.
Erabakia Auzitegi Gorenaren epai baten ondorio da, eta, oraingoz, 52.000 pentsiodun arabarri eragingo die. "Aldundiak ofizioz jardungo du pertsona horiekin, 2023ko datuak erantsiz", azaldu du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.
Borondatezko aurreikuspen planen pentsio osagarria hilero kobratzea lehenesten duen dekretu berria begi onez ikusten du Euskadiko BGAEn Federazioko presidente den Ignacio Etxebarriak. Halere, uste du pentsio osagarriak errentan jasotzeak hobari fiskalak izan behar dituela.
Dirua dena batera kobratzeko muga bat ezarri da, 36.166 euro, eta hortik gora dutenek zati handi bat hilero kobratu beharko dute. Apirilean sartuko da indarrean Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen jarduera arautzen duen dekretu berria.
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak atzera bota du langabezia-sorospenaren erreforma jasotzen zuen lege-dekretua. Espainiako Gobernuak, ostera, Justiziari eta Funtzio Publikoari buruzko neurrien erreforma (omnibus) eta krisiaren aurkako neurrien dekretua salbatu ahal izan ditu.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak onartu du egungo ongizate ereduari eusteko eta pentsioak mantentzeko pertsona migranteak "erakarri" beharko direla.
Euskadi Estatuko rankingaren buruan dago, 1.485 euroko batez besteko pentsioarekin (Estatuko batez bestekoa baino % 24 altuagoa). Nafarroa laugarren Autonomia Erkidegoa da sailkapen horretan, 1.376 euroko batez besteko pentsioarekin (Estatukoa baino % 15 gehiago).
Gero eta gehiago dira erretiro-adinera iristen diren emakumeak. EITB Dataren azken txostenaren arabera, duela zenbait hamarkada lan-merkatura asrtu ziren emakume asko adin horretara heldu dira dagoeneko.
Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko helduen % 22k erretiro-pentsioa kobratzen du. Nafarroan, % 14k. Erretirokoak, pentsio guztien % 70 dira, azken EITB Dataren arabera.
Bizkaian 299.095 pentsiodun zeuden abenduaren 1ean, eta, batez beste, 1.497 euro jasotzen ditu horietako bakoitzak hilean; Gipuzkoan 194.257 (1.457 euro), eta Araban 81.866 (1.508 euro).
Euskal herriko pentsiodunen mugimenduak bere aldarrikapena eraman du gaur Eusko Legebiltzarrera, aurrekontuen eztabaidaren erdian. Kartelak erakutsi eta oihuka hasi direnean, ganberako presidenteak isiltasuna eskatu du, lehenengo, eta, azkenean, bota egin ditu bilkura aretotik.
Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du larunbat honetan Bilbon, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. 'Argi eta garbi, 1.080 euro dagoeneko' lelopean egin dute mobilizazioa, eta pentsiodunek kandelak eta argi-zuziak eraman dituzte eskuetan.
Gutxieneko pentsioak % 5 eta % 7 artean igoko dira datorren urtean. Familia kargak dituzten alargunen pentsioaren igoera handiagoa izango da: % 14,1. EH Bilduren iritziz, modu horretan "joan den martxoan adostutakoa beteko dute".
Hala, 1.484 euro beharrean, 1.540 euro poltsikoratuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek. Foru Erkidegoan, egungo 1.375 eurotik 1.426 eurora pasatuko dira. Azaroko KPI aurreratuaren arabera egin da kalkulua, baina behin betiko datuarekin baieztatu beharko da.
Diotenez, Foru Gobernuaren 2024rako aurrekontuetan 14 ordainsaritan 1.080 eurora iristeko gutxieneko pentsioaren osagarri bat ezartzea "ez da ez ezinezkoa ez apartekoa".
Elorrio eta Sopela dira adinekoentzako eguneko zentrorik ez duten Bizkaiko udalerri bakarrak. Elorrion 1.700 adineko bizi dira, eta horietatik 126k bigarren edo hirugarren mailako menpekotasun maila dute.
EuskoFederpen Euskal Pentsiodun eta Erretiratuen Lurralde Elkarteen Federazioak deituta, 1.300 pertsona baino gehiago bildu dira Durangon, Euskadiko adinekoen lehen topaketan parte hartzeko.
Gizarte Segurantzak 12.051 milioi euro erabili ditu irailean pentsiodunei ordaintzeko, iaz hilabete berean baino % 10,9 gehiago. Guztira, kotizazio bidezko 10.073.434 pentsio ordaindu ditu Gizarte Segurantzak eta 9,12 milioi pertsona izan dira onuradunak.
33 urtez Doneztebeko ikastetxean lanean egon ondoren, pentsa baino lehenago erretiroa hartu zuen Tere Arretxeak. 60 urterekin erretiratzeko aukera eman zioten eta, buelta asko eman ondoren, jubilatzea erabaki zuen. Dioenez, osasunez ondo egonez gero loteria bat da 60 urterekin erretiroa hartzea.
Udako geldialdiaren ostean, ehunka pentsiodun bildu dira berriz ere Bilboko udaletxearen aurrean, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. "Mobilizazioa da gure helburuak lortzeko akuilu nagusia", defendatu dute.
Bilboko jaietan urtero egin ohi duten manifestazioan, pentsiodunak kalera atera dira etorkizuneko Gobernuari gogorarazteko "gobernatzen duenak gobernatu, pentsioak defendatzen" jarraituko dutela. Gainera, pentsioak KPI "errealaren" arabera igotzea eskatu dute, eta "ez batez bestekoaren arabera".
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak dei egin die alderdi politiko guztiei, euren programek zer dioten argitu dezaten. "Sistema publikoari eutsi" behar zaio, mugimendu honen esanetan, eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan finkatu behar da.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egin du larunbat honetan Gasteizen eta Donostian, alderdi politikoek euren aldarrikapenekin "konpromisoa" har dezaten eta Kongresuan pentsio "publiko eta duinak" defenda ditzaten.
Pentsiodunekin hartu du gaur kafea Donostian Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak. 10 urtean langileen %25 jubilatuko da Gipuzkoan, eta krisi demografikoari aurre egiteko neurriak plazaratu ditu.
Ohar batean azaldu dutenez, pentsiodunek uste dute lehendakariak berak egin behar diela harrera, eta iragarri dute beren eskaerak Eusko Legebiltzarreko batzordera ere eramango dituztela irailean.
Estatuko pentsiodunen plataforma eta mugimendu guztiek idatzi bat bidaliko diete Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoei uztailaren 23a baino lehen eta "mobilizazio esanguratsua" antolatuko dute hauteskunde egunaren atarirako.
Parisen protestak beranduago hasi dituzte, 14:00ak jota. Zertxobait lehenago, CGT sindikatuko kideek 2024ko Olinpiar Jokoetako Batzorde Antolatzailearen egoitza blokeatu dute.
Aste hasieran Bilbotik, Bergaratik eta Aguraindik abiatutako zutabeek Arabako hiriburuan egin dute bat eta kale nagusiak zeharkatu dituzte. Legebiltzarreko taldeei euren eskakizunak helarazi dizkiete. Salatu dutenez, 40.000 alargunen pentsioak ez dira 700 eurora heltzen.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren martxa ostegun honetan iritsi da Gasteizera, "gutxieneko pentsioak 1.080 eurora arte osatzeko", "pentsio duinak" eskatzeko eta "pentsioen murrizketak" salatzeko.
Pentsiodunek bi martxa abiatu zituzten astelehenean Bilbotik eta Bergaratik Arabako hiribururantz, Aguraingoek, berriz asteartean. Gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino igotzea eskatzen dute. Gaur martxei amaiera emango diete Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.
Atzo, Bilbotik eta Bergaratik atera ziren beste bi zutabeak. Pentsiodunen erantzuna "oso ona" izan dela esan du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta pozik agertu dira herrietan jasotako "harrera izugarriarekin".
Hirugarren bat asteartean irtengo da Arabako hiribururantz, Aguraindik. Hiru mobilizazioek hilaren 25ean egingo dute bat Gasteizen, Karlos I. Enperadorearen plazatik abiatuko den manifestazioan.