Politika -

EITB Focus

Zer boto transferentzia egon daiteke?

Azken EITB Focus inkestaren datuak aztertu ditu Silvan & Miraclek. Horren arabera, datozen hauteskundeetan parte hartzea hazi egingo da, nahiz eta hautesleen zati handi batek oraindik ez duen hauteskunde prozesuarekin bat egin.

EITB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea hazi egingo da
EITB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea hazi egingo da
EITB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea hazi egingo da

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EITB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea hazi egingo da, eta % 64an kokatu du. Aipatu beharra dago 2020ko hauteskundeetan (pandemia betean eta udan egin ziren) abstentzioaren datua % 40koa izan zela, inoizko altuena.

Alderdien arteko boto transferentziak batez ere EH Bilduri egiten dio mesede. EAJren hautesleen % 6k koalizioaren alde egingo luke orain. Jeltzaleek ez lukete beste alderdietatik botorik jasoko, nahiz eta azken hauteskundeetan abstentzioaren alde egin zutenen % 7k botoa emango lieketen oraingoan.

Boto duala bezala ezagutzen dena, hauteskunde deialdiaren arabera aldatzen den botoa, garrantzitsua izango da datozen hauteskundeetan. Uztailean izan ziren hauteskunde orokorrekin alderatuta, PSE-EE alderdiari botoa eman ziotenen % 19k EAJ aukeratuko lukete oraingoan, eta % 16,4k, EH Bildu.

Boto fidela

Hautesle fidelenak EH Bilduk ditu, % 86. Hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, hiru puntu igo da zenbateko hori.

EAJk, berriz, hauteskunde orokorrekin alderatuta, lau puntu galdu ditu, eta hautesleen % 63 ditu fidelak. Boto dualaren ondorioz, PSE-EE 13 puntu jaitsiko da, eta % 54ko fidelizazioa du. Elkarrekin Podemosek 20 puntu galduko ditu, eta % 24ko fidelizazioa du.

Ezbaian daudenak

Silvan & Miraclek egindako analisiaren arabera, "ezbaian dauden pertsonen datuek erakusten dute hautesleen zati handi batek ez duela oraindik hauteskunde prozesuarekin bat egin". "Hautagaien ezagutza maila baxua eta hauteskundeak oraindik ez direla deitu kontuan izanda, badu zentzurik", gaineratu dute.

Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk dituzte boto-emaile gehien zalantzati; izan ere, 2020an botoa Elkarrekin Podemosi eman zieten boto-emaileen % 24k eta euskal sozialisten alde egin zutenen % 19k orain zalantzan daudela esan dute.

Boto-emaileen % 21 omen daude ezbaian. Horien artean, % 86k ez dute alderdien arteko zalantzarik, hauteskunde girotik "deskonektatuta" daudelako. Alderdien artean zalantzak dituztenen artean, % 36 EAJren eta EH Bilduren artean daude zalantzan, eta % 17, EAJren eta PSE-EEren artean.

Liderren ezagutza

Azkenik, EITB Focusek agerian utzi du liderren ezagutza maila baxua dela oraindik. Ondorioz, botoa aukeratzerako garaian, alderdiaren izenak hautagaiarenak baino pisu gehiago du.

Imanol Padrales (EAJ) eta Pello Otxandiano (EH Bildu) dira ezagunenak (% 53ko eta % 50eko ezagutza maila dute hurrenez hurren), baina datu "oso baxuak" dira, Silvan & Miracleren ustez.

Metodologia

Bizitokia EAEn duten 1.800 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (lurralde historiko bakoitzeko 600).

Galdeketak urtarrilaren 24tik 29ra egin zituzten, telefonoz.

Ikerketari buruzko zehaztasun sakonagoak edo beste adierazle estatistiko batzuk ezagutzeko, kontsultatu PDF osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV EAE Hauteskundeak Euskadin 2024 EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Vox Hauteskunde inkestak Sumar alderdia albisteak Javier de Andres albisteak Miren Gorrotxategi azken ordukoa Eneko Andueza azken ordukoa Imanol Pradales gaur Pello Otxandiano gaur