Politika -

Istiluak

EH Bilduri "kalean negazionistekin lehiatzea" leporatu dio Erkorekak

Neurri murriztaileen kontrako gazteek zenbait udalerritan istiluak sortu ondoren, EH Bilduko Mertxe Aizpurua "harrituta" agertu da Erkorekaren adierazpenekin.

Protesta Bilbon. Argazkia: EFE
Protesta Bilbon.
Protesta Bilbon. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka lehen lehendakariordea eta Segurtasun sailaren ustez, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko murrizketen kontrako protestak ez dira errotuko Euskal Autonomia Erkidegoan, gizartea kontzientatuta dagoelako, eta esan du ustekabean harrapatu duela ezker abertzalea "kalea irabaztearen borrokan sartzeak" negazionistekin.

Protesten diskurtsoa "modu sendoan errotzeko aukera gutxi" dagoela uste du Erkorekak, eta esan du atzean dagoen taldea ez dela homogeneoa. Batetik, "Trumpen munduak gorpuzten duen filosofiarekin bat datozenak" eta "muturreko eskuin politikoa", eta bestetik, "ibilbide deliktiboa dutelako indarkeria erabiltzeko" aprobetxatzen dutenak.

"Ez da inondik inora Euskadin sortutako, Euskadirako bakarrik eta Euskadirako pentsatutako mugimendua", esan du sailburuak.

Erkorekak esan duenez, ustekabean harrapatu du ezker abertzalea negazionisten aurka "kalea irabazteko borrokan sartzeak", eta gehitu du "ez dela kalean modu arduragabean lehiatzeko", baizik eta "osasun publikoaren alde albo batean mantentzeko".

Ezker abertzaleak "eskatzen zuen erabateko konfinamenduarekin ez dator bat kaleak istiluekin betetzea", esan du Segurtasun sailburuak.

EH Bildu: Ultraeskuina "nekea" manipulatzen ari da

Mertxe Aizpuruak, EH Bilduren bozeramailea Diputatuen Kongresuan, Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean ohartarazi du ultraeskuina protestak "manipulatzen" saiatzen ari dela, eta uste du agintariek pandemian zehar emandako mezu kontraesankorrek herritarren "nekeari" lagundu diotela.

"Zuzenean izan ez arren, ultraeskuina modu induzituan ari da protestak manipulatzen, eta alertan egon behar da" saiakera horien aurrean, esan du Aizpuruak.

Ordezkari abertzalea "harrituta" agertu da Erkorekaren adierazpenengatik. "Harrituta dagoena ni naiz. Nahiko aldrebesa iruditzen zait gai hori ezker soberanista egoera horretan jartzeko erabiltzea", esan du.

Erkorekaren hitzek "ez dute zentzurik" Aizpuruarentzat, "totum revolutum hau interes alderdikoetarako erabiltzea besterik ez". Diputatuak uste du hori "ez daogela ondo, ezin dugulako pandemia arazo alderdikoietarako erabili".

Koalizioaren jarrera pandemiaren aurrean "oso argiak" dira Aizpuruarentzat. "Uste dugu erantzukizuna izan behar dugula eta osasun agintarien jarraibide guztiak errespetatu behar ditugula", baina "erantzukizun politikoa" eta autokritika ere eskatu ditu, pandemiaren lehen olatuan zehar mezu kontraesankorrak bota zirela uste baitu, alarma zein lasaitasuna eragiteko.

Iturgaiz: "Istiluak ez dira onargarriak"

EAEko PPko presidente eta Eusko Legebiltzarrean PP+Cs taldearen bozeramaile Carlos Iturgaizen ustetan, istiluak "ez dira onargarriak", "kale borrokaren estiloan".

Gainera, erantzuleei legea aplikatzea eskatu du, eta ohartarazi du "herritarren gehiengoak jarrera erantzule batekin egiten diola aurre COVID-19ari eta ez dituztela protesta egiten dutenek ordezkatzen".

Alkateen gaitzespenak

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak atzoko istiluak "gaitzetsi" ditu Twitterren. Idatzi duenez, protesta egin zutenek hiri-altzariak apurtu zituzten, saltokiei eta etxebizitzetako ateei eraso egin zieten, eta kutsatzeko arriskua izan zuten segurtasun distantziak ez errespetatzeagatik.

"Oso kezkatuta hori bada zuen ekarpen bakarra", esan die Urtaranek.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, bestetik, "arduragabe, lotsagabe, intolerante eta berekoi hauen jarrera" gaitzetsi du. "Istiluak eragiten dituzte, hiri-altzariak apurtzen dituzte eta guztion osasunaren kontra jokatzen dute", esan du.

"Direnak direla, beti kontra izango gaituzte", bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Araba Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?