Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Hondarribiko alardea, eskola-garraioa eta Zinemaldiaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Jaizkibel konpainiaren desfilea, iazko alardean. Argazkia: EFE
Jaizkibel konpainiaren desfilea, iazko alardean
Jaizkibel konpainiaren desfilea, iazko alardean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hondarribiko alardeaFestetako egun handia ospatuko du gaur Hondarribiak, eta Jaizkibel konpainia parekidearen aldeko "keinuak" izango dira gaur alardeko protagonistak. Historian lehen aldiz, herriko alkate batek harrera egingo dio Jaizkibel konpainiari, eta historian lehen aldiz, EAJk gidatutako Foru Aldundi batek parte hartuko du emakumeen parte-hartzea modu parekidean ahalbidetzen duen taldearen harreran.

- Eskola-garraioa: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzera bota ditu eskola-garraioko enpresek lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartzen dituen aginduaren kontra eskatutako kautelazko neurriak, eta, ondorioz, litekeena da zerbitzua hurrengo egunetan abiatzea berriz.

- Zinemaldiaren aurkezpena: Gaur, 11:00etan, aurkeztuko dute Donostiako Zinemaldiaren 71. ekitaldia, aurten irailaren 22tik 30era egingo dena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zinemaldia 2024 Donostia bideoak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Hondarribia albisteak Gizartea albisteak Zinema Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Alarde parekidea