Gizartea -

Zirkulazioa

Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak

Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).

Iazko Itzuliaren une bat. Artxiboko argazkia: EFE
Iazko Itzuliaren une bat.
Iazko Itzuliaren une bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo Itzulia Gasteiztik abiatuko da gaur eta Eibarren (Gipuzkoa) amaitu larunbatean. 62. edizio honetarako, segurtasun dispositiboa jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzako 260 agenteren eta hainbat udalerritako udaltzainen parte hartzearekin. 

Honakoak dira trafikoan espero diren eraginak: 

Astelehena, apirilak 3. 1. etapa: Gasteiz/Bastida

A-3110, Erentxunen itxiko da, Aguraingo noranzkoan.A-132, Maeztun itxiko da 14:00ak eta 14:30 artean, gutxi gorabehera.N-124, Errioxako muga baino lehentxeago itxiko da Logroñorako noranzkoan 15:00etan, gutxi gorabehera; itxita egongo den denbora lasterketaren garapenaren araberakoa da, baina 30 minutu izatea aurreikusten da.N-232A, Guardian itxiko da 16:00ak eta 16:40 bitartean, gutxi gorabehera.

Eraginak Bastidan: Etapa amaierako helmuga muntatzeko.

A-124, 08:00etatik 11:00etara eta 18:00etatik 20:00etara itxiko da (AP-68ko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da). Desbideratzeak:

LR-124 eta A-124 errepideetako trafikoa, San Vicente de la Sonsierratik Bastidara doana, A-3202 errepidera (Haro-Urizaharra) desbideratuko da.Briñastik iristen den trafikoa Harora desbideratuko da.Harotik Bastida aldera doan trafikoa A-3202 errepidera itzuliko da.Bastidako zeharbidean, 11:00etatik 16:00etara, trafikoa txandaka bideratuko da semaforoen bidez.

Asteartea, apirilak 4. 2. etapa: Viana/Leitza

Lasterketak Nafarroako bigarren mailako hainbat errepide zeharkatuko ditu. Hauek dira nagusiak: 

NA-122a (Allo, Estellerria). 15:27an.

NA-120a (Bearin, Estellerria). 15:48an.

NA-700a (Bearin, Estellerria). 13:52an.

NA-170a (Ziritza, Iruñerria). 13:43an.

Lekunberriko biribilgunea. 15:24an.

Leitza. 15:16-15:43 tartean pasatuko da bertatik, eta iritsiera 17:15-17:45 artean aurreikusi dute.

Asteazlema, apirilak 5. 3. etapa: Errenteria/Villabona

Oraindik zehazteke. 

Osteguna, apirilak 6. 4. etapa: Santurtzi/Santurtzi

BI-3651 errepidean, Kastrexana eta Sodupe artean, 13:15 aldera auto-ilara batzuk sor litezke, eta BI-636 errepideko (Cadaguako korridorea) irteeretan izan dezakete eragina.

Eraginik handienak 15:45etik aurrera espero dira, une horretan lasterketa Muskizen sartuko da, eta BI-734 errepidean barrena Carreras eta Nocedaletik igaroko da Santurtzi, Zierbena, Arena hondartza eta Pobeña aldera; handik BI-734 errepidera itzuliko da Muskizera, eta BI-2701 errepidea berriro hartuta, Zugaztietara igoko da, eta handik Trapagaranera, BI-3755 errepidetik jaitsi, hortik Portugaleterantz jo, eta Santurtzin amaitzeko. Hala, A-8 autobidean hainbat tarte itxiko dira: 

130. irteera. Santurtzi-Ortuella, Donostiako noranzkoan15:15 eta 16:45 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa Santurtzira irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Bilbo-Donostia noranzkoko zirkulazioa.

138. irteera. El Haya-Cobaron, Kantabriarako noranzkoan15:30 eta 17:00ak bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa El Haya-Cobaron aldera irtetea eragozteko, eta irekita egongo da Kantabriarako noranzkoko zirkulazioa.

127A. eta 127B. irteera. Portugalete-Sestao eta Ortuella-Trapagaran, Kantabriarako noranzkoan.

16:15 eta 17:30 bitartean itxiko da, gutxi gorabehera, trafikoa aipatutako erreietatik irtetea eragozteko, eta libre egongo da Santurtzi erdialdekoa. Zirkulazioaren hirugarren eten hori Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko mezu aldakorren paneletan jakinaraziko da.

Aldi berean, zirkulazioa etengo da eta arautuko da leku hauetan:

N-644 errepidetik Santurtzirako irteera, 15:30 eta 16:15 bitartean.A-8 136. irteera Arena, Pobeña eta Muskiz aldera, 15:45 eta 16:30 bitartean.A-8, 127. irteera Portugalete, Sestao, Ortuella eta Trapagaran aldera Bilborako noranzkoan, 16:30 eta 17:15 bitartean.

Ostirala, apirilak 7. 5. etapa: Zornotza/Zornotza

Oraindik zehazteke. 

Larunbata, apirilak 8. 6. etapa: Eibar/Eibar

AP-8, 71. irteera (Eibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:35etik 14:25era eta 15:15etik 17:30era bitartean.AP-8, 64. irteera (Elgoibar), bi noranzkoetan. Auto-ilarak sor daitezke 13:40tik 14:30era bitartean.N-634, 49. KP (Bilbo). Erabat itxiko da 13:50etik 14:40ra bitartean.GI-2634, 33,5. KP (Azkoitia). Erabat itxiko da 14:15etik 15:00etara bitartean.GI-631, 20,5. KP (Azkoitia). Erabat itxiko da 14:25etik 15:10era bitartean.

Eusko Jaurlaritzak herritarrei dei egiten die garraio publikoa erabil dezaten, eta, gidatu behar izanez gero, ordezko ibilbideak erabil ditzaten, denboraz ibil daitezen eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen jarraibideei jaramon egin diezaieten. Era berean, errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen du 011 telefono-zenbakian, Trafikoaren webgunean, @TrafikoaEJGV Twiterreko kontuan edo TrafikoaEJGV aplikazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal Herriko Itzulia Ertzaintza Portugalete Sestao Bizkaia Nafarroa Araba Eibar Zornotza Elgoibar Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Guardia Errenteria Azkoitia Villabona Viana Albisteak A-8 Autobidea Bastida