Gizartea -

KORONABIRUSA

Eskola-kiroleko lehiaketak bueltan dira EAEn

Ostiral honetatik, lehiaketak baimenduta egongo dira berriz ere Euskadin.

Hainbat eskola ume futbolean, Zarauzko hondartzan. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Hainbat eskola ume futbolean, Zarauzko hondartzan
Hainbat eskola ume futbolean, Zarauzko hondartzan. Argazkia: Lorentxo Portularrume

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola-kiroleko lehiaketak berriz ere baimenduta daude Euskadin gaurtik.

LABIk bilera egingo du arratsaldean, eta egungo murrizketak luzatu egingo ditu, seguru asko. Asteartean, baina, Jaurlaritzak aurreratu zuen eskola-kiroleko lehiaketak itzuli ahalko direla ostiral honetatik.

Hain zuzen ere, urtarrilaren 28tik aurrera, eskolaz kanpoko jarduera guztien etenaldia bertan behera geratuko dela jakinarazi zien Jaurlaritzak foru aldundiei.

Urte hasieran, eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uztea erabaki zuten EAEko hiru aldundiek urtarrilaren 10etik 28ra bitartean. Tarte horretan, entrenamenduak bakarrik baimendu dituzte, pandemiaren bilakaera tarteko.

Eskola-kirolaren inguruko eskumena diputazioena da, eta Osasun Sailak emandako gomendioak kontuan hartuta erabaki zuten eskola-kiroleko lehiaketak bertan behera uztea.

Kirol federazioak hasiera-hasieratik agertu ziren lehiaketak etetearen kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Osasunari buruzko albisteak Koronabirus-agerraldiak Eskola kirola Gipuzkoa Bizkaiko Foru Aldundia albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia