Gizartea -

KORONABIRUSA

Eusko Jaurlaritzak covid datuei buruzko txostena egunero bidaltzeari utziko dio bihartik aurrera

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako kutsatze berriei buruzko txostena astelehenetan igorriko du Osasun Sailak. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, eguneroko datuak ematen jarraituko du oraingoz.

Erizain bat enakume bati korononabirusa hautemateko proba egiten. Argazkia: EFE
Erizain bat enakume bati korononabirusa hautemateko proba egiten
Erizain bat enakume bati korononabirusa hautemateko proba egiten. Argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun larrialdi egoera atzean utzi eta normaltasunera bidean fase berri bat abiatu ondotik, Eusko Jaurlaritzak koronabirusagatik kutsatutakoen berri egunero emateari utziko dio bihartik aurrera. Horren ordez, aste osoko datuak jasoko dituen txostena igorriko du astelehenetan. Beraz, gaurkoa izango da koronabirusaren eboluzioari buruzko eguneroko azken buletina.

Urriaren 11tik aurrera, astelehenero, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako kutsatze berriei buruzko txostena bidaliko du Osasun Sailak. Asteko buletin horretan ondorengo datuak bilduko ditu: asteko positiboen kopurua, 14 eta 7 eguneko intzidentzia-tasa metatua, oinarrizko birsorkuntza tasa (R0), gela arruntetan eta zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratutako pertsonen kopurua eta covid-19aren ondorioz hildakoen kopurua.

Txertaketaren eboluzioari buruzko informazioa ere astean behin emango da aurrerantzean, astearteetan.

Oraingoz, Nafarroan ez da aldaketarik egitea aurreikusten. Nafarroako Gobernuak egunero informatzen jarraituko du, orain arte bezala. Gainera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) Txosten Epidemiologikoa zabaltzen jarraituko du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna plantilla Albisteak Osakidetza Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Albisteak Nafarroa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua albisteak COVID olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua