Gizartea -

Polizien dispositiboa

Publikoa Mendizorrotzara eta Reale Arenara itzuliko da larunbat honetan, baina % 20ko aforoarekin

En Mendizorrotza se esperan alrededor de 4000 aficionados albiazules para presenciar el debut liguero del Alavés. El Real Sociedad B-Leganés se disputará en el Reale Arena, donde se esperan entre 2000 y 3000 aficionados.

Mendizorrotza, duela bi urteko partida batean. Argazkia: EFE
Mendizorrotza, duela bi urteko partida batean. Argazkia: EFE
Zaleak futbol zelaietara itzuliko dira asteburu honetan, % 20ko edukierarekin

1:31

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Gasteizko eta Donostiako udaltzaingoek elkarrekin lan egingo dute futbol-zelaietan larunbat honetan, publikoaren itzuleran segurtasuna bermatzeko; izan ere, futbol-zelai bakoitzean aforoa % 20koa izango da.

Horrela, Mendizorrotzan, 4.000 jarraitzaile babazorro espero dira Alavesen debuta ikusteko. Gasteiztarrek Real Madril hartuko dute etxean, 22:00etan.

Dispositiboa partida hasi baino bi ordu lehenago jarriko dute martxan, bi taldeak zelaira lagunduko dituztelarik. Segurtasun dispositiboa zelai barruan zein kanpoan izango da.

Era berean, Donostian, harmailetan publikoa izango da berriro futbol norgehiagoka batean. Realaren bigarren taldeak Leganes hartuko du Reale Arenan, bigarren mailan. Partidak 2.000-3.000 zale biltzea espero dute.

Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta futbol-zelaiko segurtasun langileek zaleen etorrera, sarrera eta kokapena zainduko dute.

Segurtasun Sailak jarraitzaileei gomendio sorta eman die. Zelaietako sarreretan langileei eta ibilbide seinale eta geziei jaramon egitea eskatu dute.

Era berean, jendetzak eta taldeak saihestea eskatu dute, zelai barruan zein kanpoan, pertsonen arteko distantzia gordetzea, une oro musukoa jantzita eramatea, gel-banagailuak erabiltzea eta norgehiagoka osoan zehar eserita egotea.

Besarkadak, eskua ematea eta bestelako kontaktu fisikoa saihestea eskatu dute. Bestalde, futbol-zelaira danborrak, megafonoak eta mastadun banderak sartzea debekaturik dagoela gogorarazi dute.

Euskadin, 5.000 pertsona baino gehiago biltzeko gaitasuna duten kirol eta kultura ekitaldietan aforo maximoa % 20koa da, nahiz eta beste erkidego batzuetan % 40koa izan, Lurralde arteko Osasun Kontseiluak baimendu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Kirolak Reala Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Alaves Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa