Alaves

1 / 30 Hurrengoa
García Plaza: ''Talde indartsua izan behar gara etxean, gure jendearekin, eta puntuak batu''

García Plaza: ''Talde indartsua izan behar gara etxean, gure jendearekin, eta puntuak batu''

Alaveseko entrenatzaileak Osasunaren aurkako igandeko derbiaren aurreko prentsaurrekoan esan duenez, "bi partida datoz etxean, eta hemen talde indartsua izan behar gara puntuak batuz". Bestalde, biharko partidarako Guridi baja izango dela adierazi du.

Alavesek eta Osasunak puntuetan berdinduta ekingo diote derbiari, gorantz egiteko helburuarekin

Alavesek eta Osasunak puntuetan berdinduta ekingo diote derbiari, gorantz egiteko helburuarekin

Arabako taldearen eta talde gorritxoaren arteko norgehiagoka igande honetan izango da, Mendizorrotzan, 16:15ean.
Luis Garcia Plaza: ''Celtak zero jaurtiketa egin ditu atera, eta ez dugu irabazi''

Luis Garcia Plaza: ''Celtak zero jaurtiketa egin ditu atera, eta ez dugu irabazi''

(Adierazpenak gaztelaniaz) Alaveseko entrenatzailea den Luis Garcia Plazak Celtaren aurka lortutako berdinketari buruz hitz egin du. Hobeto jokatuta, emaitza horiekin ezin direla konformatu argitu du.

Alavesek puntu bat lortu du Celtaren aurka, bere atean sartutako gola berdinduta (1-1)

Alavesek puntu bat lortu du Celtaren aurka, bere atean sartutako gola berdinduta (1-1)

Babazorroek markagailua berdindu behar izan dute Rafa Marinek lehen zatian bere atean sartu duen zoritxarreko golaren ostean. Bigarren zatian, Omorodion arduratu da berdinketa jartzeaz.
Realak urriaren 21ean jokatuko du Mallorcaren aurka, Reale Arenan, urriaren 24an Lisboan aritu aurretik

Realak urriaren 21ean jokatuko du Mallorcaren aurka, Reale Arenan, urriaren 24an Lisboan aritu aurretik

Realak 14:00etan jokatuko du Mallorcaren aurka, EA Sports Ligako 10. jardunaldian. Asteburu horretan bertan, ostiralean, Osasuna-Granada jokatuko da, 21:00etan, eta Vila-real-Alaves eta Bartzelona-Athletic igandean jokatuko dituzte, hilaren 22an, 18:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren.
Alex Sola: ''Athleticek intentsitate handiagoa ezarri du, eta hiru puntuak eskuratu ditu''

Alex Sola: ''Athleticek intentsitate handiagoa ezarri du, eta hiru puntuak eskuratu ditu''

Alex Solak, Alaveseko jokalariak adierazi duenez "garaipena lortu nahi genuen, lehengo asteko porrota eta gero, baina ez da posible izan. Halaber, "Athleticek intentsitate handiagoa ezarri du eta bigarren jokaldietan ere hobeto aritu da" gaineratu du futbolariak.

Garcia Plaza: ''Hobeak izan dira, irabaztea merezi izan dute''

Garcia Plaza: ''Hobeak izan dira, irabaztea merezi izan dute''

(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak euskal derbian Athleticen aurka galdu ostean hitz egin du. Athleticek hobeto jokatu duela azpimarratu du eta, eurek ere aukerak izan dituzten arren, ez direla maila berean egon.

Athletic sendoago batek irabazi du Alavesen aurkako derbia Mendizorrotzan (0-2)

Athletic sendoago batek irabazi du Alavesen aurkako derbia Mendizorrotzan (0-2)

Bilboko taldea nagusi izan da eta hiru puntuak eskuratu ditu Iñaki Williamsen eta Oihan Sanceten golei esker. Babazorroei, berriz, asko kosta zaie Unai Simonen atea aurkitzea.
Antonio Blancok ez du jokatuko Alaves - Athletic euskal derbia

Antonio Blancok ez du jokatuko Alaves - Athletic euskal derbia

Arabako taldeko erdilaria deialditik kanpo geratu da, baina Alavesek ez du jakinarazi zein den arrazoia. Kontuak kontu, Blancok Mendizorrotzako derbia galduko du.
Luis Garcia Plaza: ''Athletic zure bila doa, erritmo oso bizia sartzen saiatzen da''

Luis Garcia Plaza: ''Athletic zure bila doa, erritmo oso bizia sartzen saiatzen da''

Alaveseko entrenatzaileak, Athleticen aurkako euskal derbiaren bezperan (ostiralean jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan), adierazi du espero duela partida bikaina egitea; Asier Villalibre ere izan du hizpide.

Garcia Plaza: ''Ez da penaltia inondik inora, eta etxetik kanpo bi partida daramatzagu kontu berarekin''

Garcia Plaza: ''Ez da penaltia inondik inora, eta etxetik kanpo bi partida daramatzagu kontu berarekin''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Rayo Vallecanoren kontra (2-0) jasotako porrotari buruz hitz egin du EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partida amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Alavesek galdu egin du Rayoren aurka, partida lehiatu bat jokatuta (2-0)

Alavesek galdu egin du Rayoren aurka, partida lehiatu bat jokatuta (2-0)

Oso lehia parekatua izan da, baina lehen zatian egindako zorigaiztoko penalti batean Isi Palazonek lehen gola sartu du bere taldearentzat. De Frutosek erabakita utzi du partida bigarren zatian.
Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita

Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita

Mauritaniako erdilaria Arabako harrobian trebatu da 2018an FC Nouadhibou taldetik heldu zenetik, eta, orain arte, bederatzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik bost Lehen Mailan.
Jon Guridi: ''Taldea oso ondo ari dela lehiatzen uste dugu''

Jon Guridi: ''Taldea oso ondo ari dela lehiatzen uste dugu''

Aste honetan Ligako partidarik ez dagoela aprobetxatuz, denboraldi hasieraren inguruko balorazioa egin du Jon Guridi Alaveseko jokalariak. Jokoan zeuden 12 puntuetatik 6 lortzea emaitza ona dela uste du, eta berdin jarraitzea espero du.

Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak

Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak

Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.
Jon Karrikaburu, Alavesekin jokatzeko ''gogotsu'': ''Uda hasieratik nekien Alaves interesatuta zegoela''

Jon Karrikaburu, Alavesekin jokatzeko ''gogotsu'': ''Uda hasieratik nekien Alaves interesatuta zegoela''

Aurrelari nafarrak Gasteizen jokatuko du, Realak utzita, eta asteartean aurkeztu dute. Esan duenez, "taldekideekin eta golarekin" egokitzen den futbolaria da.

Alex Sola: ''Hegaleko erasoan jokatzea atsegin dut gehien''

Alex Sola: ''Hegaleko erasoan jokatzea atsegin dut gehien''

Alex Solak prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean, aurkezpen gisa. Alaveseko jokalariak oso pozik sentitzen dela azaldu du, eta proiektuari ekiteko gogotsu. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Sergio Fernandez: ''Aurreikusitako taldea osatu dugu, % 90ean''

Sergio Fernandez: ''Aurreikusitako taldea osatu dugu, % 90ean''

Sergio Fernandez Alaveseko kirol arduradunak denboraldi honetarako osatutako taldea baloratu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

García Plaza: ''Taldea lehiatzen ari da eta hori seinale ona da''

García Plaza: ''Taldea lehiatzen ari da eta hori seinale ona da''

Alaveseko entrenatzailea bere taldearen garaipenarekin pozik agertu da eta "taldea lehiatzen ari dela eta hori seinale ona dela" adierazi du. "Lehen zati oso ona egin dugu eta baloia ondo kontrolatu dugu; bigarren zatian, berriz, zerbait hondoratu gara", esan du entrenatzaileak.

Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)

Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)

Babazorroak abagunez betetako lehia batean nagusitu dira, etxekoen aldeko bi penaltirekin, baina azkenean Ozkacarrek bere atean sartutako gola erabakigarria izan da hiru puntuak eskuratzeko.
Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute

Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute

Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.
Syllak Alaves utzi du eta De la Fuentek utzita jokatuko du Leganesen

Syllak Alaves utzi du eta De la Fuentek utzita jokatuko du Leganesen

Syllak arabarren etapa itxi du igoera baten eta 43 partida jokatu ondoren Arabako taldearen elastikoarekin. Bestalde, De la Fuentek gasteiztarren elastikoa defendatu du 62 partida ofizialetan.
Alavesek Ianis Hagi aurkeztu egin du

Alavesek Ianis Hagi aurkeztu egin du

Rangersek utzita jokatuko du Gasteizko taldean futbolari errumaniarrak, 2023-24 denboraldian: "Beti nahi izan dut hobera egitea, eta uste dut aurrerapauso egokia eman dudala".

Samu Omorodion: ''Nire helburua Alavesen 10-15 gol sartzea da''

Samu Omorodion: ''Nire helburua Alavesen 10-15 gol sartzea da''

Atletico Madrilen utzita dator Omorodion Alavesera. Gasteizen egoteaz oso pozik dagoela adierazi du, eta 10 eta 15 gol artean sartzeko asmoa duela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)

Garcia Plaza: ''Guridiren jokaldia penaltiaren berdina da, baina VARak ez du arbitroa deitu''

Garcia Plaza: ''Guridiren jokaldia penaltiaren berdina da, baina VARak ez du arbitroa deitu''

Luis Garcia Plaza Alaves taldeko entrenatzailea gustura agertu da Alavesek egindako partidarekin, baina ez du ulertzen zergatik VARek ez duen berdin jokatzen oso antzekoak diren bi jokalditan.

Alavesek penaltiz galdu du Getaferen aurka jokatutako partida (1-0)

Alavesek penaltiz galdu du Getaferen aurka jokatutako partida (1-0)

Epaileak VARaren bidez adierazi du zigorra, eta Borja Mayoralek egin du neurketako gol bakarra.
Alavesek taldea indartu du Ianis Hagirekin

Alavesek taldea indartu du Ianis Hagirekin

24 urteko erdilari gaztea denboraldi baterako utzita iritsiko da Rangers taldetik.
Samu Omorodionek Alavesen jokatuko du 2024ko ekainera arte

Samu Omorodionek Alavesen jokatuko du 2024ko ekainera arte

19 urteko jokalaria Atletico Madril taldeak utzita dator Gasteizera.
Euskal futbolak planto egin dio Rubialesi

Euskal futbolak planto egin dio Rubialesi

Alaves, Reala, Athletic, Eibar, Amorebieta eta Euskadiko, Arabako eta Gipuzkoako federazioak ez dira joango RFEFren batzarrera. Osasuna bai joango da, baina oso kritiko agertu da Rubialesekin.
Alaves ez da joango Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera

Alaves ez da joango Espainiako Futbol Federazioaren batzarrera

Gasteizko taldearen erabakia Arabako Futbol Federazioak ostegun honetan iragarri duenaren berdina da, Kepa Arrieta presidentea ez baita batzar horretara joango.
Kike Garcia: ''Mailari eusten badiogu, etxean indartsuak garelako izango da''

Kike Garcia: ''Mailari eusten badiogu, etxean indartsuak garelako izango da''

Alavesek Sevillaren aurka lortutako garaipeneko protagonista nagusietako bat Kike Garcia iritsi berria izan zen. Aurrelariak taldeak egindako lana eta Mendizorrotzan sendo egotearen garrantzia azpimarratu zituen partida osteko elkarrizketan.

Tenaglia: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, eta amets asko ditut betetzeko''

Tenaglia: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, eta amets asko ditut betetzeko''

Nahuel Tenaglia argentinarra eguerdian aurkeztu dute, Alavesera itzuli eta 2027ra arte fitxatu ostean. Eskuin hegalekoa "oso pozik" agertu da hedabideen aurrean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).

Luis Garcia Plaza: ''Arerio handi baten aurrean lortutako hiru puntu hauek ikaragarriak dira''

Luis Garcia Plaza: ''Arerio handi baten aurrean lortutako hiru puntu hauek ikaragarriak dira''

Alavesek 4-3 hartu zuen mendean Mendilibarren Sevilla ligako bigarren jardunaldiko partidan. Luis Garcia Plaza entrenatzaileak jokalarien lana goraipatu du, lortutako hiru puntuen garrantzia azpimarratzeaz gain.

Alavesek Mendilibarren Sevillari irabazi dio, partida zoro batean (4-3)

Alavesek Mendilibarren Sevillari irabazi dio, partida zoro batean (4-3)

Babazorroek 1-2ko emaitza irauli dute, eta berdinduta iritsi dira atsedenaldira. Kike Garciak bi gol egin ditu, eta Luis Riojak eta Ruben Duartek egin dituzte Alavesen beste biak.
Tenagliak 2027ra arte jarraituko du Alavesen

Tenagliak 2027ra arte jarraituko du Alavesen

18 hilabete Gasteizen utzita eman ondoren, argentinarra Talleres taldera itzuli zen, eta talde horrekin negoziatu dute eskualdaketa.
Sergio Fernandez: ''Ahal dugun guztia egingo dugu zenbat eta gehiago eta hobeagoak izateko''

Sergio Fernandez: ''Ahal dugun guztia egingo dugu zenbat eta gehiago eta hobeagoak izateko''

Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak gasteiztarren plantillaren inguruan hitz egin du Kike Garciaren aurkezpenean. Gainera, Nahuel Tenagliaren inguruan ere galdetu diote kirol zuzendariari (gaztelaniazko adierazpenak).

Kike Garcia: ''Gauzak ondo ateratzea espero dut, gogoz gainezka nago''

Kike Garcia: ''Gauzak ondo ateratzea espero dut, gogoz gainezka nago''

Alavesek Kike Garcia fitxaketa berria aurkeztu du ostegun honetan Mendizorrotzan. Osasunako eta Eibarko aurrelari ohiak debuta egin zuen Cadizen aurka, eta oso pozik eta baikor agertu da mailari eusteko erronka berri horretan dena emateko (gaztelaniazko adierazpenak).

San Emeterioren golak ozpindu egin du Alavesen itzulera Lehen Mailara (1-0)

San Emeterioren golak ozpindu egin du Alavesen itzulera Lehen Mailara (1-0)

Cadizek jokoan zeuden hiru puntuak poltsikoratu ditu, 7.minutuan egindako golari esker. Andaluziarrek 10 jokalarirekin jokatu dituzte azken minutuak, epaileak Gonzalo Eskalanteri txarte gorria atera diolako, Kike Garciari egindako faltagatik.
Luis García Plaza: ''Lehen mailako debutaren bidesaria ordaindu dugu gaurko partidan''

Luis García Plaza: ''Lehen mailako debutaren bidesaria ordaindu dugu gaurko partidan''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak taldeak kategoria honetan duen esperientzia falta nabarmendu du partida ostean. Horrez gain, baloi geldietarako espezialista bat falta dutela aipatu du, mota horretako jokaldietan hobeto aritzeko. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)

García Plaza: ''Ilusioz gainezka gaude lehiatzen hasteko''

García Plaza: ''Ilusioz gainezka gaude lehiatzen hasteko''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Lehen Mailan Cadizen aurka jokatuko duten partidaz eta taldearen egoeraz hitz egin du.

1 / 30 Hurrengoa

Emaitzak

jardunaldia 8

Bartzelona 1 0 Sevilla
Getafe 0 0 Vila-real
Rayo Vall. 2 2 Mallorca
Girona 0 3 R. Madril
R. Sociedad 3 0 Athletic
Almeria IG14:00 Granada
Alaves IG16:15 Osasuna
At. Madril IG21:00 Cadiz
Betis IG21:00 Valentzia
Las Palmas AL21:00 Celta

Deportivo Alaves

Kopako finala

Argazkiak

Alavesen igoera, irudietan

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena