Gizartea -

Koronabirusa

26 kasu atzeman dituzte Nafarroan, uztailaren erdialdetik zenbatutako daturik baxuena

Uztailaren 15era arte egin behar da atzera kopuru txikiagoa topatzeko: 22 kutsatze izan ziren orduko hartan.

Hainbat adineko Iruñeko egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE
Hainbat adineko Iruñeko egoitza batean.
Hainbat adineko Iruñeko egoitza batean. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pandemiaren bilakaerak bide onetik jarraitzen du Nafarroan. Foru Gobernuak emandako datuen arabera, igande honetan 26 positibo atzeman dituzte, uztailaren erdialdetik zenbatutako daturik baxuena (22 kutsatze izan ziren orduko hartan).

Atzokoan 854 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 592 gutxiago) eta horietatik % 3 positibo izan ziren. Positibotasun tasa apur bat jaitsi da, horrenbestez (% 3,4an zegoen larunbatean).

Bezperan baino 23 kasu gutxiago dira, duela astebete baino 13 gutxiago eta duela 14 egun baino 24 gutxiago.

Horrez gain, 35 pertsona daude ospitalean –bezperan baino hiru gehiago-, eta horietatik 11, zainketa intentsiboetako unitatean. Igandean beste bi lagun eraman zituzten erietxera, eta ez zen heriotzarik izan. Pandemia hasi zenetik 1.190 pertsona hil dira koronabirusaren ondorioz Nafarroan.

Positibo berrien % 81 Iruñerrian antzeman zituzten, eta % 4 Tutera, inguruan. Gainerako kutsatzeak Nafarroako beste zonalde batzuetan eman dira.

Kasuen beherakadak udalerrien datuei ere eragin zien. Burlatan eta Iruñeko Arrosadia auzoan hiruna kutsatze atzeman dituzte, eta Arren, Leitzan, Orkoienen eta Azpillaga, Txantrea eta Iturrama Iruñeko auzoetan, bina positibo.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Lodosa Tafalla Etxarri Aranatz Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra Altsasu Corella Azkoien Erizaintza Sendagaiak Txertoak Barañain Cintruénigo Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak Osasunbidea