Gizartea -

KORONABIRUSA

Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du Euskadin, 532 kasuraino

Intzidentzia-tasa metatuak behera egin du hiru lurraldeetan, baita R0 ere. Positibo gutxiago atzeman dituzte eta gaixo kritikoen kopuruak apur bat egin du behera.

Osasun langile bat Basurtuko zainketa intentsiboetako unitateetan gaixo batekin. Argazkia: EFE.
Osasun langile bat Basurtuko zainketa intentsiboetako unitateetan gaixo batekin
Osasun langile bat Basurtuko zainketa intentsiboetako unitateetan gaixo batekin. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hirugarren egunez jarraian, covid-19aren intzidentzia-tasa metatuak behera egin du Euskadin, ia 5 puntu, eta 14 egunetan 100.000 biztanleko 532,98 kasukoa da.

Hala ere, intzidentzia hori ostegun honetan Espainian (230 kasu) erregistratu zenaren bikoitza baino gehiago da.

Antzeko jaitsierak izan dira hiru lurraldeetan: 392,4 kasu Araban, 452,4 Bizkaian eta 709,1 Gipuzkoan.

Hiriburuetan, Gasteizen intzidentzia metatua nabarmen jaitsi da (ia 10 kasu gutxiago) eta 388,5ean geratu da. Bilbon ia 7 kasu jaitsi da, 559,6, baina Donostian gora egin du berriro (13 kasu gehiago), 637,6raino.

Zure interesekoa izan daiteke baita ere: Berango eremu gorritik irten dira 

Oinarrizko birsorkuntza tasa, kasu positibo bakoitzak zenbat pertsona kutsatzen dituen neurtzen duena, positiboa da berriro, 0,94ra jaitsi baita (0,97 zen asteazkenean), eta hiru lurraldeek 1 baino gutxiagoko oinarrizko birsorkuntza tasa dute: Arabak 0,87 puntu ditu, Bizkaiak 0,97 eta Gipuzkoak 0,93.

Gainera, intzidentzia-tasen arrazoia (egun azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen du) ere jaitsi egin da ostegun honetan, eta 0,99an dago Euskadi osoan (1,01 bezperan).

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan emandako datuen arabera, ostegunean 11.017 proba diagnostiko egin zituzten (6.637 PCR eta 4.380 antigeno test), aurreko egunean baino gutxiago (11.986), eta 808 positibo berri atzeman zituzten, bezperan baino 68 gutxiago. Adierazle horiekin, frogen positibotasun tasa % 7,3an dago.

Lurraldez lurralde aztertuta, 368 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian ostegunean, asteazkenean baino 44 gutxiago, beste 349 Gipuzkoan (37 gutxiago), eta Arabak 83 kutsatze berri izan ditu, aurreko egunean baino 13 gehiago. Horiei zortzi positibo gehitu zaizkie, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonek emandakoak.

Euskadiko ospitaleetan 96 pertsona ospitaleratu dituzte ostegunean, aurreko egunean baino 13 gehiago, eta zainketa intentsiboetako unitateetan presioa mantendu egin da, 189 ohe okupaturekin, asteazkenean baino hiru gutxiago.

Oraindik altua bada ere, presio asistentziala apur bat jaitsi da, ostegunean bezperan baino 10 pertsona gutxiago ospitaleratu baitituzte.

Zainketa intentsiboen unitateetan 189 pertsona daude, 3 gutxiago, eta 520 gela arruntetan, 7 gutxiago. Hori bai, ostegunean 96 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten, eta 83 ospitaleratu zituzten bezperan.

Eusko Legebiltzarrean egindako kontrol saioan, lehendakariak esan du "itxaropena" duela urteko bigarren hiruhilekoan txertaketan aurrera egin ahal izateko, orain arte baino "eragozpen gutxiagorekin".

BIDEOA: Urkulluk iragarri du 50 urtetik gorakoak uda baino lehen txertatuta egon daitezkeela 

Urkulluk iragarri du 50 urtetik gorakoak uda baino lehen txertatuta egon daitezkeela
Urkulluk iragarri du 50 urtetik gorakoak uda baino lehen txertatuta egon daitezkeela
Urkulluk iragarri du 50 urtetik gorakoak uda baino lehen txertatuta egon daitezkeela

1:21

"Egoerak larria eta kezkagarria izaten jarraitzen du, baina prest gaude maratoiaren azken zatiari emaitza onekin aurre egiteko", adierazi du Iñigo Urkulluk.

Hezkuntza arloan, Azkoitiko (Gipuzkoa) Bizilore Eskola Aktiboa zentroak (38 ikasle) itxita jarraitzen du.

Arabako ikastetxe gehienak San Prudentzio eguna dela-eta aste honetan jarduerarik gabe daudenez, egunotan Hezkuntza Sailak Bizkaiari eta Gipuzkoari buruzko informazioa baino ez du eman.

Ostegun honetan, 154 gela itxi dituzte, asteazkenean baino 24 gehiago, bi lurralde horietako 96 ikastetxetan, 12 gehiago.

Nafarroan ere positibo berriek behera egin dute eta 150 baino gutxiago dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak