Gizartea -

KORONABIRUSA

Covid kasu berriak 775era jaitsi dira EAEn, baina positibitatea %9,3ra igo da

Ospitaleratze berrien kopuruak altua izaten jarraitzen du, 80, eta 140 pertsona daude egoera kritikoan une honetan.

Osasun langileak ZIU batean. Argazkia: EFE.
Osasun langileak ZIU batean.
Osasun langileak ZIU batean. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 775 koronabirus kutsatze berri diagnostikatu ditu larunbat honetan EAEn, hau da, aurreko egunean baino 60 gutxiago, baina positibotasun tasa dezente igo da, % 8tik %9,1era, proba diagnostiko gutxiago egin baitira. Zainketa intentsiboetako unitateetako presioak antzera jarraitzen du: 140 lagun daude une honetan, aurreko egunean baino bat gutxiago, eta 80 pertsona ospitalizatu behar izan dituzte, aurreko eguneko 97ekin alderatuta.

Osasun Sailak igande honetan emandako datuen arabera, atzo 8.311 proba diagnostiko egin zituzten, aurreko egunean egindako 10.401k baino gutxiago, eta horietatik 775ek positibo eman zuten. Horrela, egindako probei dagokienez, positibotasun-tasa % 9,3koa izan da. Oso maila kezkagarrian jarraitzen du, % 5etik gora transmisioa komunitarioa dela esan nahi baitu.

Lurraldeka, 323 kasu positibo atzeman dituzte Bizkaian (ostiralean baino 27 gutxiago), 346 Gipuzkoan (5 gutxiago) eta 92 Araban (25 gutxiago). Gainera, 9 positibo izan dira Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonen artean, aurreko egunean 17 izan ziren bitartean.

Udalerrietako informazioa, RO indizea eta 14 egunetako intzidentzia metatuaren tasa ez da bihar arte ezagutuko.

Kutsatzeen beheranzko joerari eusten dio Nafarroak, 139 covid-19 kasu berrirekin

139 covid-19 kasu berri atzeman ziren, atzo, Nafarroan,  bezperan baino 11 gutxiago. Datu horrek baieztatu egiten du Foru Erkidegoan kutsatzeetan ematen ari den beheranzko joera.

Foru Gobernuko Osasun Publikoko Institutuak zabaldutako behin behineko datuen arabera, larunbatean 2.565 proba egin ziren (PCR eta antigeno testak), eta horietatik  % 5,4k eman zuten positibo.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza sistemako albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak