Gizartea -
Koronabirusa
100 urtetik gorako adinekoei txertoa jartzeko 25 guneen zerrenda
Osakidetzak adinekoen txertaketarako 25 gune ezarri ditu, eta horietako hirutan txertoa ibilgailutik atera gabe hartzeko aukera izango dute.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Osakidetzak asteazken honetan ekingo dio etxean bizi diren 100 urtetik gorako pertsonak txertatzeari. Horretarako 25 txertaketa gune identifikatu dituzte, eta arratsaldeetan eta asteburuetan ere arituko dira dosiak jartzen.
Halaber, Donostia Ospitalean (Gipuzkoa), Santiagoko Ospitalean (Araba) eta Mungiako osasun-zentroan (Bizkaia) txertoa ibilgailutik irten gabe hartzeko aukera izango dute adinekoek.
Hauek dira txerketa guneak:
Araba
ARABAKO ESI-a: AUO Santiago (norberaren ibilgailuan joan eta bertatik atera gabe txertatzeko)
ARABAKO ERRIOXAKO ESI-a: Lezako ospitalea
Bizkaia
BARAKALDO-SESTAOKO ESI-A: Sestaoko, Barakaldoko eta La Paz osasun-zentroak
BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-A: Gernikako ospitalea; Galdakaoko, Basauriko, Laudioko eta Durangoko osasun-zentroak.
URIBEKO ESI-A: Urdulizko ospitalea eta Mungiako osasun-zentroa (azken hori norberaren ibilgailuan joan eta bertatik atera gabe txertatzeko))
BILBAO-BASURTOKO ESI-A: Begoñako osasun-zentroa.
EZKERRALDEA-ENKARTERRI-GURUTZETAKO ESI-A: Buenavistako eta Kabiezesko osasun-zentroak
Gipuzkoa
DONOSTIALDEKO ESI-A: Donostia ospitalea (norberaren ibilgailuan joan eta bertatik atera gabe txertatzeko), Bengoetxea EAG eta Zarauzko DYA gela
GOIERRI-UROLA GARAIKO ESI-A: Zumarragako ospitalea eta Azkoitiko osasun-zentroa
TOLOSALDEKO ESI-A: Tolosako osasun-zentroa
DEBAGOIENEKO ESI-A: Arrasateko ospitalea
BIDASOAKO ESI-A: Irungo osasun-zentroa
DEBABARRENEKO ESI-A: Eibarko eta Mendaroko ospitaleak