Gizartea -

Alarma-egoera

Zeintzuk dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden neurriak?

Besteak beste, udal-konfinamendua, lau pertsona baino gehiago elkartzeko debekua eta etxeratze-agindua daude indarrean.

Ertzaintza, Iurretan egindako kontrol batean. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintza, Iurretan egindako kontrol batean
Ertzaintza, Iurretan egindako kontrol batean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eremu gorrian dauden udalerrietako tabernak eta jatetxeak irekitzeko baimena eman du astearte honetan, eta behin-behinean bada ere, baliorik gabe utzi du Eusko Jaurlaritzak ostalaritza-establezimenduak ixteko eman zuen agindua.

Gauzak horrela, hauek dira egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan covid-19aren pandemiari aurre egiteko indarrean dauden neurriak:

1- Udalerri guztiak itxita daude. Alboko udalerrira joan ahalko da aktibitate sozioekonomikoak egiteko eta aire librean kirola egiteko.

2- Lehiaketa profesionalean edo erdi profesionalean dauden taldeen arteko kirol entrenamenduetan eta lehiaketetan beste udalerri batera joan ahalko da.

3- 500dik beherako intzidentzia tasa duten udalerrien arteko mugikortasuna baimenduta egongo da kirol federatuko entrenamenduetan eta eskola kiroleko entrenamenduetan parte hartzeko, baita gimnasioetan, klubetan edo polikiroldegietan programatutako aktibitateak egiteko ere.

4- Taldean gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira, eremu publikoan nahiz pribatuan. Tabernetako eta jatetxeetako mahaietan ere gehienez lau lagun eseri ahalko dira.

5- Euskal Autonomia Erkidegoaren itxiera perimetrala.

6- Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.

7- Merkataritza eta kultura-jarduerak beranduenez 21:00etarako amaitu behar dira.

8- % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.

9- Kultura-aretoetako gehieneko edukiera % 35era mugatzea.

10- Musika eta ahots entseguak eta emanaldiak galarazita daude.

11- Ostalaritza eta jatetxeak itxita egon behar dira 20:00etatik 06:00etara bitartean.

12- 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua 500 kasutik gora duten udalerrietan: Taldeko kirol-jarduera debekatuta egongo da.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea