Gizartea -

Koronabirusa

Oraingoan herritarrak ezin izango dira aldameneko udalerrietara joan

Astelehenetik aurrera udalerri guztiak itxita egongo dira eta alboko herrietara joatea ere debekatuta egongo da.

Ertzaintzaren kontrola Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren kontrola Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Ertzaintzaren kontrola Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik udalerri guztien perimetroa itxiko du eta bilera sozialak toki publikoetan zein pribatuetan lau pertsonara mugatuko ditu datorren astelehenetik aurrera. LABI aholku kontseiluak hartutako bi neurri murriztaile nagusiak dira. Euskal Autonomia Erkidegoa eremu gorrian sartu da ostiral honetan.

LABIren batzorde teknikoak atzo proposatutakoa onartu dute. "Euskadiko udalerri guztien perimetroa ixtea" erabaki dute erakundeetako ordezkariek, baina oraingoan "alboko udalerrietara joatea salbuetsi gabe".

"Mugikortasuna are gehiago murriztea da neurriaren helburua. Mugikortasunarekin, pertsona bakoitza birusaren garraiolari bihurtu daiteke eta gaitza zabaltzen lagundu", azaldu dute.

Gauzak horrela, udalerri guztiak konfinatuta egongo dira eta ondoko herrietara joatea ere debekatuta egongo da. Alabaina, joan-etorriak baimenduta egongo dira ikasketengatik, lanerako, pertsonak zaintzeko edo ezinbesteko eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea