Gizartea -

Koronabirusa

LABIren batzorde teknikoak pandemiaren bilakaera aztertuko du gaur

12:00etan izango da bilera. Topaketa Eguberrietako jai nagusiak amaitu ondoren egingo da. Horrek ez du esan nahi neurri berriak hartuko direnik. LABI aholku batzordea urtarrilaren 11n bilduko da.

LABI batzorde teknikoaren bilera. Artxiboko irudia: Irekia
LABI batzorde teknikoaren bilera
LABI batzorde teknikoaren bilera. Artxiboko irudia: Irekia

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) batzorde teknikoa astelehen honetan, 12:00etan, bilduko da berriro, koronabirusaren pandemiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) izan duen bilakaera aztertzeko. Hala ere, horrek ez du esan nahi covid-19a ez hedatzeko neurri berriak hartuko direnik, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

Batzordeak datu epidemiologikoen bilakaeran oinarrituta jarraitu beharreko neurriak proposatzen ditu, eta, ondoren, Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABI aholku batzordeak horien gainean erabakitzen du aldian-aldian.

Hala ere, Gabon gau, Eguberri, Urtezahar eta Urteberri jai nagusiak amaitu ondoren egingo da topaketa.

Erregeen ospakizunarekin amaitu arte, hilaren 6an, oraingoz, Gabonei begira iragarri ziren murrizketek bere horretan jarraituko dute.

Hasiera batean, ez dago aurreikusita Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak, une bakoitzeko neurriei buruz erabakitzen duenak, beste bilera bat egitea hilaren 11ra arte, baina hori aldatu egin daiteke beharrezkotzat jotzen bada.

Bien bitartean, mahai teknikoak egoera aztertuko du astelehen honetan, eta horrek ez du esan nahi ezarritako neurriak aldatuko dituenik. Positibotasun tasak gora egin du hainbat egunez jarraian, eta % 7,7an kokatu da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gabonak 2023 Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian? LABI bilera gaur