Gizartea -

Gabonetako Loteria

Bizkaiak jaso ditu sari gehien aurtengo Eguberrietako loteriaren zozketan

Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan diru gutxi utzi du zozketak. Bilbon, aldiz, 4 milioi euro banatu ditu sari potoloak; Barakaldon 1,2 milioi bigarrenak, eta Berrizen 7 milioi bosgarren sarietako batek.

Zurbaran auzoko loteria saltzaile batek saldu du sari potoloaren serie bat Bilbon. Argazkia: EFE
Zurbaran auzoko loteria saltzaile batek saldu du sari potoloaren serie bat Bilbon
Zurbaran auzoko loteria saltzaile batek saldu du sari potoloaren serie bat Bilbon. Argazkia: EFE

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaia izan da 2020ko Gabonetako loterian sari gehien jaso dituen lurralde historikoa: 12 milioi eurotik gora. Bilbon, esaterako, 4 milioi euro utzi ditu sari nagusiak; Barakaldon, berriz, milioi bat baino gehiago bigarren sariak, eta Berrizen 7,2 milioi euro bosgarren sarietako batek. Kontrara, Arabak, Gipuzkoak eta Nafarroak diru gutxi jaso dute oraingo honetan.

Zurbaran auzoko loteria saltzaile batek saldu du, hain zuzen ere, sari potoloaren serie bat Bilbon, eta pozik agertu da "langile auzo" batean "behar zuen jendeari" zortea banatu izanagatik.

Monica Cejudo administrazio horretako saltzaileak, "oso urduri eta hunkituta", nabarmendu du senarrarekin batera duela bi urte ireki zuen administrazioan bertan saldu duela serie osoa.

"Nire senarra otsailean hil zen, eta badirudi seinale bat bidali didala. Administrazioa zabaltzea haren ilusioa zen", aitortu du.

Bilboko Zurbaranbarri auzora iritsi da aurtengo potoloa
Bilboko Zurbaranbarri auzora iritsi da aurtengo potoloa
Bilboko Zurbaranbarri auzora iritsi da aurtengo potoloa

1:3

Gainera, bosgarren sarietako batzuek 400.000 euro inguru utzi dituzte Euskadin, Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Barakaldoko, Getxoko, Leioako, Erandioko, Azpeitiko eta Irungo administrazio ezberdinetan saldu baitituzte saritutako zenbaki horien txartelak.

Zozketa hasi eta berehala bi bosgarren sari atera dituzte, eta Bizkaian egokitu dira biak. Oraindik, ordea, asko falta zitzaien jasotzeko bizkaitarrei.

Esan bezala, lehenengo bosgarren saria, 86.968, Bilboko Ormaechea administrazioan, Erandioko Astrabudua auzoan eta Getxoko kirol portuko denda batean tokatu da. Irunen ere saldu dute serie baten herena.

Bestalde, 37.023 bosgarren sariaren serie oso bat saldu dute Gurutzetako plazan (Barakaldo), eta 60.000 euro banatu ditu.

Barakaldori bigarren sariaren zati bat egokitu zaio (06.095)
Barakaldori bigarren sariaren zati bat egokitu zaio (06.095)
Barakaldori bigarren sariaren zati bat egokitu zaio (06.095)

1:32

Zozketak aurrera egin ahala, 55.483 zenbakiak Berrizera eraman du zoria. Geltokia kaleko 9. zenbakian dagoen administrazioak zenbaki horren 120 serie saldu ditu, eta orotara 7.200.000 euro banatu ditu. Bilboko bi tabernatan eta Durangoko ikastetxe batean ere beste 30 serie saldu dituzte. Hortaz, oso banatuta geratu da aipatu saria.

55.483 zenbakiak zazpi milioi baino gehiago utzi ditu Berrizen
55.483 zenbakiak zazpi milioi baino gehiago utzi ditu Berrizen
55.483 zenbakiak zazpi milioi baino gehiago utzi ditu Berrizen

1:46

Bosgarren sari horren serie bat Bilboko Ormaehea administrazioan ere saldu dute; 60.000 euro guztira.

Leioan ere utzi du diru apur bat bosgarren sarietako batek (28.674 zenbakiak), herriko bi administraziotan banatuta (bakoitzak serie bat saldu du).

Bosgarren sarietako azkenak, 43.831, 78.000 euro utzi ditu Gipuzkoan (Donostia eta Azpeitia artean); 66.000 Bizkaian (Getxo eta Bilbo artean) eta 30.000 Gasteizen (Araban tokatu den bakarra).

Nafarroan diru gutxi jaso dute aurten

Laugarren sariaren hamar dezimok Cascantera eraman dute zoriona, eta beste lau loteria billete Tuteran eta Iruñean saldu dituzte. Horixe da Eguberrietako loteriak 2020an Nafarroan utzitako "sari xumea".

Laugarren sariaren zatitxo bat jaso dute Nafarroako Cascanten
Laugarren sariaren zatitxo bat jaso dute Nafarroako Cascanten
Laugarren sariaren zatitxo bat jaso dute Nafarroako Cascanten

1:2

Estatuko Loteria eta Apustuen erakundeak Nafarroan duen ordezkari Cristina Garciak erantsi du Cascanten administrazioko txarteldegian saldu dituztela oso-osorik hamar dezimo horiek, eta beraz, bizilagunen artean banatu dutela 38.341 zenbakiari egokitu zaion laugarren saria (dezimoko 20.000 euro).

Bestalde, bosgarren saietako baten, 86.986, bi dezimo Iruñeko Ciudadela kaleko estankoan saldu dituzte, eta beste dezimo bat Tuterako administrazioan. Toki berean saldu dute baita 43.831 bosgarren sariaren beste dezimo bat (6.000 euro).

Kontsultatu hemen Gabonetako loteriaren sari guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Bilbo Donostia Iruñea Erandio Getxo Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Barakaldo Azpeitia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Leioa Durango Albisteak Berriz