Gizartea -

Koronabirusa

236 ikasgela daude itxita Hego Euskal Herrian COVID-19agatik

EAEn 110etik 130era igo da kopurua 24 ordutan. Nafarroan beste 314 ikasle konfinatu dituzte, eta 2.219 dira guztira.

Eskola jantokia. Argazkia: Efe
Eskola jantokia. Argazkia: Efe
Eskola jantokia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orotara 236 dira Hego Euskal Herrian COVID-19 kasuren bat dagoelako itxita dauden ikasgelak.

130 ikasgela daude itxita gaur EAEn arrazoi horrengatik, hau da, atzo baino 20 gehiago, eta 2 urtetik unibertsitate aurreko ikasgela guztien % 0,74ra iritsi da.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, gaur eguerdian 91 ziren ikasgelaren bat itxita zuten ikastetxeak, bezperan baino 13 gehiago. Gainera, ez dago eskola osorik jarduera erabat etenda duenik.

Itxitako ikasgela kopurua 130era iritsi da, atzo baino 20 gehiagorekin. 17.554 ikasgela daude 2 urtetik unibertsitate atarira arte, eta horien % 0,74a dago itxita.

Nafarroa

Nafarroari dagokionez, Haur eta Lehen hezkuntzako 314 ikasle konfinatu dituzte azken 24 orduetan, eta guztira 2.219 dira berrogeialdia egiten ari direnak.

Foru Erkidegoko 14 zentrotako talde egonkorretakoak dira konfinatutako azken ikasle horiek, eta aldi berean, 244 ikasle itzuli dira aurrez aurreko eskoletara.

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien artean, % 3,58 daude konfinatuta, 53 zentrotako 106 ikasgela (ikasgela guztien % 3,04).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Osasun albisteak Koronabirusa