Gizartea -

Koronabirusa

Euskadik PCR probak egingo dizkie mahats-bilketako 2.500 sasoikako langileei

Helburua da balizko koronabiruseko balizko kutsadurak saihestea. Eusko Jaurlaritza lanean ari da, dagoeneko, upeltegi nagusiekin.

2.500-3.000 bat sasoikako langile izango dira, Arabako Errioxan. EiTBren bideo bateko argazkia.
2.500-3.000 bat sasoikako langile izango dira, Arabako Errioxan
2.500-3.000 bat sasoikako langile izango dira, Arabako Errioxan. EiTBren bideo bateko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Errioxako mahats-bilketan aurten lan egingo duten 2.500-3.000 sasoikako langileei PCR probak egingo dizkiete. Helburua da koronabiruseko balizko kutsadurak saihestea, kontuan izanik EAE COVID-19ko bigarren oldean dagoela, Nekane Murga Osasun sailburuaren esanetan.

Murgak adierazi duenez, upeltegi nagusiekin ari dira lanean, aztertzeko kontratuak non egiten dituzten, eta sasoikako langileen iritsiera-egutegiak. Asmoa da prest egotea, eta egoerari erantzuna ematea.

Ostatuaren baldintzak ere ari dira aztertzen, edukiera-baldintzak betetzen dituztela baieztatzeko. Hori, aurreko kanpainekin alderatuta, murriztu egin dute, gizarte-urruntzearen neurriak betetze aldera.

Protokoloak koordinatu eta berragertzeak saihesteko, Eusko Jaurlaritza Nekazaritza Ministerioak antolatzen dituen bileretan ari da parte hartzen, Murgak azaldu duenez.

Apirilean ere, aldaketak

Arabako nekazaritza-sektoreak apirilean ere aldatu behar izan zituen ohiturak, inausketa berdea izenekoaren hasieran (mahatsondoaren lehen mozketa da hori, landareari indarra kentzen dioten kimu antzuak deuseztatzeko).

Orduan, Arabako Aldundiak eta Arabako Nekazarien eta Abeltzainen Elkarteak gertuko inguruan egin zituzten kontratazioak; izan ere, mugak itxita zeudenez, beste herrialde batzuetatik iritsitako sasoikako langile profesionalak kontratatzeari uko egin behar zioten (esate baterako, Marokotik).

Prestakuntza-ikastaroak ere egin zituzten, mugikorrean ikusgai izan ziren bideo laburrak erabiliz, eta babesteko materiala prestatu zuten, langileen segurtasuna bermatzeko. Material hori, iraileko mahats-bilketan, berriro ere banatuko dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Lana Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Arabako Errioxa Eusko Label Arabako Errioxa azken ordukoa Nekazaritza albisteak COVID kasuak