Gizartea -

Koronabirusa

Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik

Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.

Ordiziako Udalaren informazio-kartel bat. Argazkia: EFE
Ordiziako Udalaren informazio-kartel bat.
Ordiziako Udalaren informazio-kartel bat. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu ostegun honetan maskara ez eramateagatik, segurtasun tartea bete ala ez, babes elementu hori eramateko beharra indarrean sartu den lehen egunean.

Udalerri horretako Udalak jakinarazi duenez, gaur arte 11 isun jarri dizkiete autoz maskararik gabe bidaiatzen ari zirenei, eta, guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.

EH Bilduk zuzentzen duen Udalak gogorarazi duenez, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da eta "oinezkoei ere zigorrak ezarriko zaizkie". "Guztiok arduraz joka dezagun", gaineratu du Udalak.

Agerraldi hori herriko gaueko aisialdiko kale baten inguruan detektatu zen joan den asteburuan, eta, horren ondorioz, Osasun Sailak murrizketak ezarri ditu herri horretan; besteak beste, etxetik irtetean maskara eraman behar izatea uneoro, eta ostalaritzako edukiera murriztea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Zumarraga Ordizia Beasain Albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Lazkao Koronabirusa Deseskalatzea Isunak gaur Maskarak covid-19 Goierriko albisteak