Gizartea -

Unibertsitateak

2022-2023 ikasturterako graduen prezioak jaitsi beharko dituzte EAEn eta Nafarroan

Espainiako Unibertsitateen Ministerioak hartu du erabakia, krisi ekonomikoaren zama ikasleen eta haien familien gain ez uzteko asmoz.

EHUren campusa Donostian. Artxiboko argazkia: EFE
EHUren campusa Donostian.
EHUren campusa Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako agintariek unibertsitate publikoko graduetan matrikulatzeko prezioa murriztu beharko dute 2022-2023 ikasturterako, Espainiako Unibertsitateen Ministerioaren aginduz.

Manuel Castells ministroak azaldu duenez, ikasleei gastuak gutxitzeko eta lurraldeen arteko ezberdintasunak ekiditeko asmoz ezarriko dute neurri Estatu osoan.

Castellsek onartu du unibertsitateko publikoek finantzazio gehiago behar dutela, "baina hori ezin da familien eta ikasleen baliabide urrien kontura lortu, are gutxiago orain, krisi ekonomiko larri baten atarian gaudenean", azpimarratu du.

Horrela, bada, gradurako matrikulen prezioak jaisteko irizpideak ezarri ditu Unibertsitateen Ministerioak.

Indize horretan 100 da oinarria eta 2011-2012 ikasturteko kredituen Estatuko bataz besteko prezioaren arabera ezarri dute. Halaber, 2011 eta 2019 urteen artean izan diren prezio ezberdinak hartu dituzte kontutan kalkuluak egiterakoan.

Horrenbestez, indize horretan 115etik behera eta 85etik gora dauden erkidegoek, tartean EAE eta Nafarroa, 2011-2012 ikasturteko prezioak ezarri ahalko dituzte gehienez. Adibidez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren kasuan, 16,17 euro kreditu bakoitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nafarroa Eusko Jaurlaritza EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Nafarroako Unibertsitate Publikoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Hezkuntza