Artista New Yorken hil da, 85 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. Haren obra monumentalak herdoilak janak ematen duten Corten altzairuzko paretak ditu ikur, eta, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude horren aleak ikusgai.
Unibertsitateko lehen urtean gazteek zalantzak edukitzea guztiz normala da eta sanoa gainera. Aukeratutako graduaren inguruan zalantzak sortzen bazaizkie, entzun egin behar zaie, gelditu, pentsatu eta behar bada aldatu. Drama gehiagorik gabe.
Espainiako Gobernuak 2,1 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Euskadira 2023/2024 ikasturtean plaza kopurua handitzeko, eta beste 516.000 euro Nafarroara.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia gaur hasi eta aste honetako ostirala bitartean egingo da, eta ezohikoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra bitartean.
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du "justifikatuta" dagoela pandemiaren ondorioz "ezohiko egoera" bizi izan duten ikasleek egoera horretara egokitutako azterketa egin behar izatea.
Unibertsitateko errektoreak Parlamentuan esan du ez duela baliabide nahikorik ondarea zaintzeko, eta barkamena eskatu die artelanon egileei. 232 obrak osatzen dute bilduma orotara.
Pilar Alegriaren ministerioak selektibitatearen egitura birplanteatzea proposatu die autonomia-erkidegoei eta unibertsitateei, LOMLOE legearen eskumen-ikaskuntza ezartzeko, hiru ikasturteko trantsizioarekin.
Aurten, 3.708 ikasle aurkeztu dira Nafarroan. Iaz baino % 4 gutxiago. Lehen aldiz jaitsi da kopurua. Hasi da jaiotza tasaren beherakada sumatzen. Ohi bezala, emakumeak gehiago dira, % 60 ia. Gizonak % 42. Hizkuntzari dagokionez, % 74k gaztelaniaz egingo dituzte azterketak eta % 26k euskaraz.
Guztira 3706 ikaslek egingo dituzte probak gaurtik ostegunera bitartean Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean eta Tuteran dituen campusetan. Aurten 952 dira azterketak euskaraz egingo dituztenak.
Asteazken honetan hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak. Hiru egunez, azterketak egingo dituzte, eta horiei aurre egiteko, bi urtez lan eta lan ibili dira ikasleak. Ikasteko azken asteburua den honetan, neska-mutilak nola dauden jakin nahi izan dugu.
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
Eusko Jaurlaritzak 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia berria aurkeztu du. Aurreko eskaintza ia bikoiztuko du datozen lau urteotan, bost jarduera-lerro nagusitan.
Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.
SARS-CoV-2 koronabirusean positibo eman eta alta jaso zutenetik hilabeteak igaro arren oraindik sintomak dituzten 18 eta 60 urte arteko iruindarrak ari dira entsegu klinikoan parte hartzen.
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
Selektibitatea eginda, zer ikasi erabaki beharko dute oraindik argi ez dutenek. izan ere, askorentzat ez da batere lan erraza izaten euren etorkizuna bideratzea hain gazte izanik.
3.900 ikasle horietatik hiru ezin izan dira aurkeztu covidarengatik eta ekainaren bukaeran, bigarren deialdian egin ahalko dituzte azterketak. Gainontzekoek ostiralean bukatuko dute.
Guztira, 2.276 emakumek eta 1.593 gizonek egingo dituzte azterketak ostiralera bitartean. Gainera, horietatik 1.068k euskaraz egitea aukeratu dute (% 28).
Plagioak, sexu jazarpena edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urte arteko kanporatzearekin zigortuko dira. Ministro Kontseiluak gaur onartu du Unibertsitateko Bizikidetzarako lege proiektua.
Beriain ondo ezagutzen dute unibertsitatean, bertan lizentziatu baitzen 1999an. Harrezkero, kazetariak fakultatearekin izan duen harremana oso estua izan da.
Martxoan, pandemia iritsi bezain pronto, hasi ziren txertoa garatzen Nafarroako Unibertsitatean. Txertoa izanda ere, neurriak bete beharko direla ohartarazi du Pablo Sarobe ikerlariak.
Koronabirusari aurre egiteko, zenbait neurri hartu dira: sarrera mailakatua izatea, gel hidroalkoholikoa erabiltzea, ikasleek euren arteko distantzia gordetzea eta ikasgelak aireztatzea.
Sakonki ezagutu dugu Mendebaldeko Pirinioetako kontrabandoaren antolakuntza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Jose Antonio Perales doktorearen eskutik.
Probak egiteko segurtasun neurri zorrotzak ezerri dira. Musukoa jarrita ikasleek txandaka sartu behar izan dute eta sarreran eskuak gelarekin garbitu behar izan dituzte.
Azterketei aurre egin behar diete. Baina, alarma egoera dela eta euretako asko etxera itzuli ziren, beharrezko duten materiala bertan utzita. Orain, baina, ezin dute euren ikasle pisuetara itzuli.