Ekonomia -

ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN

Hurtado sailburua, balizko tasa turistikoari buruz: "Lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko garaia da"

Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuak onartu du ez dagoela denborarik legegintzaldi honetan tasa turistikoa ezartzeko, baina bai "adostasunak" sortzeko eta "alde bakoitzaren jarrerak ezagutzeko".

Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin
Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin
Javier Hurtado sailburua Radio Euskadin

1:07

O. A. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo sailburuaren esanetan, EAEn tasa turistikoa ezartzeko aukeraren gainean "lan serio, zorrotz eta diskretua egiteko garaia da". Radio Euskadiko "Boulevard" saioari eskainitako elkarrizketan, onartu du ez dagoela denborarik legegintzaldi honetan tasa turistikoa ezartzeko, baina bai "adostasunak" sortzeko eta "alde bakoitzaren jarrerak ezagutzeko".

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Tasa turistikoaren mapa: nork aplikatzen du?

Iragan astelehenean hasi zen lanean tasa turistikoaren egokitasuna aztertzeko lan batzordea, Eusko Legebiltzarrean. Lantalde horretan, EAEko erakundeak daude ordezkatuta: Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak, hiru hiriburuetako udalak, EUDEL eta turismo sektoreko elkarteak (Bizkaiko Ostalaritza, Gipuzkoako Ostalaritza, Destino Bilbao, Euskadiko Kanpin Elkartea, Nekatur eta Aparture).

Aipaturiko lantaldeak, lehenik, Kataluniako eta Balear Uharteetako esperientziak aztertuko ditu, baita Europako beste toki batzuetakoak ere. Bigarrenik, turismo sektorearen iritzia entzungo du, eta, hirugarrenik, tokian tokiko eta lurralde mailako erakundeen iritzia jasoko du. Hurtadoren ustez, hiru zati nagusi horiek hurrengo hilabeteetan zehar egingo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zerga politika