Ekonomia -

TURISTEK ORDAINTZEKO ZERGA

Tasa turistikoaren mapa: nork aplikatzen du?

Tasa turistiko bat aplikatzen hasteko urratsak egiten hasi da Eusko Jaurlaritza. Estatuan, oso erkidego gutxik jarri dute indarrean zerga mota hori, baina, mundu mailan, hiri turistiko gehienetan kobratzen dute dagoeneko.

20 herrialdetan dago indarrean tasa turistikoa. Irudia: EITB Media
20 herrialdetan dago indarrean tasa turistikoa.
20 herrialdetan dago indarrean tasa turistikoa. Irudia: EITB Media

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin tasa turistikoa aplikatzen hastea aztertzen hasi diren aste honetan, zerga honen erradiografia egitea erabaki dugu. Europako eta munduko hainbat hiritan aplikatzen da, eta laster Espainiako Estatuko hainbat erkidegotan ere egongo da indarrean.

Zer da tasa turistikoa?

Ostatu ofizial batean gaua igarotzen duen turistak ordaintzen duen zerga da tasa turistikoa. Bildutako dirua turismo jarduerak eta azpiegiturak hobetzera bideratzen da. Tasa hori ezberdina da hiri bakoitzean, bidaia egiten den sasoiaren arabera, aukeratzen dugun ostatu motaren arabera edo lo egiteko espazioaren arabera.

Nork aplikatzen du Espainiako Estatuan?

Oraingoz, bi dira zerga turistikoa kobratzen duten autonomia erkidegoak: Katalunia (2012tik) eta Balearrak (2016tik). Tasa altuenak Palman, Menorcan eta Eivissan kobratzen dituzte (1 euro eta 4 euro artean, gaueko). Katalunian, 0,50 eta 2,25 euro arteko tasa dute. Adibidez, Bartzelonak 16,5 milioi euro bildu zituen tasa honi esker, 2019. urtean.

Laster, gainera, Estatuko beste erkidego batzuetan ere onartuko dute tasa turistikoa. Valentziak 2024an sartuko du indarrean, eta Sevillan, Malagan eta Granadan zerga jartzea aztertzen ari dira.

Tasa turistikoa, Estatuan

Tasa, Europan

Europan, 20 herrialdetako 137 hiritan dago ezarrita tasa turistikoa. Frantzia, Italia eta Herbehereak daude guztien buruan, tasa hori kobratzen duten udalerri gehien bertan daudelako. Hala ere, Alemanian, Austrian, Belgikan, Bulgarian, Kroazian, Eskozian, Eslovakian, Grezian, Hungarian, Maltan, Polonian, Portugalen, Txekiar Errepublikan, Errumanian, Suitzan eta Ukrainan ere dago onartuta.

Bitxikeria bezala, Londresek eta Dublinek ez daukate tasa turistikorik, eta ez du ematen epe laburrera halako neurririk martxan jarriko dutenik.

Tasa turistikoa, Europan

Gaur egun, zerga garestienak Erroman (7 euro pertsonako, gau bakoitzeko) eta Parisen, Napolesen, Turinen eta Venezian dituzte (5 euro pertsonako, gau bakoitzeko).

Herrialde gehienek prezioa gaueko eta pertsonako ezarri duten arren, beste batzuek nahiago dute turistak ordainduko duenaren portzentaje bat eskatzea; Berlin, Viena, Amsterdam eta Rotterdam dira horren adibide.

Adibidez, Rotterdamen eta Amsterdamen egonaldiaren % 7 ordaintzen da, eta Berlinen % 5.

Tasa garestienak

Gutxinaka bada ere, munduko hainbat hiri eta herrialdetan ari dira tasa turistikoa aplikatzen, hala nola New Yorken, Tunisian, Marokon, Dubain eta Thailandian.

Bitxikeriak

• Hoteletan, apartamentuetan, kanpinetan eta itsas bidaietan ostatua hartzen duten 16 urtetik gorako guztiek ordaindu beharko dute tasa turistikoa.

• Behe-denboraldian eta iraupen luzeko egonaldietan, deskontuak aplikatzen dituzte hiri askok.

• Ostatuen arduradunek hartu behar dute bere gain tasa hori kobratzeko eta agintariei transferitzeko lana.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Europa bideoak Espainia argazkiak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Eguneko albisteak Zerga politika gaur