Ekonomia -

Lana

90.000 bat langilek muturreko beroari aurre egin beharko diote Hego Euskal Herrian

Enpresak behartuta daude lan baldintzak egoera meteorologikora egokitzera eta, konponbiderik eman ezin badute, lanaldia murriztu edo aldatzera, estres termikoa saihesteko.

Aire zabaleko lanak dira arrisku handiena dutenak.
Aire zabaleko lanak dira arrisku handiena dutenak.
Aire zabaleko lanak dira arrisku handiena dutenak.

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

92.400 langile estres termikoa jasateko arriskuan daude asteazkenerako espero den muturreko beroagatik. Langile horiek eta horien enpresek baldintza meteorologikoetara egokitu beharko dituzte lanak, aire zabaleko lanen baldintzei buruzko errege dekretuak ezartzen duen bezala.

Langile horiek ari dira eraikuntzan eta lehen sektorean (nekazaritza, abeltzaintza, basoak...) lanean EAEn, Osalanen arabera, eta Nafarroan, biztanleria aktiboaren azken inkestaren arabera. Muturreko tenperaturen kalte handienak horiek jasaten dituzte, baina, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak azaldu duenez, sektore horietako pertsona guztiak ez dira ingurumen baldintzen eraginpean egongo.

Gainera, kontuan izan behar da beste sektore batzuetan, hala nola industrian (azaleko meatzaritzan, fundizioetan...) eta zerbitzuetan (kaleetako obrak eta konponketak, okindegiak, sukaldeak...), beroaren eragina jasaten dutela langile askok.

Beroa jasaten duten lanbideak.

Beroa jasaten duten lanbideak.

Beroa jasaten duten lanbideak.

4/2023 Errege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak langileak baldintza meteorologikoetatik babesteko neurri egokiak hartzera behartzen ditu enpresak.

Osalanek azaldu duenez, enpresek eta lantokiek arriskuak ebaluatu behar dituzte, gomendatutako prebentzio neurriak hartu, osasun egoera berezia dela-eta beroaren aurrean sentikorragoak izan daitezkeen pertsonen egoera kontuan izan, eta arrisku handieneko uneetarako ezarritako plana bete.

Euskalmetek bihar EAErako eta Aemetek Erriberarako eta Nafarroako erdialderako alerta laranja ezarri ostean, neurri egokiak hartu ezin badituzte, lanaldia aldatu edo murriztu beharko dute enpresek.

Dekretua.

Langileek atseden hartzeko gune egokitu bat izan behar dute, tenperatura onean, baita ur freskoa gertu ere. Osalanek 20 minutuan behin baso bat ur edatea gomendatzen du. Lanpostu batzuetan, baldintza horiek betetzen zailak dira. Horregatik, zenbaitetan, aukerarik onena lan ordutegiak egokitzea da.

Prebentzio neurriak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak