Ekonomia -

Laneko osasuna

Sidenor eta Cofivacasa zigortu dituzte amiantoagatik minbizia duen langile bati kalte ordaina ematera

Enpresa horietan bete zituen bi lanpostuetan amiantoarekin kontaktuan egon zen, baina "ez zitzaion ohartarazi zer arrisku zuen, eta ez zitzaion babes ekipamendu egokirik eman".

Sidenorren Basauriko lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Sidenorren Basauriko lantegia. Artxiboko argazkia: EFE
Sidenorren Basauriko lantegia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Lan Arloko 11 zenbakiko Epaitegiak 260.000 eurotik gorako kalte ordaina solidarioki ordaintzera kondenatu ditu Sidenor eta Cofivacasa, amiantoarekin "prebentzio neurririk gabe" lan egin ondoren pleurako mesotelioma batekin gaixotu zen langile bati.

1970az geroztik, Laudioko (Araba) Aceros de Llodio enpresan lan egin zuen behargin horrek, eta lantegi hori itxi ondoren, Sidenorrera (Basauri, Bizkaia) lekualdatu zuten. Han, 2009an, aurre erretiroa hartu zuen, Asviamie Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak jakinarazi duenez.

2018 urtearen amaieran, gaixotasun kantzerigenoa diagnostikatu zioten, eta Galdakaoko Ospitaleak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak lanbide gaixotasun bat izan zitekeela ezarri zuten.

Asviamiek adierazi duenez, aipatutako enpresetan bete zituen bi lanpostuetan amiantoarekin kontaktuan egon zen, "ez baitzitzaion ohartarazi zer arrisku zuen, eta ez baitzitzaion babes ekipamendu egokirik eman".

Gainera, elkarte horrek baliabide judizialen "bidea utz dezatela" ere eskatu die Sidenorri eta Cofivacasari, epai "anitzetan" ezarri baita haien erantzukizuna kasu horietan, eta, beraz, "behingoz" aitortzeko eta "eragindako kaltea konpontzeko" hautua egiteko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Azken ordukoa Bizkaia Araba EAE albisteak Lana albisteak Epaiketak Gaixotasunak Laudio Ekonomia berriak Eguneko albisteak Albisteak Enpresak Industria sektorea Metalgintza albisteak