Ekonomia -

Bidaiak

Bilboko eta Donostiako aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte maiatzean

Bidaiarien trafikoa % 22,3 hazi da Loiun eta % 23,1 Hondarribian, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta.

Loiuko (Bizkaia) Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko (Bizkaia) Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE
Loiuko (Bizkaia) Aireportua. Artxiboko argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loiu eta Hondarribiko aireportuek inoizko daturik onenak izan dituzte aurreko hilean. Hala, Bizkaikoan 570.984 bidaiari zenbatu dituzte bere historiako maiatzik onenean, 2022ko hil berean baino % 22,3 gehiago; Gipuzkoakoak, berriz, % 23,1eko hazkundearekin itxi du hilabetea, iazko hil berarekin alderatuta, 44.827 bidaiari zenbatuta.

Lehenengoaren kasuan, lurreratze eta aireratze mugimenduak 4.780 izan dira, hau da, % 9,6 egin du gora, eta bigarrenak 569 mugimendu erregistratu ditu, iazko hilabete berean baino % 1,2 gehiago.

Bestalde, Forondak % 38,3ko hazkundea izan du maiatzean bidaiarien kopuruan, 2022ko hil bereko datuekin alderatuta, guztira 32.311 bidaiari izan baititu.

Operazio kopuruari dagokionez, maiatzean 1.274 lurreratze eta aireratze erregistratu dituzte aireportu horretan, iazko maiatzean baino % 2 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Gaurko titularrak Eguneko albisteak Forondako aireportua Bidaia albisteak 2024 Hondarribiko aireportua azken ordukoa