Binakako Txapelketa 2022: Eusko pilotaren azken orduko albisteak - EITB Binakako txapelketa

Binakako txapelketa

15:34

Binakako txapelketa

Aurkezpena

Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen

EITB MEDIA

Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ostiral honetan, azaroak 29, jarriko da martxan 2025eko Binakako Pilota Txapelketa, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek Beasainen jokatuko duten partidarekin, astearte honetan Iruñean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera. Txapelketako finala martxoaren 30ean jokatuko dute, Nafarroako hiriburuan, Nafarroa Arenan

Zortzi bikote lehiatuko dira txapelketan, eta hauexek dira: Altuna III-Aranguren, Ezkurdia-Rezusta, Etxeberria-Martija, Elordi-Zabaleta, Laso-Iztueta, Artola-Mariezkurrena II, Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu.

Lehen jardunaldiko gainerako partidak larunbat eta igande honetarako aurreikusi dituzte: azaroaren 30ean jokatuko dira Altuna III-Aranguren vs Etxeberria-Martija eta Larrazabal-Mariezkurrena II vs Laso Iztueta neurketak, Eibarren eta Lizarran, hurrenez hurren, eta abenduaren 1ean Basaurin jokatuko da Jaka-Imaz vs Peña II-Albisu norgehiagoka.

Iñaki Artola baja da lehen jardunaldiko lehiarako, min hartuta baitago, eta Iker Larrazabalek ordezkatuko du. Hortaz, Laso-Iztueta bikoteak Larrazabal eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari estreinako jardunaldian.

Berritasun nagusia Martxel Iztueta da, debuta egingo baitu txapelketan. Gainera, Aitor Aranguren Baiko pilota enpresako pilotariak Aspen jokatuko du, utzita, eta Jokin Altunarekin osatuko du bikotea.

14. jardunaldiko ligaxka

Baikok eta Aspek hautatutako bikoteak final laurdenetako ligaxkan lehiatuko dira, asteburu honetatik aurrera. Hamalau jardunaldi izango ditu ligaxka horrek; hau da, bikote guztiek bina aldiz jokatuko du gainerako bikoteen aurka. Lehenengo bi sailkatuek zuzenean lortuko dute finalaurrekoetako ligaxkarako sailkatzea, eta final laurdenetan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan bukatzen dutenek, ordea, play-offa jokatuko dute, finalerdietarako beste bi sailkatuak erabakitzeko. Finalaurrekoetako bi onenek jokatuko dute txapelketako final handia.

2024an Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak lortu zuten txapelak janztea.

Play-offak eta finalerdiak

Play-offak otsailaren 20an (3. eta 4. postuan geratu diren pilotarien arteko neurketa), 21ean (5. eta 6. postuan amaitu duten pilotarien arteko lehia) eta 23an (20eko partidako galtzailea eta 21eko irabazlea) jokatuko dituzte; finalerdiak, berriz, honako egun hauetan izango dira: martxoaren 1ean, 2an, 9an eta 16an, Bilbon, Gasteizen, Eibarren eta Donostian, hurrenez hurren, eta martxoaren 8an eta 15ean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    04 20:30 - 22:30 SASKIBALOIA | Europe Cup: Sassari vs Bilbao Basket

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena