Alauda Ruiz de Azua barakaldar zinemagileak "Cinco lobitos" pelikula estreinatuko du ostiralean Hegoaldeko zinema aretoetan, Berlinaleko parte-hartzearen eta Malagako zinemaldiko sarien bermearekin.
López Simonek, elkarrizketaren hondarrera, aspaldiko laguna duen Danele Sarriugartek plazaratutako azken lana duen Henry David Thoreauren "Walden" saiakera ekologistaren itzulpenak 2021eko Nafarroako Liburudenden Elkartearen euskarazko libururik onenaren saria jaso du.
eitb.eus-ek gaur egungo gizarteak pairatzen duen informazio-saturazioaz eta horren kudeaketaz galdetu dio filosofoari, baita hedabideen funtzioaz eta gerraren testuinguruan informazioaz egiten den erabileraz ere.
'Azken etxea' izenburuarekin kaleratu berri du Arantxa Urretabizkaia idazleak azkeneko nobela. Bost urte pasa dira Urretabizkaiak azkeneko liburua kaleratu zuenetik, eta lan honen sorkuntza prozesua nolakoa izan den kontatu digu.
Mikel Moreno abeslaria izan dugu gonbidatu bezala. "Esnatu baino lehen" bere lehendabiziko bakarkako diskoa kaleratu du, eta bertan bildu dituen kantak aurkeztu dizkigu. Gainera, bere musika ibilbidean hainbesteko garrantzia izan zuen 'Kauta' taldean bizitako esperientziak ere gogoratu ditugu.
2018an sortu zen Kilimak musika taldea, Hernanin. Runbaren doinuak erabiliz bihotzak eta buruak alaitu eta jendea dantzara gonbidatzen dute. Gaztea irratiaren "Entzule saria" jaso zuten 2020ko Maketa Lehiaketan, eta oraingoan, 'Euskal Herriko Runba' diskoa aurkeztera etorri dira.
Ama antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Elkar zaintzearen inguruko antzezlana da, eta gurasoez nahiz alabaz arduratu behar eta horretan esperientziarik ez duen, gizonaren inguruko istorioa du ardatz. Jokin Oregi zuzendaria eta Ana Meabe zuzendari laguntzailea izan ditugu gurekin
Karmele Jaio izan da gaurko gonbidatu nagusia. Idazle gisa ibilbide luzea du Karmelek. Gainera, aurtengo Korrika 22ko mezuaren idazlea izan da Jaio, eta berak hartu zuen hitza Donostiako amaierako ekitaldian; bizipen hau ekarriko du gogora.
Garazi Arrula Ruiz itzultzailearekin aritu gara solasean. Sylvia Plath famatuaren "The Bell Jar" eleberria itzuli du Garazik "Beirazko Kanpaia" izenarekin. Gainera, Sylviaren inguruko informazioa ekarri digu ere.
Aize Otaño AEKko ordezkariarekin batera, Karmele Jaio idazleak egin du aurtengo Korrikaren azken kilometroa, eta berea da, beraz, mezua. Gurekin izan da mezu hori irakurri eta berehala; ikus ezazu elkarrizketa osorik.
Gaztetxotan hala ibiltzen zela kontatu digu. "Euskal Herrian bizi zara, ez dakizu euskaraz, Londresera joan behar duzu ingelesa ikastera, euskaraz ez dakizula?".
Mikel Mendizabal bertsolaria izan dugu gonbidatu bezala. Bertsolari aritzeaz gain, bertso irakasle eta eragilea izan da bere bizitzan zehar eta, besteak beste, Ikastolen Elkartean bertsolaritzari buruzko proiektuan buru-belarri aritu da 1982az geroztik.
Barbara Rivas, Maryse Urruty eta Joana Olasagasti izan ditugu, Oihana antzezlana aurkezteko. Emakumeek mendeetan zehar dantzaren bitartez transmititu dituzten jakintza eta ohiturak eten egingo dira belaunaldiko azken emakumearekin, Oihanarekin.
Balea Zuria argitaletxeak “Enborretik” Joxan Artzeren antologia argitaratu du poeta zendu eta lau urtera, eta Pello Otxoteko berorren paratzailearekin hitz egin dugu.
1993ko Martxoaren 26an Iruñean hasi, eta Bilbon Apirilaren 4an amaitu zen, Korrikaren 8.edizioa. Tapia eta Leturia izan ziren urte hartako "Aide Korrika" abestiaren egileak. Honi buruzko informazio gehiago emateko etorri da Xabier Berasaluze, "Leturia" pandero-jotzailea gurera
Korrika 22.ediziora iritsi da, eta urtero kantu bat izan du. 1983an hirugarren Korrika egin zen eta urte hartarako 'EGAN' musika taldearen abesti ezagun bat aukeratu zuten. Nondik sortu zen kantua? Norena da doinu originala? Xabier Saldias berak erantzun digu horri.
'Orkestra Lurtarra' euskaraz egindako animaziozko pelikula estreinatuko dute apirilaren 8an zinema-aretoetan. Proiektua aurkezten izan dira 'Ahoz Aho'n Miren Berastegi, Imanol Zinkunegi eta eta Joseba Ponce.
Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak bat egin dute 'AMAraun' ikuskizuna proposatzeko. Musika, kantua eta dantza uztartu dituzte, amatasunaren inguruko hausnarketa sakona planteatzeko.
Antigone edo ezetzaren beharra antzezlaneko hiru aktore izan dira platoan: Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Xanti Agirrezabala. Mendeetan zehar, gizartean dauden arazoak ditu ardatz bertsio honen istorioak, umore eta tragedia ikuspuntutik. Gainera, 2022ko Donostia Antzerkia Saria irabazi du
Marc Casals itzultzaile eta idazleak "La piedra permanece" liburua aurkeztuko du apirilaren 1ean, ostiralarekin, Donostian, Bosnia-Herzegovinari egindako begirada erakargarri, iradokitzaile eta zintzoa.
Belako musika talde bizkaitarra izan dute gonbidatu. Oraingo honetan azken lana aurkeztu dute: Plastic drama diskoaren "Deluxe Edition" biniloa, apirilaren 8an argitaratuko dutena. Gainera, "Belako pandemic tour 2020" dokumentala ere izan dugu hizpide.
Xabi Payak Bob Dylanen 100 kantu itzuli ditu eta 'Bob Dylan 100 kantu' izeneko liburu batean antolatu ditu abesti hauek. 2 urteko lana izan da hau Xabirentzat eta gaur, liburua aurkeztera etorri da gurera.
Aurtengo Korrikako abestiaren hitzak Sustrai Colinak egin ditu. Kantuaren sormen prozesuari buruz gehiago jakiteko Iruñeko AEKn elkartu gara berarekin, eta Korrika nola bizi duen kontatu dio Eider Perezi. Bestalde, Josu Aldama Zigoitiako AEK-ko irakaslearekin ere izan gara.
Idazlea, itzultzailea eta musikaria da Hedoi Etxarte, eta 'Sortaldekoak' izeneko bere hirugarren poesia liburua plazaratu du, non, gai eta esparru askotariko 64 poema bilduz, haurtzaroen segidekin lotutako genesia osatu duen, bere ahots poetiko indartsu eta bereziarekin borobildu duena.
Niña Coyote eta Chico Tornado, Ursula Strongek eta Koldo Soretek osatzen dute biko musika taldea, izan da protagonista gaurko saioan. Euren laugarren diskoa aurkeztera joan dira: Niña Coyote eta Chico Tornado vs. Don Condor eta Ñora Alacran.
Demode Quartet musika laukoteko hiru kide izan da gurean, Iker Huitzi, Joli Pascualena eta Santi Romano hain zuzen ere. A capela abesteko modua eta umorea uztartzen duen taldea da eta momentu honetan, Kutsidazu bidea Ixabel ikuskizunarekin ari dira.
Alberto Urretxo tronboi-jotzaileak Soinuaren Bidaia taldea sortu zuen 2015ean eta atera berri duten 'Confluencias-Topaketak' diskoa aurkezten izan da 'Ahoz Aho'n. Musika klasikoaz hausnartzeko aprobetxatu dugu.
Pello Reparaz musikaria izan dute solaskide. Apirilaren 2an "Zeinen ederra izango den fest" antolatu dute Barakaldoko BECen, eta horren berri eman du. Bertan, besteak beste, Gatibu, ETS, Zetak, Iseo & Dodosound, Sua, Ezpalak, Los Chikos del Maiz, Ene Kantak, Motxila 21 eta Maren arituko dira.
Txomin Uriberen bisita izan dug 'Ahoz Aho'ko platoan. Iaz 30 urte bete dzituen talde ondarrutarrak, eta, hori dela eta, kaleratutako proiektuaren inguruan solasean aritu gara.
Goizalde Landabaso idazle eta kazetari deustuarrak "Krakovia" lehen eleberria plazaratu du, non, esperientzia pertsonal batetik abiatuta, ospitaleratuaren bizitza lehen pertsonan narratzen den.
Neomak taldeko Garazi eta Eneritz gonbidatu ditugu gure sukaldera. Kozinatzeaz gain, haien proiektuaren berri eman digute. Kepa Junkerarekin abiatutako bideari jarraipena eman nahi izan diote.
Zelanda taldeko Fran Urias musikaria 'Ahoz Aho' saioan izan da, eta zuzenean jo du 'Txikia' kanta. Gainera, taldearen ibilbideaz mintzatu da Ilaski Serranorekin. (Elkarrizketa, osorik, EITB Nahieran-en)
Nafar zinemagileak Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofiziala irekiko du, lehiatik kanpo, etxe batean aurkitutako objektuen bidez bertako biztanle zenduen bizitza sorberritu eta asmatzen duen istorio batekin.
Literaturak eta bertsogintzak ez ezik, adiskidetasunak ere lotzen ditu Miren Amuriza eta Leire Vargas. Saiora gonbidatu dugu, besteak beste, Leireren sormenaren inguruan solasteko.