Futbola
EA SPORTS LIGA
EITB Media
EA Sports Ligako 17. jardunaldiko babazorroen eta zuri-gorrien arteko derbia abenduaren 15ean jokatuko da, 16:15ean, Gasteizen.
K. Garcia (Alaves) eta Paredes (Athletic). 2023-2024 sasoiko Mendizorrotzako derbian. Argazkia: EFE
Alavesek eta Athleticek EA Sports Ligako 17. jardunaldiko euskal derbia jokatuko dute abenduaren 15ean, 16:15ean, Mendizorrotzan. Arabako taldeak 2024an etxean jokatuko duen azken norgehiagoka izango da.
Gasteizko taldea sailkapeneko 16. postuan da, 15 puntu dituela. Abenduaren 2an, Luis Garcia Plaza entrenatzailea kargugabetu zuen Alavesek, eta Eduardo 'Chacho' Coudetek hartu zuen taldea zuzentzeko ardura. Teknikari argentinarraren estreinaldian, babazorroak Errege Kopatik at geratu ziren Deportiva Minera 2. RFEF Mailako taldearen kontrako kanporaketa galduta. Hiru egun geroago, ordea, Alavesek puntu bat atera zuen Osasunaren aurka EA Sports Ligako 16. jardunaldian, gorritxoen kontrako derbia 2-2 berdinduta amaituta.
Hortaz, Coudetek bigarren euskal derbia jarraian jokatuko du, eta Carlos Protesoni da igandeko partida jokatu ezingo duen bakarra, min hartuta baitago.
Athletici dagokionez, zuri-gorriak bolada onean iritsiko dira Mendizorrotzako hitzordura. Bilboko taldea Ligako sailkapeneko 4. postuan dago, 32 puntu dituela. Astebetean hiru partida jokatu ditu Athleticek (Ligan, Real Madrilen eta Vila-realen aurka, eta Europa Ligan, Fenercahçeren aurka, Turkian), eta hirurak irabazi ditu.
Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldeak bolada onari eutsi nahi dio. Nico Williams eta Yeray deialdian sartu ditu, azken ordura arte zalantzan egon ostean; Ander Herrera, aldiz, min hartuta dago, eta, ondorioz, ezingo du derbian parte hartu.
Hurrengo zuzenekoak
18 | 20:00 - 22:30 | SASKIBALOIA | EuroCup: IDK Euskotren vs Charnay |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa