Liga Santander 2020-2021

1 / 30 Hurrengoa
EA Sports Ligako Reala-Real Madril partida ostiralera aurreratu dute: apirilaren 26an jokatuko dute, 21:00etan

EA Sports Ligako Reala-Real Madril partida ostiralera aurreratu dute: apirilaren 26an jokatuko dute, 21:00etan

Madrilgo taldeak hurrengo asteartean, hilaren 30ean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida izango du, eta horregatik egin dute aldaketa. Alaves-Celta larunbateko 18:30ean izango da, hilaren 27an, Atletico Madril-Athletic larunbateko 21:00etan, eta Granada-Osasuna ez da aldatu.
Carlos Fernandezek lesioa du eskuin soleoan

Carlos Fernandezek lesioa du eskuin soleoan

Futbol-jokalari andaluziarra joan den ostiralean itzuli zen taldearekin entrenatzera, belaunean izandako azken lesiotik osatu ostean.
Giuliano Simeone: ''Erabat osatuta nago, fisikoki zein mentalki''

Giuliano Simeone: ''Erabat osatuta nago, fisikoki zein mentalki''

Alaveseko jokalariak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Erabat osatuta dagoela esan du, taldearekin lanean eta entrenatzen jarraitzeko prest.

Budimir ospitaletik atera da, baina bajan egongo da hilabete batez, gutxienez

Budimir ospitaletik atera da, baina bajan egongo da hilabete batez, gutxienez

Osasunako jokalariak hiru saihets hautsi zituen Valentziaren kontrako ligako partidan amaieran izandako kolpe baten ondorioz. Klubak azaldu duenez, datozen bost partidak galduko ditu.
Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''

Arrasate: ''Gaur ez dugu asmatu, ez da gure eguna izan''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak Valentziaren aurkako porrota baloratu du partida osteko prentsaurrekoan. Aukerak izan arren, ez dutela asmatu azpimarratu du.

Moncayola: ''Nahiko partida ona egin dugula uste dut''

Moncayola: ''Nahiko partida ona egin dugula uste dut''

Jon Moncayola Osasunako jokalariak Valentziaren aurkako neurketa baloratu du. Partida ona egin arren, gauzak ez zaizkiela atera uste du. Europarako sailkapena oso urrun ikusten du.

EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Zubimendi: ''Apur bat gorago lotzeko partida garrantzitsua zen, baina ez gara ondo egon''

Zubimendi: ''Apur bat gorago lotzeko partida garrantzitsua zen, baina ez gara ondo egon''

Igande honetan Almeriaren aurka jokatutako partidaren autokritika egin du Martin Zubimendi jokalari txuri-urdinak. Hala ere, puntu bakarra lortu badute ere, Europako postuetan mantentzea lortuko dutela ziurtatu du.

 

 

Realak ez du lortu Almeria mendean hartzea, eta berdindu egin du (2-2)

Realak ez du lortu Almeria mendean hartzea, eta berdindu egin du (2-2)

Zubeldiak falta egin du area barruan 89. minutuan, eta Embarbak sartu du Almeriaren bigarren gola, penaltiz. Emaitza honekin, donostiarrek puntu bakarra lortu dute.
Ander Herrera: ''Ez dut ulertzen horrelako errebote bat penalti adierazi izana''

Ander Herrera: ''Ez dut ulertzen horrelako errebote bat penalti adierazi izana''

Ander Herrerak esan du ez duela zalantzan jartzen "epaileen borondate zintzoa", baina azpimarratu du ez duela ulertzen "horrelako errebote bat penalti" adierazi izana, "are gutxiago baloia inora ez doanean". Vila-realek 95. minutuan berdindu du, penaltiz.

95. minutuan sartutako penalti batek bi puntu kendu dizkio Athletici, Vila-real aurkari (1-1)

95. minutuan sartutako penalti batek bi puntu kendu dizkio Athletici, Vila-real aurkari (1-1)

Ernesto Valverderen taldea jarri da aurretik, 68. minutuan, Oihan Sancetek egindako gol ikusgarri baten ondorioz, eta Parejok, luzapenean, banakoa egin du. Vila-real bigarren zati osoan aritu da hamar jokalarirekin, eta Athleticek, hala, lau puntura du laugarren postua, orain.
Vila-realeko jokalariek eta 84ko Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei

Vila-realeko jokalariek eta 84ko Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei

EA Sports Ligako 31. jardunaldiko San Mameseko partida hasi aurretik, Vila-realeko eta talde zuri-gorriko 84ko Errege Kopako irabazleek ohorezko pasilloa egin diete 2024ko Kopako txapeldunei.

Alavesek 2-0 galdu du hamaika partida irabazi gabe zeramatzan Granadaren kontra

Alavesek 2-0 galdu du hamaika partida irabazi gabe zeramatzan Granadaren kontra

Arabako taldeak porrot egin du Nuevo Los Carmenes estadioan jokatutako EA Sports Ligako 31. jardunaldiko partidan. Uzuni eta Boye izan dira golegileak.
Athleticek entrenamendua egingo du ostegun goizean, gabarrara igo aurretik

Athleticek entrenamendua egingo du ostegun goizean, gabarrara igo aurretik

Zuri-gorriek atseden egun batzuk izango dituzte aste honetan, Vila-realen kontrako ligako partida prestatzen hasi baino lehen.
EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita seigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Yeray Alvarezek lesioa du abduktorean, Kopako finalerako bost egun geratzen direla

Yeray Alvarezek lesioa du abduktorean, Kopako finalerako bost egun geratzen direla

Erdiko atzelariak zelaia utzi behar izan zuen igandean Real Madrilen aurkako partidaren 24. minutuan. Beraz, oraintxe bertan zalantzan dago Mallorcaren kontrako Kopako finala jokatu ahal izango duen ala ez.
Athleticek Bernabeun galdu du, Yeray min hartuta erretiratu den partidan (2-0)

Athleticek Bernabeun galdu du, Yeray min hartuta erretiratu den partidan (2-0)

Rodrygok egin ditu partidako bi golak, madrildarrek kontrolpean izan duten neurketan. Yerayk min hartuta utzi du zelaia lehen zatian.
Guevara: ''Honetaz altxatu egingo gara, eta oraindik asko falta da borokatzeko''

Guevara: ''Honetaz altxatu egingo gara, eta oraindik asko falta da borokatzeko''

Ander Guevara Alaveseko erdilaria penatuta agertu da prentsaurrekoan, bere taldeak Realaren aurkako euskal derbia galdu eta gero.

Realak Alaves mendean hartu du Mendizorrotzan (0-1)

Realak Alaves mendean hartu du Mendizorrotzan (0-1)

Alavesek partidu eskasa jokatu du, eta Realak norgehiagoka hasieratik izan du kontrolpean. Donostiarren gola Jon Pachecok egin du, bigarren zatian.
Osasunak garaipen erosoa lortu du Almeria azken sailkatuaren etxean (0-3)

Osasunak garaipen erosoa lortu du Almeria azken sailkatuaren etxean (0-3)

Arnaiz eta Budimir, lehen zatian, eta Iker Muñoz, bigarrenean, izan dira neurketako golegileak.
Arrasate: ''Garaipen garrantzitsua da, 39 punturekin ahaztu egin behar gara behera begiratzeaz''

Arrasate: ''Garaipen garrantzitsua da, 39 punturekin ahaztu egin behar gara behera begiratzeaz''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak talde gorritxoak Almeriaren aurka (0-3) EA Sports Ligako 30. jardunaldian bereganatutako garaipenari buruz hitz egin du Power Horse Stadiumeko prentsa aretoan.

Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''

Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''

Realak Alavesen aurka jokatuko du igandean, Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 30. jardunaldian.

Garcia Plaza: ''Partida berezia da talde on baten aurka, ez dugu gure nortasuna galdu behar''

Garcia Plaza: ''Partida berezia da talde on baten aurka, ez dugu gure nortasuna galdu behar''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, eta Realaren aurka, igandean, martxoaren 31n, Mendizorrotzan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)

Alavesen eta Realaren arteko derbia, igande honetan, Mendizorrotzan

Alavesen eta Realaren arteko derbia, igande honetan, Mendizorrotzan

Alavesek eta Realak garaipena behar dute: batak, datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela lehenbailehen ziurtatzeko, eta besteak, Europarako txartela eskuratzeko.
Sola: ''Realaren aurka jokatzea plazera da, baina hiru puntuak lortu nahi ditugu, etxean indartsuak gara''

Sola: ''Realaren aurka jokatzea plazera da, baina hiru puntuak lortu nahi ditugu, etxean indartsuak gara''

Alex Sola Alaveseko jokalariak martxoaren 31n Realaren aurka Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Realeko jokalari ohia da, eta neurketa berezia izango da berarentzat.

Javi Lopez, Alaves-Reala derbiaz: ''Nahi dut protagonistak izatea, aurrerapausoa emateko gaitasuna izatea''

Javi Lopez, Alaves-Reala derbiaz: ''Nahi dut protagonistak izatea, aurrerapausoa emateko gaitasuna izatea''

Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.

Luis Sabalza: ''Jagoba Arrasatek gurekin jarraitzea nahi eta espero dut''

Luis Sabalza: ''Jagoba Arrasatek gurekin jarraitzea nahi eta espero dut''

Osasunako presidenteak esan du Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaile lanetan jarraitzea bizkaitarraren eskuetan dagoela. Arrasateren kontratua ekainaren 30ean amaituko da.

Prados: ''Laugarren gaude, ilusio handia daukagu, orain arte egiten ari garena egiten jarraitu behar dugu''

Prados: ''Laugarren gaude, ilusio handia daukagu, orain arte egiten ari garena egiten jarraitu behar dugu''

Athletic denboraldi ona egiten ari da, baita Beñat Prados ere. Erdilaria pozik dago orain arte egindako lanarekin, eta minutuak pilatzen jarraitu nahi du. Pradosek bizitzen ari den momentuaz, etorkizunaz eta Real Madrilen aurkako Ligako partidaz hitz egin du EITB Mediarekin.

Brais Mendez: ''Historia egin nahi dugu, eta Europan jokatu bosgarren urtez jarraian''

Brais Mendez: ''Historia egin nahi dugu, eta Europan jokatu bosgarren urtez jarraian''

Brais Mendez Realeko jokalariak orain arte taldean egindako ibilbidea aztertu du gaur goizean emandako prentsaurrekoan, taldeak Europan jokatzeko duen helburua berresteaz gain.

EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Athleticek mendean hartu du Alaves, Guruzetak bi gol eginda (2-0)

Athleticek mendean hartu du Alaves, Guruzetak bi gol eginda (2-0)

Partida hutsean zihoanean eta Alaves hobeto ari zenean, Luis Riojak jaurtitako penaltia gelditu egin du Unai Simonek, eta ondoren iritsi dira Athleticen bi golak.
Jagoba Arrasate: ''Horrelako aurkarien aurka erraztasunak emanez gero, ezinezkoa da emaitza on bat lortzea''

Jagoba Arrasate: ''Horrelako aurkarien aurka erraztasunak emanez gero, ezinezkoa da emaitza on bat lortzea''

Osasunak 2-4 galdu du Real Madrilen aurka EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan aitortu duenez, "taldeak erraztasun gehiegi eman ditu".

Osasunak porrot argia jaso du etxean, Real Madrilen aurka (2-4)

Osasunak porrot argia jaso du etxean, Real Madrilen aurka (2-4)

Defentsan egindako hutsek nafarren partida baldintzatu dute. Vinicius (2), Carvajal, Brahim, Budimir eta Iker Muñoz izan dira neurketako golegileak.
Martin Zubimendi: ''Espero dut garaipen hau bolada polit baten hasiera izatea''

Martin Zubimendi: ''Espero dut garaipen hau bolada polit baten hasiera izatea''

Zubimendi oso pozik agertu da Realak Cadizen aurka garaipena lortu ostean, Reale Arenan zeramaten bolada txarrari amaiera eman baitio; izan ere, azaroaren 26tik zegoen Reala etxean irabazi gabe.

Realak garaipena lortu du Reale Arenan, Cadizen kontra (2-0)

Realak garaipena lortu du Reale Arenan, Cadizen kontra (2-0)

Talde txuri-urdinak azaroaren 26an lortu zuen azken garaipena etxean. Merinok eta Zakharyanek sartu dituzte Realaren bi golak, eta Brais Mendezek partida bikaina jokatu du.
Athletic eta Alaves, hiru puntuen bila selekzioen etenaldiaren aurretik

Athletic eta Alaves, hiru puntuen bila selekzioen etenaldiaren aurretik

Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan San Mamesen. Talde zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko aukera du, eta babazorroek, ordea, sailkapenean beste jauzi bat ematekoa.
Garcia Plaza: ''Dena eman beharko dugu Athleticen aurrean, eta gure aukerak baliatu''

Garcia Plaza: ''Dena eman beharko dugu Athleticen aurrean, eta gure aukerak baliatu''

Luis Garcia Plazaren ustez, Athletic "oso maila onean" dago, eta, ondorioz, Alavesek "dena" eman beharko du larunbat honetan San Mamesen irabazi edo berdindu nahi badu.

Almeriak kargutik kendu du Gaizka Garitano

Almeriak kargutik kendu du Gaizka Garitano

Derioko entrenatzailea aurtengo denboraldian EA Sports Ligan kargugabetzen duten bederatzigarren entrenatzailea da.
Vivian: ''Derbia berezia egiteko modua irabaztea da''

Vivian: ''Derbia berezia egiteko modua irabaztea da''

Dani Vivian Athleticeko jokalariak prentsaurrean hitz egin du, taldeak larunbatean Alavesen kontra jokatuko duen derbia nola ikusten duen azaltzeko.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena