Gipuzkoako taldeak, horrenbestez, 14 garaipen ditu dagoeneko, 27 partida jokatuta; Bizkaiko taldeak, neurketa bat gehiago jokatuta, 13 garaipen ditu. Mendjiadeuk 12 puntu sartu eta 12 errebote hartu ditu, eta Azu Muguruzaren taldea gehiago izan da derbian.
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, eta Realaren aurka, igandean, martxoaren 31n, Mendizorrotzan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Alex Sola Alaveseko jokalariak martxoaren 31n Realaren aurka Mendizorrotzan jokatuko duen EA Sports Ligako euskal derbiari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Realeko jokalari ohia da, eta neurketa berezia izango da berarentzat.
Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.
Bilbao Basketek irabazi du Baskoniaren aurkako Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Norgehiagoka Kullamaek azken hasperenean sartutako hirukoak erabaki du. Hemen duzu ikusgai saskiratze erabakigarria.
Bilbao Basketek 82-80ko emaitzarekin irabazi dio Baskoniari Endesa Ligako 26. jardunaldiko euskal derbia. Bideo honetan duzu ikusgai neurketako laburpena.
Bilboko taldeak mendean hartu du Gasteizkoa 82-80ko emaitzarekin, Bilbao Arenan jokatutako Endesa Ligako 26. jardunaldiko partidan. Kullamaek azken segundoan sartutako hirukoak erabaki du derbia.
Nahikari Garciak egin du Realaren aurka jokatutako derbian Athletici garaipena eman dion gola. "Reale Arenara itzultzea beti berezia dela" aitortu du aurrelariak.
Realak eta Athleticek F Ligako 21. jardunaldiko euskal derbia jokatu dute Reale Arean. Zuri-gorriek bereganatu dute garaipena, 0-1eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai jokaldi onenak, baita neurketako gola ere.
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, Lezaman. Talde zuri-gorriak martxoaren 23an, 18:00etan, Realaren aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
Cecilia Marcosek, Izarne Sarasolak, Sanni Franssik eta Natalia Arroyo entrenatzaileak adirazi dutenez, Realaren aurreikuspena da F Ligako larunbateko derbian giro ikusgarria izatea, Donostiako zelaian. Bi taldeak dabiltza ondo.
Athleticeko bi jokalariek uste dute bi taldeak momentu onenean heldu direla larunbatean jokatuko den neurketara. Aukera guztiak aprobetxatu beharko dituzte eta babestu egin beharko dela taldea Realaren arriskuetatik.
Athleticek 2-0 irabazi dio Alavesi, San Mamesen jokatutako derbian, eta zuri-gorrien bi golak Guruzetak sartu ditu. "Zer hobe etxean genuen azken partida garaipenarekin ospatzea baino, Mallorcaren aurkako Errege Kopako finalaren aurretik", adierazi du Guruzetak partidaren ostean.
Jon Uriarte Athleticeko presidenteak eta Alfonso Fernandez de Troconiz Alavesekoak bat egin dute derbiari buruzko iritzia emateko orduan. Bilbotarrentzat partida garrantzitsua da Txapeldunen Ligako lehiari begira, eta gasteiztarrentzat, Lehen Mailan jarraitzea bermatzeko.
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako neurketaren garrantzia azpimarratu du prentsaurrekoan. Gainera, denboraldiko tarte erabakigarriari begira, selekzioekin arituko diren jokalariak "osasuntsu eta onik" itzultzea espero du.
Athletic Clubek eta Deportivo Alavesek indarrak neurtuko dituzte larunbat honetan San Mamesen. Talde zuri-gorriak Txapeldunen Ligako postuetara gerturatzeko aukera du, eta babazorroek, ordea, sailkapenean beste jauzi bat ematekoa.
Josu Sarriegi gipuzkoarrak Alavesen (3 denboraldiz) eta Athleticen (denboraldi batez) elastikoak defendatu zituen atzelari gisa jokatzen zuenean. Berarekin batu gara bi taldeen egungo egoerari buruzko bere iritziak ezagutzeko
Ante Budimirrek egin du neurketako gol bakarra, bigarren zatian. Gainera, hiru jokalarik zelaia utzi behar izan dute lesionatuta: Osasunako Kike Barja eta David Garcia, eta Alaveseko Abqar.
Osasunak Alavesen aurka Sadarren jkokatutako derbia irabazi du, LaLiga EA Sportseko 27. jardunaldian. Neurketako gol bakarra Ante Budimirrek egin du, bigarren zatian.
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak talde babazorroak Osasunaren aurka martxoaren 4an Sadarren jokatuko duen EA Sports Ligako 27. jardunaldiko euskal derbiari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Gipuzkoarrek eta nafarrek ligako hemezortzigarren jardunaldiko partida jokatu dute Indurain Anaiak Udal Kiroldegian. Garaipen honekin, donostiarrak bolada onera itzuli, eta, behin-behinean, sailkapenaren goiko postuetan finkatu dira.
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.
Partidako gol bakarra Ante Budimirrek egin du bigarren zatiaren hasieran. Txuri-urdinek hiru partida daramatzate ligan golik sartu gabe; lau, Errege Kopako azkena kontuan izanda.
Osasunak Reala menderatu du, 0-1, Anoetan jokatutako EA Sports Ligako 24. jardunaldiko euskal derbian. Unai Garcia talde gorritxoko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, garaipena lortu ostean.
Reala eta Osasuna nor baino nor gehiago arituko dira otsailaren 10ean Anoetan, EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Euskal derbia jokatu aurreko orduetan, bi taldeetako zaleak elkarrekin eta giro onean ibili dira Donostiako kaleetan.
Osasunak Reale Arenan jokatuko du larunbatean, aurreko igandean Celtaren aurka 0-3 galdu ostean. Entrenatzailearen esanetan, Donostian emaitza ona lortzeko, Osasunak erakutsi egin behar du talde lehiakorra dela.
Bere taldea Osasunaren aurka aritu aurretik, Realeko entrenatzaileak esan du txuri-urdinek "irabazteko beharra" dutela; izan ere, azaroan irabazi zuen azken partida Realak Anoetan.