Txapeldunen Liga
Ehunka zale izan dira, Reale Arenaren inguruan, jokalarien zain. Autobusa iritsi denean, babesa eman diote taldeari.
Ez da istilurik izan Gipuzkoako hiriburuan; bi taldeetako zaleek, aldiz, lasai egoteko eta ondo pasatzeko aukera izan dute, Reale Arena futbol zelaira joan baino lehen.
Realeko kapitainaren esanetan, baina, talde txuri-urdinak konfiantza handia du, Txapeldunen Ligako aurreneko neurketari begira.
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
Realeko entrenatzaileak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. "Ikusita Salzburgoren kontrako azken partidan zer gertatu zen, halaber, iaz Inter finalera eta Benfica final-laurdenetara iritsi zirela jakinda, multzoa gogorra, zaila eta polita da".
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak taldeari Txapeldunen Ligako multzoen fasean tokatu zaizkion aurkariez hitz egin du. Faboritoak izan ez arren, talde "potenteak" direla nabarmendu du.
Markel Bergara Realeko jokalari ohiak Txapeldunen Liga jokatu zuen Donostiako taldearekin 2013-2014ko denboraldian, eta ziur dago egungo Realak lan ona egingo duela txapelketa gorenean. Baina hori bai, gozatzeko garaiak datoztela azpimarratu du.
Nerea Eizagirre Realeko jokalariaren esanetan, Bayern Munichen aurkako porrotak Europan dagoen maila erakusten du. Bigarren zatian jokalariek erakutsitako indarra azpimarratu nahi izan du.
Realeko entrenatzaileak onartu du Bayern Munich txuri-urdinak baino askoz gehiago izan dela partida osoan zehar. Hala ere, jokalariek erakutsitako adorea txalotu du. (Adierazpenak gaztelaniaz).
Munduko Futbol Txapelketa Qatar 2022
Qatar 2022ko Munduko Futbol Txapelketari buruzko albisteak eta bideoak eitb.eus atarian
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.