Futbola
Moldaketak
EITB Media
EA Sports LaLigak moldatu egin ditu 2023-2024 denboraldiko estreinako jardunaldiko lehenengo jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak. Realak Girona hartuko du Reale Arenan abuztuaren 12an, labrunbatean; Osasunak, aldiz, hilaren 13an egingo diobisita Celtari.
2022-2023 denboraldiko Reala - Girona partidako irudia. Argazkia: EFE
EA Sports LaLigak 2023-2024 denboraldiko lehenengo jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak moldatu dituela jakinarazi du ostiral honetan, uztailaren 7an. Adibidez, Realak eta Osasunak jokatu beharreko neurketak dataz aldatu dira.
Hala, bada, Realak Girona hartuko du Reale Arenan abuztuaren 12an, larunbatean, 17:00etan. Euskal taldearen eta Kataluniakoaren arteko norgehiagoka abuztuaren 13ko 17:30erako zegoen aurreikusita, baina egun bat lehenago jokatuko da.
Bestalde, Osasunak bisita egingo dio Celtari abuztuaren 13an, igandean, eta Bailidoseko partida 17:00etan hasiko da. Vigoko eta Iruñeko taldearen arteko neurketa abuztuaren 12ko 17:30erako zegoen aurreikusita hasiera batean.
2013-2024 LaLiga EA Sports txapelketako 1. jardunaldiko partidn datak eta ordutegiak:
Ostirala, abuztuak 11
Almeria - Rayo Vallecano (19:30ean)
Sevilla - Valentzia (21:30ean)
Larunbata, abuztuak 12
Reala - Girona (17:00etan)
Las Palmas - Mallorca (19:30etan)
Athletic Club - Real Madril (21:30ean)
Igandea, abuztuak 13
Celta - Osasuna (17:00etan)
Vila-real - Betis (19:30ean)
Getafe - Bartzelona (21:30ean)
Astelehena, abuztuak 14
Cadiz - Alaves (19:30ean)
Atletico Madril - Granada (21:30ean)
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa