Madrilgo taldeak hurrengo asteartean, hilaren 30ean, Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partida izango du, eta horregatik egin dute aldaketa. Alaves-Celta larunbateko 18:30ean izango da, hilaren 27an, Atletico Madril-Athletic larunbateko 21:00etan, eta Granada-Osasuna ez da aldatu.
Bayern Munichek Arsenal kanporatu du, Londreseko taldea final laurdenetako itzuliko partidan 1-0 menderatuta, eta Real Madrilek, ordea, Manchester City utzi du kanpo, penalti jaurtiketetan; izan ere, luzapena amaituta, Etihad Stadiumeko neurketa bana bukatu da. Finalerdia Munichen hasiko da.
Txapeldunen Ligako gau bikain batean, Bernabeun hiruna egin dute Real Madrilek eta Manchester Cityk, eta Emirates Stadiumen, Londresen, bina egin dute Arsenalek eta Bayern Munichek; hortaz, itzuliko partidetan erabakiko dituzte kanporaketak, hilaren 17an.
Unai Simon Athleticeko atezainak talde zuri-gorriak Real Madrilen kontra Santiago Bernabeun martxoaren 31n jokatuko duen EA Sports Ligako partidari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
Osasunak 2-4 galdu du Real Madrilen aurka EA Sports Ligako 29. jardunaldiko partida. Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak prentsaurrekoan aitortu duenez, "taldeak erraztasun gehiegi eman ditu".
Real Madrilek Manchester City izango du aurkari final-laurdenetako kanporaketan, PSGk Barçaren aurka jokatuko du, Atletico Madrilek Borussia Dortmund izango du aurkari eta Arsenal Bayern Munichen kontra lehiatuko da. Joaneko neurketak apirilaren 9 eta 10ean jokatuko dira; itzulikoak, 16 eta 17an.
2014an eta 2015ean bere ondasun guztia Ogasunaren aurrean ez aitortzea leporatzen diote Real Madrileko futbol lentrenatzaileari. Batik bat, irudi eskubideekin lotutako kontratuen bidez jasotako dirua ezkutatu zuela uste da.
PSGko izarrak kontratua beteko du eta uko egingo dio beste denboraldi batez luzatzeko klausulari. Gauzak horrela, aurrelari frantziarrak eta PSGk euren bideak banatuko dituzte zazpi denboraldiren ondoren RMC Sport, L 'Equipe edo The Athletic hedabideek jakinarazi dutenez.
Batetik, egungo Txapeldunen Ligako irabazleak 1-3 irabazi zion Copenhageri Parken Stadiom zelaian; bestetik, Real Madrilen 0-1 hartu zuen mendean Leipzig, Alemanian.
Partidako gol bakarra Naomi Fellerrek egin du, 43. minutuan. Bigarren zatian, madrildarrek bigarren gola egiteko aukera izan dute, baina Nanclares atezainak penalti jaurtiketa bat gelditu du.
EA Sports Ligak 22. jardunaldiko partida batzuen datak eta ordutegiak aldatu ditu Kopako final-laurdenetako neurketen ordutegien ondorioz. Cadiz-Athletic neurketa hilaren 28an jokatuko da, 16:15ean. Gainera, Superkoparengatik atzeratutako Barça-Osasuna neurketa hilaren 31ra pasa dute.
Gorritxoek Arabia Saudin jokatuko dute Espainiako Superkopa, Errege Kopako txapeldunorde gisa. Chimy Avila Jagoba Arrasateren deialditik kanpo geratu da, giharretako arazoak dituelako.