Teknologia -
5G
ZTE enpresak jarriko ditu 5Garen sareko ekipamenduak EAEn
ZTE konpainiak partzuergoa osatu du beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera, datozen urteetan 5G teknologia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxan jartzeko asmoz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Telekomunikazio-sistema aurreratuen, gailu mugikorren eta teknologia-soluzioen hornitzailea den ZTE konpainiak jarriko ditu EAEko 5G sareko ekipamenduak hornitzaile bakar gisa. Teknologia horren Euskadiko lehen azpiegitura izango da, "5G Euskadi" proiektuaren parte.
ZTE konpainiak partzuergoa osatu du beste hainbat enpresa eta erakunderekin batera, datozen urteetan 5G teknologia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan martxan jartzeko asmoz. . "5G Euskadi" izan da Espainiako Gobernuak teknologia berri hori ezartzeko diru-laguntza jasoko duen ekimena.
Gogoratu duenez, lehen 5G proiektu pilotua da EAEn, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta zentro teknologiko nagusien "berrikuntza eta eraldaketa industriala sustatzeko" konpromisotik sortu da, baita "etorkizuneko 5G proiektuetarako lantza puntu gisa" ere.
Proiektu horretan beste konpainia garrantzitsu batzuek ere parte hartzen dute, hala nola Euskaltelek, Orangek eta Masmobilek. Proiektu hori Espainiako Gobernuaren laguntza-programaren bidez hautatu da, eta Espainiako hainbat eskualdetan 5Ga abian jarriko duten proiektu pilotuetako bat da.
Proiektuak 30 hilabeteko iraupena izango du, eta 7,1 milioi euro inbertituko dituzte. Horretarako, Red.es-ek 2,2 milioi euroko diru-laguntza eman du, eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez finantzatzen da, Espainiako Eskualde Anitzeko Programa Operatiboaren (EEAPO) kontura.
"5G Euskadi" proiektua EAEko hiru Parke Teknologikoetan (Gipuzkoa, Bizkaia, Araba) eta Abadiñon 5G sarea hedatzean datza. Horretarako, aurrekontuaren % 65 bideratuko da, eta bederatzi erabilera-kasu garatuko dira, inbertsio osoa osatzeko.