18.600 milioi euro inguruko balioa izango duen enpresa Espainiako telekomunikazio konpainia handiena izango da bezero eta estaldurari dagokionez. Espero da hilabete amaieran jartzea martxan.
Orange eta MasMovil (gipuzkoar jatorrikoa, Euskaltel erosi zuena) Espainiako merkatuko bigarren eta laugarren operadoreak dira. Oraindik ez da sozietate berriaren izena jakinarazi, eta Ministroen Kontseiluaren oniritzia jasotzeko zain dago.
Telefono mugikorretatik hasi eta etxetresna elektrikoetaraino, eremu elektromagnetikoez inguratuta gaude egunero gure etxean. Geobiotek enpresako Asier Arregik eta Aikari Lizasok adierazi dutenez, garrantzitsua da norberak babes neurriak hartzea, behar ez ditugunean gailu guztiak itzaltzea, kasu.
"Amarauna" saioko esperimentuari baietz esan zioten Maddik, Leirek eta Mirenek,eta sakelakorik gabe egon dira aste osoan. Gaur estudioan zuzenean jaso dituzte euren telefonoak.
Parlamentuak eta 27 estatuek akordioa lortu dute, baina Ganberaren osoko bilkurak eta Kontseiluak babestu behar dute. Behin onartuta, kontsumitzaileak produktua konpontzeko eskubidea izango du, berria erosi beharrean, eta aukera hori baliatuz gero, 12 hilabetez luzatuko diote bermea.
Estatuko Eskola Kontseiluak aholkatu du lehen hezkuntzan mugikorren erabilera debekatzea, eta bigarren hezkuntzan soilik helburu pedagogiko edo medikoetara mugatzea.
"Alde batetik, ikastetxeei instrukzioak bidali dizkiegu, urtea amaitu orduko neurri pedagogikoak har ditzaten. Bestetik, hezkuntza komunitateari formakuntza eskainiko diogu, eta hor jarri nahi izan dugu azpimarra", nabarmendu du Hezkuntza sailburuordeak.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak jakitera eman duenez, Euskadin ez dituzte ikasgeletan telefonoak debekatuko, baina ikastetxeek protokolo propioa izan beharko dute eta hezkuntza komunitateari gaiari buruzko formakuntza eskainiko zaio.
Calviñoren esanetan, Espainiako "enpresa estrategikoena" da, "telekomunikazioetan eta teknologia berrietan duen garrantziagatik, eta baita segurtasun eta defentsa arloan duen pisuagatik". % 6tik gorako igoera izan dute Telefonicaren akzioek burtsan.
Eduki pornografikoak dituzten WhatsApp taldeetan parte hartzeko gonbita jaso dute Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleek. Amaia Elorza Donostiako Zurriola ikastolako irakaslea izan da "Biba Zuek!" saioan, sare sozialen arriskuei buruz hitz egiteko.
Astelehen honetan osatu dituzte negoziazio mahaiak Telefonicak Espainiako Estatuan dituen hiru erakunde juridikoetan. Gaur egun, 16.000 pertsona langile ari dira hiru enpresa horietan lanean —Telefonica Moviles, Telefonica Soluciones eta Telefonica España—.
Bileran ez dute zehaztu zenbat behargin geratuko diren lanik gabe. Enplegu espedienteak 1968an jaiotakoak soilik hartzen baditu barne, 2.500 langilerengan izango dute eragina "kaleratzeek", eta 1969koak ere sartzen badira, 5.000 beharginengan.
Maider Garcia de Vicuña sexologo eta psikologoak ohartarazten du neska-mutilak gero eta gazteago hasten direla mugikorrak erabiltzen eta, horrekin batera, Interneteko ateak parez pare zabaltzen zaizkiela, baita arriskuak ere, hala nola pornoa.
Maitane Ormazabal psikologoa eta coacha izan da saioan. Bi liburu aurkeztu dizkigu: 'Autoestima como vitamina' eta 'Nerabeen Garrasia: osasun mentala aldaketa garaian'.
Gurasoei deitzeko beharra duten haur eta gaztetxoei telefonoa uzteko konpromezua hartu dute Tolosako dendariek. Altxa Burua taldearen helburua haurrei mugikorra emateko adina ahalik eta gehien atzeratzea da, ahal bada, 16 urtera arte.
Mugikorrarekin eta internetekin dugun harremanaz eta honek osasun mentalean duen eraginaz aritu dira Iruñe Astiz, Jon Abaitua eta Telmo Lazkano, "Zulora"ren denboraldi berriko lehen atalean.
"Juice Jacking" deitzen da eta gure mugikorretik informazioa lapurtzeko teknika bat da. USBarekin kargatzen jartzen ditugunean, hackerrek gure informazioa lapurtzeko erabiltzen dute.
Antza denez, telefono mugikorrean SMS bat jasotzen da esaten duena alaba edo semea dirurik gabe geratu dela eta whatsapp bidez hitz egin nahi duela. Whatsappen dirua eskatzen hasten dira.
Inoiz ezagutu gabeko erabakia hartu dute bertako gurasoek: 12 urtetik beherako haurrei sakeleko telefonoaren erabilera guztiz debekatzea. Herbehereetan eskolara mugatuko dute debekua. Ikasleak, antza, distraitu egiten baitira.
Bruselak Googleren aurka egiten duen laugarren aldia da honakoa. Konpainia estatubatuarrari, "publizitatearen arloan zerbitzu propioak online bistaratzen laguntzea" leporatu dio Europako Batzordeak, "gainerako hornitzaileen kaltetan".
Nafarroa eta Euskadi ere Espainiako Estatuan online bankuaren erabiltzaile gehien dituzten bost erkidegoen artean daude, biztanleriaren % 73,2 eta % 72,2, hurrenez hurren.
Oraindik hamar ordainketatik sei eskudirutan egiten dira dendetan; hamarretik ia hiru txartelarekin, eta hamarretik bat mugikorrarekin eta beste sistema batzuekin.
Miren Ros Bidelagun elkarteko hezitzaileak uste du garrantzitsua dela helduek ere hausnarketa egitea. Erraza da gaztetxoari mugikorra ez erabiltzeko eskatzea, baina horrek eragin gutxi izango du helduek noiznahi erabiltzen badute.
Espainiako Estatuan herritarren % 56k berehalako ordainketa-sistema bat dute, Italiak bakarrik gainditzen duen kopurua, % 57rekin. Bitartean, Euroguneko batez bestekoa % 50ekoa da.
Erlantz Lizundia Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerketaren egileetako batek azaldu digunez, litiozko baterien ordezkoak izan litezke etorkizunean, material merke eta jasangariak erabiltzen baitituzte.
Euskarara jauzia egiteko, sartu ezarpenetan eta aukeratu kontua edo hizkuntza atala. Android telefonoen ia %100ean nahikoa da telefonoaren ezarpenetan euskara lehenestea.
Telekomunikazio-enpresak 14.000 bezero gehiago lortu zituen iaz banda zabalean eta 35.000 mugikorretan, hau da, % 5 eta % 6 inguruko igoerak, hurrenez hurren.
Bruselak ohartarazi duenez, bat-egite horrek "Espainiako sare-operadoreen kopurua murriztuko luke, lehiakide berritzaile eta esanguratsu bat kenduz", eta horrek "prezio altuagoak eta bezeroentzako telekomunikazio-zerbitzuen kalitate txikiagoa" ekar ditzake.
6G teknologia Bartzelonako Mobile World Congress ekimeneko izarra izaten ari da, 5Gak oraindik guztiz hedatzea lortu ez duen arren. Horri buruz hitz egin dugu Ane Iturzaeta ingeniari eta Gladys sariaren irabazlearekin.
Iraultza digitalaren 3. aroak proposatzen dituen aldaketak ezagutzeko aukera eskaintzen du azokak: erabiltzaileari sentimenduen esperientzia eskaini nahi zaio antza.
18-30 urteko 1.000 bat pertsonari egindako inkestaren arabera, gehiengo zabal batek izua dio deskonektatzeari eta % 60k aitortu du, bizitza digitala tarteko, egunero neke mentala/fisikoa edo antsietatea sentitzen duela.
Unibertsitateko proiektu baten baitan diseinatu dute Xabier Errok, Markel Iruretagoienak eta Jesus Martinezek aplikazioa. Erro izan da Baipasan, eta aplikazioaren xehetasun guztiak kontatu dizkigu.
Merkatua eta kontsumitzeko erak aldatzen ari dira azken urteetan eta erabileragatik ordaintzeko joera zabaltzen ari da. Ohitura hori teknologiara ere zabaltzen ari da.
WhatsApp-era ohituta gaude jada, eta beste askok ez dute SMS mezuen garaia ezagutu. 160 karaktereko muga zuten mezuok; Leok dioen bezala, "Twitter bezala, baina karaktereak ordainduz".